Munduko preso politikoak kalera!

  • Beste urte batez, iritsi da apirilaren 17a, nazioarteko preso politikoen eguna eta gaurkoan, bereziki, Kurdistanera bidali nahi ditugu indar internazionalista guztiak, borroka eta konpromisoaren eredu diren ehunka gose grebalarik tinko baitarraite, egunak joan eta egunak etorri.  Leyla Guven parlamentari kurdua da horren adibiderik gordinena, 150 egun baitaramatza gose greban. Protestaren aldarria argia da: Abdula Ocalanen isolamendu egoera etetea eta herri kurduaren aurkako errepresioa salatzea. Horregatik, gaurko lehen lerroak borroka azken muturreraino eraman eta bizitza eman duten horientzat: Zülküf Gezen, Ayten Beçet, Zehra Saglemek, Ugur Sakar, Prendy Cinar, Yonca Akici, Sirac Yuksek...

Euskal Herritarroi ezagunak zaizkigu Leyla eta beste borrokalari kurduen aldarriak, eta hemen ere makina bat borroka izan dira, eta egun ere badira, antzeko aldarriekin. Ezin ditugu ahaztu, esaterako, 1999 eta 2000. urteen artean Daniel Dergik egindako 63 eguneko gose greba, 56 egun iraun zuen Josetxo Arizkurenena, edota urte batzuk beranduago  Iñaki De Juana Chaos nahiz Lorentxa Gimonek egindakoak. Neurri berean, ez ditugu ahaztuko 1981n Bobby Sands eta beste hainbat borrokalari irlandarrek Long Kesh eta Mazeko espetxeetan muturreraino eraman zituzten gose eta higiene grebak ere. Zerrenda luzea da, ez du etenik eta ezin ditugu iraganeko pasarte gisa soilik ulertu.

Itxasoaz bestalde ez da gehiegi aldatzen egoera. FARC-EP eta Kolonbiako estatuaren arteko bake negoziaketetan buruetako bat izan zen Jesus Santrich espetxean dute 2018ko apirilaren 9a geroztik. Muntaia polizial hau salatzeko Santrich bera 41 egun izan zen gose greban, Amerikako Estatu Batuetara ez estraditatzea eta bake akordioa errespetatzea exigitzeko. Hantzera dabiltza preso politiko zapatistak ere, haien aurkako muntai poliziala salatzeko Chiapasko espetxeetan bahiturik dauden 6 burkidek pasa den martxoaren 15ean abiatu baizuten gose greba.

Datu batez laburbiltzen den anikilazio politika bat ere aipatu nahiko genuke gaurko egunean, Israelgo estatu sionistak Palestinar herriarekiko daraman zapalkuntza gupidagabearen datua: 2018. urtean, gutxienez 271 ume atxilotu zituzten israeldar indar okupatzaileek. Ia egunero haur bat.

Baina goazen begirada etxera gerturatzera, Europara. Europa omen da demokraziaren eta giza eskubideen jaioterria, askatasunaren eta pertsona askeen bizileku. Bada zer gezurtatu. Europan, preso politikoek erresistentzien eta gainditu gabeko hainbat gatazkaren ondorio izaten jarraitzen dute: Andaluziako sindikalistak, kataluniar independentistak, Gaztelako, Italiako nahiz Greziako antifaxistak edota jaka horiz egunero neoliberalismoaren aurka dabiltzanak, eta jarraituko dutenak.

Presoak politiko dira ezarritako sistema itogarri honen aurka borrokatzeagatik, kapitalak herriak ito ez ditzan antolatzeagatik. Eta garaiotan, neoliberalismoa gure bizitzen gaineko neurriak zorrozten dabilenotan, erresistentziak eta antolaketak jarraitu behar du, bizirik atera nahi badugu behintzat. Ekialde Hurbileko kideek sarritan dioten gisan, erresistentzia bizitza baita. Eta erresistentzia horrek ezinbestean izango du erantzuna, ordenatik eta kontrolpetik ateratzen duen orok izango baitu bere zigorra.

