Ukrainari laguntzeaz gain, Moldaviari ere 100 milioi dolar emango dizkiote, jasotzen ari den errefuxiatu kantitate handia dela eta.
Munduko Bankuak guztira 1.500 milioi dolarreko diru-laguntza emango dio Ukrainari; bankuaren presidenteak, David Malpassek, adierazitakoaren arabera, horietatik 1.000 milioi dolar herrialde txiroenen garapenerako funtsetik aterako dituzte.
Horrez gain, Moldaviari ere beste 100 milioi dolar emango dizkio Munduko Bankuak; izan ere, Ukrainarekin muga duen herrialdera 400.000 errefuxiatu baino gehiago joan dira Ukrainako inbasioa hasi zenetik.
Diru-laguntza hauei esker Ukraina pentsioak eta funtzionarioen soldatak ordaintzen ari direla adierazi du Munduko Bankuak.
"@WorldBank is preparing a $1.5B operation for Ukraine to support essential gov services during the war. @WBG_IDA donor & recipient countries endorsed a proposal to extend IDA19 support of $1B to Ukraine & $100M to Moldova." - @DavidMalpassWBG https://t.co/ysl2vZcHJr pic.twitter.com/jN8sY8Jdkd
— World Bank (@WorldBank) April 12, 2022
Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.
Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.
Moskuk erakutsi du bere disuasio ahalmena areagotu dezakeela arma nuklearrik erabili gabe eta modu horretan bere arerioen gorakadari erantzun diezaiokeela. Bide batez, errusiar erruletan jokatzen ari diren europar erakundeetan arrakalak zabaltzen ditu.
Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena.
Urtarrilaren 20an utziko du AEBko presidente kargua Joe Bidenek, lekukoa Donald Trumpi emanda –zeinak AEBen norabide aldaketa marka dezakeen Ukrainako gerran–. Agintaldia amaitu aurretik, baina, irakurri dugu Ukrainari baimena eman diola Errusiako Kursk eskualdean... [+]
Errusian Ukrainarekiko gerra-frontean arituko liratekeen iparkorear soldaduena bezalako kontakizunak entzuten direnean, kosta egiten zaio behatzaileari bereiztea zer izan daitekeen gerra-lainoak lausotzen duen errealitatea, eta zer maskirovka klasikoenekoa.
Dagoeneko milioi bat pertsona hil dira Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerra hasi zenetik, hainbat informek jaso dutenez. Hildako gehienak soldaduak dira, eta ondoren zibil ukrainarrak. Udara honetan izan dira kopururik altuenak 2022tik.
Asteazken honetan Ukrainako lehendakari Volodimir Zelensky Londresen bildu da Keir Starme lehen ministro britainiarrarekin eta Mark Rutte NATOko idazkari nagusi berriarekin. Ondoren bildu da ere Europar Batasuneko beste buruzagi garrantzitsuekin. Helburua da “garaipenerako... [+]
Irailaren 19an Europako Parlamentuaren gehiengoak honen alde eman zuen botoa: "Berehala kendu ditzatela Ukrainari emandako arma-sistemaren erabilerari jarritako murrizketa guztiak Errusiako lurraldean". Hitz arruntetan esanda: "Bota itzazue luzera handiko misilak... [+]
Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]
(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).
George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.
Taldea ezagutzera ematea, gerrarako dirua biltzea eta soldaduak errekrutatzea da faxisten asmoa. Hainbat geldialdi egingo dituzte, hala nola Alemanian, Polonian, Txekian, Lituanian, Herbehereetan eta Belgikan.
Udan ohikoa izaten da albiste asko opor garaien etenak estaltzea. Eta egia esan, estalita baleude, kasik hobe. Gerra hotsen doinuak jarraitzen baitu dantzan jartzen kontinente zaharra.
2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.