Iruñeko Labrit pilotalekuan ari da jokatzen 22 urtez azpiko XI. Munduko Euskal Pilota Txapelketa. Abuztuaren 31ra bitartean zazpi herrialdetako 200 pilotari baino gehiagok hartuko dute parte. Euskal selekzioak lehiatzerik ez duela-eta, haren ofizialtasuna eskatu dute dozenaka lagunek Labrit parean egindako elkarretaratzean.
Euskal Herriko Euskal Pilota Selekzioaren Aldeko Mugimenduak (EHEPSAM) deitu du igandeko elkarretaratzea. Aurrez, halaber, "jaialdi ireki eta herrikoia" antolatu dute Jito Alai pilotalekuan –Labrit atzealdean dago–, Ofizialtasuna, noiz? lelopean. Nesken gomazko paletazko eta gizonezkoen eskuzko partidak jokatu dituzte.
Espainia eta Frantziako selekzioekin jokatzeari uko
Espainia, Frantzia, Mexiko, Argentina, Bolivia, Peru eta Kubako selekzioak ari dira Nazioarteko euskal pilota Federazioak antolatutako Munduko Txapelketan. Hain justu, ekainaren 29an Hendaiako Beltzenia pilotalekuan egindako ekitaldian, Espainia eta Frantziako selekzioekin jokatzeari uko egin diotela jakinarazi zuten 50 pilotarik. Egun hartan salatu bezala, Amaia Larraldek eta Ekhi Ziarrustak Iruñeko agerraldian adierazi dute selekzioaren ofizialtasunari dagokionez urteotan ez dela "ezer" aurreratu.
Hiru eskaera egin dituzte pilotariek. Batetik, Nazioarteko Federazioari eskatu diote euskal selekzioak ofizialtasuna lor dezan bidea errazteko; bigarrenik, ofizialtasuna babesten duten alderdi politikoei –"bereziki EAJ eta EH Bilduri"– "hitzetatik ekintzetara pasatzeko"; eta, hirugarrenik, EAEko eta Nafarroako federazioei, baita Iparraldeko Pilota Batzordeari ere, "elkar hartuta urratsak emateko".
Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]
Euskadiko Euskal Pilota Federazioa eskubide osoko kide izatea onartu du Nazioarteko Pilota Federazioak, larunbatean Iruñean egindako batzarrean. Ofizialtasuna lortzeko bidean urrats handia da, "lorpen historikoa", Euskadiko Federazioak adierazi duenez, baina... [+]
Euskal Herriko ardi moztaileek ofizialtasuna lortu dute nazioarteko lehiaketetarako, eta 2026ko munduko txapelketan parte hartzeko asmoa daukate. Lehenago, 2025ean, Euskal Herriko txapelketa egin nahi dute.
Euskal Herriko pilota selekzioa aldarrikatu du dozenaka pilotarik Hendaian egindako ekitaldi batean. Erabakia larunbatean, Hendaiako Beltzenia pilotalekuan egindako ekitaldi batean ezagutzera eman zuten.
Esquerra Republicanak egindako lege proposamena onartu du Espainiako Kongresuak, eta 2022ko Kirol Legea aldatuko dute.
Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak batzarra egingo du, lehen aldiz euskal pilotarien estatusaren aldaketa aztertzeko prest azaldu ostean. Espainiako Pilota Federazioak bere aurkako "iraintzat" jo du asmoa, eta gaineratu du "izaera nazionalista aitortzea"... [+]
Ostegun arratsaldean dira onartzekoak legea Diputatuen Kongresuan. Aurretik ere Espainiako Selekzioarekin lehiatzeari ezezkoa ematen zion kirolariak zigorra zuen, baina lege berriak klubei ere ezarriko dizkie. Bi eta hamabost urte bitartez federazio lizentzia galtzea ekar... [+]
Hilaren bukaeran jokatuko da Biarritzen Munduko Pilota Txapelketa, baina euskal pilotariek ezingo dute haiek nahiko luketen taldearekin lehiatu. Ekintzak eskatu dizkiete instituzio, eragile eta alderdi politikoei.
Grabatutako mezu baten bidez erantzun digu Athleticeko atzelaria den Mikel Balentziagak (Zumarraga, 1988). Klubari dagokionez zein kirolari gisa une goxoak bizi dituen arren, ez ditu izkutatzen Euskal Selekzioaren egoerak sortzen dizkion kezkak. Iraganean egindako akatsak... [+]