Horregatik, gaurko nazioarteko preso politikoen egun honetan, ziegarik ilunenetan atxilo dauzkaten kideen askatasuna eta espetxeratzeen arrazoi politikoen gainditzea aldarrikatzen dugu, ozen. Denak behar zaituztegulako libre eta borrokan, herri burujabeak eraikitzeko bidean, munduko preso politikoak kalera!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internazionalismoa
2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


2024-12-06 | Hala Bedi
Xabi Losada, Palestinarekin Elkartasuna
“Israelgo estatu terrorista ez da soilik harreman militarren bidez sostengatzen”

Palestinarekin Elkartasunak "sionistekin harreman oro etetera" deitu du. Kanpaina bat jarri dute abian Euskal Herriak Israelgo estatu terroristaren bizirautea bermatzen duten harreman militar, diplomatiko eta kulturalak seinalatu eta hauen etetea exijitzeko. Pasa den... [+]


2024-11-18 | Euskal Irratiak
Palestinar herriari elkartasuna helarazi diote Makeatik

Palestina, mediatikoki aurkeztua ez den bezala, aipatu zen joan den larunbatean Makean, mintzaldi, tailer, merkatu eta kontzertuen bidez.


2024-10-29 | Leire Ibar
Baldintzapeko askatasunean aske geratu dira bi preso iruindar

Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.


2024-10-03 | Gedar
24 orduko barauak egingo dituzte aste honetan Euskal Herrian, Palestinarekin elkartasunez

Ostegun arratsaldean hasiko dira baraualdiak, eta bost gune antolatu dituzte ekimenari lotuta: Bilbon, Altsasun, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Larunbat eguerdian, berriz, manifestazio handi bat egingo dute Bilbon, palestinar erresistentziarekin elkartasunez eta... [+]


Palestinarekin elkartasunean manifestaziora deitu dute urriaren 5ean Iruñean

Su etenaren aldeko kolektiboek, osasun langileek, suhiltzaileek, kirolariek…bat egin dute Golem zinemetatik irtengo den protestaren deialdian. Duela urtebete gogortu zen sarraskia salatu eta 76 urtez luzatu den Palestinarren borrokari elkartasuna adierazteko manifestazioa... [+]


2024-08-08 | ARGIA
Venezuelako Askapenaren brigada
“Herriak eta gobernuak ez dute atzerapausorik onartuko”

Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.


EH Bizirik-ek eta Askapenak Italiako AHTaren aurkako borroka ezagutuko dute uztaileko brigadetan

Euskal Herria Bizirik eta Askapena brigada bat antolatzeko elkartu dira. Europan lurraldearen defentsan dauden bi borroka bisitatuko dituzte: Lurraren Altxamenduaren borroka Frantziako Estatuan, eta NO TAV mugimendua Italian.


2024-07-02 | Gedar
Bidasoko suhiltzaileak Palestinako bandera kentzera behartu ditu Gipuzkoako Aldundiak

Maiatzean jarri zieten debekua, berriki salatu dutenez. Larunbatean, Palestinarekin elkartasunez mobilizatu ziren Hego Euskal Herriko parke denetako suhiltzaileak.


2024-06-05 | Axier Lopez
Jaurlaritzaren eta Israelen arteko “lankidetza” salatu dute Bilbon

Uribe Kostako Palestinaren aldeko Khalas! elkartasun taldeko hainbat kidek salaketa ekintza egin dute Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitza barruan. Jaurlaritzak Israelekin dituen harremanak azaleratu eta salatu nahi izan dituzte.


Israel Olinpiar Jokoetatik baztertzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Contigo-Zurekin taldeak proposatutako ebazpena onartu du Nafarroako Parlamentuak, EH Bildu eta Geroa Bairen aldeko bozkekin. Israelek Gazan duen jarrera genozida salatu eta neurriak hartzeko eskatu dio Parlamentuak Nazioarteko Olinpiar Batzordeari.


“Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu”

Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agus Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]


Eguneraketa berriak daude