Munduko Kopak badu irabazlea

  • Estadio, taberna eta albistegietako orroak futbola ez den gainerako guztia estaltzen hasi dira, baita nazioarteko futbolarekin lotutako negozio ilun eta ustelak ere. 2015eko AEBetako fiskal nagusiaren hitzak ahanzturaren zingiran urperatu dira jada: “Futbolaren kupuletan agerikoa, sistematikoa eta sakonki errotutakoa da ustelkeria”. Errusiako gizonezkoen munduko futbol txapelketari begira izango dira 3.400.000 lagun, FIFAren datuen arabera. Eta badakigu kiroletik baino negoziotik gehiago duela futbol modernoak.


2018ko ekainaren 19an - 13:32
Joseph Blatter FIFAko buruzagi ohi ustela pertsonalki gonbidatu du Errusiara Vladimir Putin presidenteak.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

2010ean Hego Afrikan, herritarren erdia pobrezian bizi zen eta 3.900 milioi dolar erabili zituzten Munduko Kopa prestatzeko. FIFAk 3.380 milioi dolarreko sarrerak izan zituen. 2014koan Brasilek 15.000 milioi dolar xahutu zituen azpiegituretan, kostuen %90 Lularen Gobernuak hartu zituen bere gain. Eta FIFA Go Home oihuen artean, 2.600 milioi irabazi zituen FIFAk. Aurtengo edizioan ere joera goranzkoa da. FIFAren diru sarreren aurreikuspena 6.000 milioikoa da. Errusiako Gobernuak gastuen –12.000 milioi dolar– %70 ordainduko du funts publikotik. Zifra estratosferikoen dantza honetan ez dago soberan datu hau gogoraraztea: “Etekin asmorik gabeko” elkarte suitzarra da FIFA. Milaka milioiko negozioa kudeatzen duen talde altruista, onura orokorra duena, laguntza publiko handiak jasotzen dituena (zergetan, adibidez) eta agintean talde ‘selektoetako’ kideak dituena. Espainiako errege-etxeak sina lezakeen deskribapena da, baina ezberdintasun bat dago, ordea: FIFAn ‘Urdangarinak’ dozenaka dira.

FIFAgate

2015ean AEBetako Justiziak FIFAko 41 langile, goi-kargu eta Amerikako hainbat gobernutako buruzagi –tartean Costa Rica, El Salvador, Guatemala, Honduras, Nikaragua eta Panamako presidenteak– inputatu zituen, futbolaren kontura bidegabeki aberasteagatik. FIFAko zuzendaritzan 17 urte zeramatzan Joseph Blatterrek 2015ean dimititu egin behar izan zuen. Ustelkeria kasuen uholdeari erantzuteko FIFAk Espainiako popularren esku-liburuari heldu zion: “Pertsonen akatsak dira, ez erakundearena”. Hala, 2016an Gianni Infantino jarri zuten zuzendari, Blatterren gertukoa. Baina bera ere ez da ustelkeria akusazioez salbu. 2017an Le Monde egunkariak argitaratu zuen, Turkiako futbol partida batzuen iruzurretan parte hartu zuela Infantinok.

Etekina eskubideen gainetik

Pasa den astean FIFAko Kontseiluak erabaki du giza eskubideak betetzen ez dituzten herrialdeak ez zigortzea, aldeko 156 eta kontrako 35 botorekin. Agian horregatik, FIFAk ez du arazorik izan datorren edizioa Qatar diktadura wahabistan egiteko. Prestakuntza lanak hasita dituzte eta, Amnistia Internazionalaren arabera, esklabotzatik gertuko baldintzetan ari diren 2.000 langile, gehienak nepaldarrak, hil dira Kopako azpiegituren eraikuntzan. Negozioa kirolaren gainetik dagoela ikusteko ageriko kasua da Qatarrekoa. Nazioarteko txapelketa eta liga gehienen udako etenaldian ospatu ohi dira munduko kopak. Baina, aldaketarik ezean, azaroan eta abenduan jokatuko da 2022koa, tenperaturak 40 eta 50 gradutara heltzen baitira udan. Liga handien egutegiak baldintzatu behar izango dituzte.

