Azaroaren 9an, Harresien aurkako Nazioarteko Egunean, Gazaren aurkako setio indiskriminatuak 33 egun bete zituen. Ezinezkoa da munduko harresiak salatzea Palestinaz hitz egin gabe. 2007az geroztik, Gazak blokeoa jasan du lurrez, itsasoz eta airez, Israelgo Estatu sionistaren eskutik; elektrizitatea moztuta eta laguntza medikoa eta edateko ura jasotzeko aukerarik gabe. Palestinako biztanleek ezin dute haien lurraldetik askatasunez irten ezta sartu ere. Are gehiago, urriaren 7tik ez dute inolako sarbiderik oinarrizko horniduretarako.
Gazako Zerrendak setioagatik eta genozidioagatik portadak okupatzen baditu ere, Palestinako biztanleria jasaten ari den garbiketa etnikoaren politika 75 urte baino gehiagoz eman da. Palestinako hiriak banatzen dituzten ehunka checkpoint-ez, errepideetako hesi fisiko mugikorrez eta abar luze batez gain, bakarrik Zisjordanian palestinarrek zirkulatu ezin duten 70 kilometro errepide baino gehiago daudela gogoratu behar dugu. 2002az geroztik, Israelgo Estatuak 700 kilometro harresi eta hesi baino gehiago eraiki ditu Palestinako lurralde okupatuan. Garbiketa etnikoa eta apartheid-a estatu sionistak mekanismo militar, politiko, administratibo eta kulturalen bidez antolatutako prozesua da, palestinarren mugikortasunari ez ezik, haien oinarrizko eskubide zibilei ere eragiten diena. Kaleratzeak eta nahitaezko lekualdatze iraunkorrak, atxiloketa arbitrarioak eta administratiboak, lanpostuak lortzeko murrizketak, tortura eta tratu txarrak, erakunde humanitarioen eta Palestinarekiko elkartasun-erakundeen kriminalizazioa eta jazarpen politikoa, eta segregazio-erregimena ezarri duten etengabeko beste hainbat erasoen zerrenda amaigabea da.
Israelgo Estatu sionista eta genozidioaren eta apartheid-aren normalizazioa mundu guztia erasotzen duten politika arrazisten inolako filtrorik gabeko materializazioa dira. 2023 honetan, 2.357 pertsona izan dira erailak Mediterraneo itsasoan, Europara iritsi nahian, eta 28.000 pertsona baino gehiago kontabilizatu dira, erregistroa sortu zenetik. Europar Batasuneko migrazio politika arrazista eta kolonialek eragindako beste genozidio bat, Josep Borrellek aipatzen zuen Europako Lorategia babestuko lukeen ur-harresian. "Ur-horma" horri Ceuta eta Melillako hesiak gehitu behar zaizkio, "Europa gotorlekua" babesten duten harresi odoltsuen beste adibide bat. Oraindik ez da ezer ez egin Melilla eta Marokoko mugan eraildako Saharaz hegoaldeko 37 pertsonaren erailketagatik, ezta Tarajalen (Ceuta) hildako hamalau pertsonarengatik ere.
Gaur egun, mugak bereizten dituzten edo okupatutako lurraldeak mugatzen dituzten 60 harresi baino gehiago zenbatu ditzakegu. Harresi horien atzean politika arrazistak daude, desberdintasunak eta pobrezia iraunaraztearen kontura pribilegio jakin batzuk babesten dituztenak. NATOk 2022an Madrilen egin zuen azken goi-bileran, aliantza hori osatzen duten herrialde kideek migrazioa mehatxu hibridotzat jo zuten. Horrek justifikatuko luke lurra, itsasoa eta airea patruilatzen dituzten tropa, itsasontzi, hegazkin, drone eta zaintza digitalen bidezko mugen militarizazioa. Misio horretan, FRONTEX, Mugetako eta Kostaldeetako Guardiako Europako Agentzia, azken hamar urteetan bere aurrekontua laukoiztu eta itzulera-operazioetarako gastua 47 milioi eurotan handitu duena, migratutako pertsonen oinarrizko eskubideen urraketa sistematikoaren egitura parapolizial arduraduna bihurtu da.
Mugak bereizten dituzten 60 harresi baino gehiago zenbatu ditzakegu. Harresi horien atzean politika arrazistak daude, desberdintasunak eta pobrezia iraunaraztearen kontura pribilegio jakin batzuk babesten dituztenak
Baina ez dugu herrialdeen arteko mugez bakarrik hitz egin nahi. Hiri handietako zenbait lurralde eta periferia ere kontrol sozialeko neurrien mende egon dira, arrazializatutako, migratutako eta baliabiderik gabeko pertsonak baztertzen dituztenak. Gure hirietan bertan, logika kolonial eta arrazista beraren pean diharduten hesiak aurki ditzakegu. Bilbon, Atxuri auzoko kantxetan jarritako "lotsaren hesi arrazistak" gogora ditzakegu; kalean bizi ziren gazte migratzaileei gaua estalita igarotzea galarazten dietenak. Hesi horiek ikusezinak diren lekuetara eramaten dituzte pertsonak, are zaurgarriagoak diren lekuetara, pribilegioa ikusgarria den guneetatik baztertzeko eta ukatzeko helburuarekin. Horren adibide gisa, gogora ekarri nahi dugu erailketa saiakera jasan zuen Atxuri Harrerako kidearen kasua. Udaltzaingoak Atxuriko kantxetatik kanporatu eta Artxanda mendiko maldetara joan behar izan zuen, eta bertan erasoa jasan zuen. Asko dira Poliziak identifikatu eta desalojatu dituen kale egoeran bizi diren pertsona migratu eta arrazializatuak.
Muga fisiko eta sinboliko horiek mantentzea ezinezkoa izango litzateke kapital pribatuaren esku-hartzerik gabe. Euskal Herrian, euskal erakundeen ia bi milioi euro Ilan Arzoolan-en enpresara joan dira, israeldar Mossad-eko agente ohia da. Enpresa horrekin, armak erosteko kontratuak sinatu eta segurtasun-lanak tertziarizatu egin dizkiote erakundeek. Apartheid-aren eta genozidioaren bizikidetza erakusten digun beste adibide bat CAF euskal tren-enpresarena da, Palestinako lurralde okupatuan tranbia-linea bat eraikitzeko ardura duena.
Horregatik, Harresien Aurkako Egunaren harira, Bizkaiko SOS Arrazakeriak, BDZ Bizkaiak eta Atxuri Harrerak gure borrokak batu ditugu, gure planetan dauden horma eta hesi fisiko eta mental guztiak suntsitzea eskatzeko, eta herriek eta pertsonek beren etorkizuna erabakitzeko eta bizitza duina bermatzeko duten askatasunari errespetua eskatzeko. Era berean, gaurkoa bezalako aldarrikapen batean, ezin diogu utzi Palestinaren okupazioaren eta kolonizazioaren amaiera eskatzeari. Gainera, Israeli boikota egitera deitzen dugu eta estatu sionistak sua berehala etetea, apartheid sistemarekin amaitzea eta honi armak enbargatzea exijitzen dugu.
Shaila Fernández Santos, BDZ Bizkaia
Karen Brunel Saldias, Bizkaiko SOS Arrazakeria
Luis Rodriguez Menarguez, Atxuri Harrera
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]