Nazioarteko 500 bat ordezkari elkartu ditu ekainaren 21etik 24ra Caracasen burutu den kongresuak. Autodeterminazioa eta amnistiaren aldeko ebazpen bana onartu dituzte. Itxiera ekitaldian Venezuelako presidente Nicolas Madurok Euskal Herria herri “ausart eta errebelde” gisa jo du.
Caracasen egunotan ospatutako Munduko Herrien Kongresuak bat egin du ALBA-TCPren –Amerikako Herriendako Aliantza Bolibartarra– estatuburuen XIX. bilkurarekin, horregatik ALBA osatzen duten presidente guztiek parte hartu dute kongresuan, besteak beste, Kuba, Venezuela, Bolibia, Nikaragua edota Dominikakoak.
Kongresuari dagokionez, mundu osotik etorritako 500 eragile politiko, sozial eta sindikalen ordezkariek hartu dute parte. Munduko ezker antiinperialista eta antikolonialaren “agenda bateratua” eraikitzea izan da helburuetako bat. Euskal Herriak ere izan du ordezkaritza.
Hiru eguneko eztabaiden eta lanaren ondoren, partehartzaile guztiek manifestu bat adostu dute eta bertan Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidearen alde agertu dira. Hala jaso dute: “Babes osoa eman nahi diogu Puerto Rico, Galizia, Euskal Herria, Katalunia eta Kanariar Uharteen autodeterminazio eskubidearen aldeko borroka zilegiari”.
Euskal Herriko ordezkaritzaren izenean, Sortu alderdiko Asier Altunak baikor baloratu du autodeterminazioaren inguruko ebazpena eta “herrien mundua osatzeko herrien burujabetzaren eta autodeterminazioaren onarpena ezinbesteko baldintza” dela azpimarratu du.
20 jefes de estado latinoamericanos reconocen el "legítimo derecho a la autodeterminación" de Euskal Herria, Catalunya y Galiza. https://t.co/TSTLwcLsDI
— Ibai Trebiño (@ibaitrebino) June 27, 2021
Preso politikoak eta amnistia
Autodeterminazioarekin batera, munduko preso politiko eta exiliatuen egoera hizpide izan dute Munduko Herrien Kongresuan, bereziki Kataluniako preso politikoak izan dituzte gogoan. Ebazpen baten bidez, Kataluniako preso politikoei elkartasuna eskaini eta haien “askatasuna eta amnistia” aldarrikatu dituzte. Elkartasun keinu horrek bat egin du Espainiako presidente Pedro Sanchezen iragarritako indultuekin. Kongresuak onartutako ebazpenaren harira, CUPeko ordezkari Maria Sirvent “pozik” agertu da ARGIAri egindako adierazpenetan. Halere, amnistiaren aldeko apustua berretsi du CUPeko diputatu ohiak: “Pedro Sanchezen keinua aurpegi zuriketa hutsa da, ezin dugu ahaztu 4.000 errepresaliatu inguru daudela Katalunian 2017ko urriaren lehenaz geroztik. Amnistia da bide bakarra”.
Maduro: “Euskal Herria herri errebeldea eta ausarta da”
ALBA-TCPren bilkurak eman zion amaiera kongresuari. Bizkaiko Ziortza-Bolibar herriko alkate Alberto Garrok hitza hartzeko aukera izan zuen Simón Bolivarren jatorriaz solasteko.
Testuinguru horretan, Venezuelako presidente Nicolas Madurok Euskal Herria izan zuen hizpide: “Euskal Herrian maite gaituzte, errespetatzen gaituzte eta horregatik guk ere maite ditugu euskaldunak”. Simon Bolibar askatzailearen euskal jatorria nabarmendu zuen Madurok eta Euskal Herria “herri errebelde eta ausart” gisa jo zuen. Gainera, Euskal Herria “laster” bisitatuko duela iragarri zuen presidente bolibartarrak.
Bizi garen gizartea erabat oinarrituta dago menpekotasunean. Mendeetan zehar gure bizitza horren arabera eratu da, eta poliki-poliki erabakitzeko eskumena, askatasuna eta burujabe izatea murriztuz joan dira. Batzuetan bortizki kendu dizkigute; besteetan, ordea, geuk eman ditugu... [+]
Euskal eskola publikoetan irakasleek sekulako lana egiten dute aniztasuna kudeatzen. Euren lana egiteko modua berrasmatu behar izan dute azken urteetan. Konplexuagoa bilakatu den mundu honetan pertsona izatea zer den esploratzeko laborategiak iruditzen zaizkit eskola publikoak... [+]
Udalbiltzak 2021etik antolatzen du Geuretik Sortuak sormen beka. Oraingoan, literaturaren alorrari dagokion Hamarreko bitxia ipuin liburua aurkeztu dute Donostian.
Herritarrei eta Hernaniko enpresei energia aholkularitza eskainiko die.
Abenduaren 6an Konstituzioaren Eguna ospatzen da Espainiako Estatuan. ARGIAn aspaldi egin genuen hautua gure egutegi propioa landu eta jai inposatzaile eta arrotzak ez onartzeko; horregatik, asteazken honetan normaltasunez ari gara lanean, ez dugulako ezer ospatzeko.
Ostiral honetan ekonomialari euskaldunek zita garrantzitsua dute Gasteizko Euskaltzaindiaren egoitzan. Ekonomialarien Euskal Elkargoak eta Udako Euskal Unibertsitateak antolatuta, biltzarra egingo dute hirugarrenez. Euskal Herrian estrategikoak izan daitezkeen hainbat gairen... [+]
Hernani Burujabe herri proiektuak, Hernaniko Udalak eta Udalbiltzak hiru eguneko jardunaldiak antolatu dituzte urriaren 19tik 21era, burujabetzen gaia ardatz hartuta, herrigintza eta udalgintza ikuspegi eraldatzaile batetik jorratzeko. Hainbat esperientziren inguruko hitzaldiak... [+]
Urkullu lehendakariak konbentzio konstituzionalaren proposamena egin du Espainiako Estatuan autogobernuaren eztabaidan sakontzeko eta estatu plurinazionalaren egiazko aitortza egin dadin.
Behe Nafarroako Behorlegin asteburu osoko egitaraua eraman du aurrera herriBiltzak. Larunbatean Parisko Komunaren iraultzaren urteurrena gogoratu dute eta igandean kurduen eta euskaldunen arteko elkartasuna indartzeko udaberriko festa ospatu dute elkarrekin. Bi egunetan erein... [+]