Bai, baloia biraka hasi aurretik irabazlea adostuta zegoen. Inork baino gehiago, FIFAko lagunek ospatuko dituzte Azpilikueta, Odriozola eta enparauen golak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Munduko Futbol Kopa
2022-11-23 | Euskal Irratiak
Patxi Vrignon Etxezaharreta kazetaria Qatarretik
“Munduko Kopa, oro har, ustela da”

Futbolaren erritmora biziko da Qatar ondoko asteetan. Lehen aldia da arabiar erresuma batek Mundial bat antolatzen duela, eta egia da polemika handia sortu zuela Qatar hautatua izan zelarik mundiala antolatzeko.


2022-11-22 | Jon Torner Zabala
Qatar 2022, eliteko kirolaren iparrorratza

Abian da gizonezkoen Munduko Futbol Txapelketa, Qatarren. Ustelkeria zantzuak, estadioak eta bestelako azpiegiturak eraikitzen aritu diren milaka obreroren heriotza, emakumeen eta LGTBI kolektiboaren kontrako jazarpena, ingurumen inpaktua, zentsura, futbol-egutegiaren... [+]


2022-10-06 | Jon Torner Zabala
Baionak Qatar-i boikot egingo dio: ez dute pantaila erraldoirik jarriko Munduko Futbol Txapelketa ikusteko

Aste gutxi barru Qatarren jokatuko den Munduko Futbol Txapelketaren kontrako ekimenekin bat, Frantziako Estatuko hainbat udalek iragarri dute ez dituztela selekzioaren partidak pantaila erraldoietan emitituko. Hiri horien artean dago Baiona.


2022-09-30 | Jon Torner Zabala
Qatarreko Munduko Kopa: boikoterako deiak Frantziatik

Azaroaren 20an hasiko da 2022ko Munduko Futbol Txapelketa, Qatarren. ARGIAn hainbatetan hitz egin dugu kirol ekitaldi dizdiratsuenetako baten B aldeaz, dela giza eskubideen urraketa, ustelkeria, langileen heriotzak, ingurumen inpaktua... Horien guztien aurrean, geroz eta... [+]


2022-02-21 | Jon Torner Zabala
Qatar 2022
Sexu abusua salatu eta epaileek bera zigortu, futbol modernoaren paradisuan

Paola Schietekat mexikarrak, Qatarreko Munduko Futbol Koparen antolaketan lanean ziharduela (2021ean), salatu zuen gizon batek eraso egin ziola Qatarren. Bera zigortu zuten, ordea.


2021-07-16 | Jon Torner Zabala
Raúl Zibechi, idazlea
"Herrien aurkako espekulazio tresna basatia da Munduko Kopa"

Raúl Zibechi idazle uruguaiarra Munduko Koparen testuinguru sozio-politikoari buruz mintzo da Desinformemonos.org webguneak maiatzaren 6an plazaratutako elkarrizketan. 'Brasil potencia' liburuaren egilea militarizazioaz, errepresioaz, gentrifikazioaz,... [+]


2021-02-24 | Jon Torner Zabala
Qatar 2022 Munduko Futbol Kopa: 6.500 langile hil dira instalazioak eraikitzen, baina ikuskizuna ez dadila eten

2022an Qatar-en egitekoa den Munduko Futbol Txapelketarako obretan 6.500 langile baino gehiago hil dira, The Guardian egunkariak azaleratu duenez. Alimaleko zifra horren ingurukoak jaso ditu Descifrando la Guerra twitter kontuak.


Dopinaren Mundu Agentziak lau urterako kanporatu du Errusia nazioarteko lehiaketetatik

Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak ebatzi du Errusiak galarazita duela mundu mailako lehiaketetan parte hartzea. 2020ko Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da, besteak beste.


Eguneraketa berriak daude