Munduko Atletismo Federazioak debekatu egingo die emakume transei nazioarteko lehiaketetan parte hartzea

  • Trantsizioa pubertarotik aurrera egin duten emakume transek ezin izango dute emakumezkoen kategorian lehiatu. Testosterona maila altua duten emakumeek ere ezingo dute parte hartu.

Sebastian Coe Munduko Atletismo Federazioko presidenteak adierazi duenez, "emakumezkoen kategoria babesteko" debekatuko diete parte hartzea emakume transei. (Argazkia: EFE agentzia)

2023ko martxoaren 24an - 09:57
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Munduko Atletismo Federazioak debekatu egingo die emakume transei emakumezkoen kategorietan parte hartzea, txapelketa internazionaletan. Trantsizioa pubertarotik aurrera egindako emakumeei aplikatuko zaie araua. Ostegunean eman zuen Federazioak martxoaren 31tik aurrera aplikatuko den arauaren berri.

Horrez gain, federazioak jaitsi egingo du lehiaketan onartuko den odoleko testosterona maila. Horrek sexu garapen ezberdina duten pertsonei eragingo die (ingelesez, DSD pertsonak). Litroko 2,5 nanomoletik behera izan beharko dute odoleko testosterona maila, eta neurri horretan mantendu beharko dute, gutxienez, bi urtez. 

Sebastian Coe Munduko Atletismo Federazioko presidenteak adierazi duenez, "emakumezkoen kategoria babesteko" jarri dute araua. Hala ere, auzi horretan ikertzen jarraitzeko asmoa adierazi du: "Ez dugu betiko esango ezetz". Presidenteak onartu du orain arte ez dutela izan datu nahikorik egoeraren gaineko analisi sakon bat egiteko, "ez delako emakumezkoen kategorian lehiatu den emakume transik egon orain arte". 

Igeriketa eta errugbiarekin batera

2021ean, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (NOB) kirol bakoitzeko munduko federazioen gain utzi zuen beren arauak jartzeko erabakimena. Igeriketako eta errugbiko federazioek, esaterako, erabaki zuten trantsizioa pubertaroaren ostean egindako pertsona transek ezin izango zutela parte hartu munduko lehiaketetan. Atletismoa ere zerrenda horretara batu da orain.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Atletismoa
Xabalina euskal erara

Madril, 1956ko irailaren 21a. Miguel de la Quadra-Salcedo Gayarre (1932-2016) atletak xabalina 82,80 metrora bidali zuen, Erik Danielsen 81,20 metroko munduko marka hautsiz. Baina euskal atletak –Madrilen jaio arren, euskal herritartzat zuen bere burua, erdi bizkaitar eta... [+]


2022-08-23 | ARGIA
Kirolean hilekoa gehiago ikertu dadila eskatu du Dina Asher-Smith atletak

Erresuma Batuko Dina Asher-Smith zen Munichen jokatu berri diren Europako Atletismoko Txapelketan 100 metroko lasterketa irabazteko hautagai nagusia, baina azkena egin zuen. BBC hedabidearen elkarrizketan aditzera eman du hilekoaren eraginek zaildu ziotela lasterketa eta kirol... [+]


2021-05-27 | Jon Torner Zabala
Mendizaletasuna: Moda berrien erritmoan

"Eseri lasai” idatzi du norbaitek, Larre eta Ipuliño artean dagoen egurrezko eserlekuan, Uzturreko mendilerroan. Intentzio-adierazpena. Duela hamar bat urtetik, eta gogotik estutu gaituen pandemia zerriaren erdian bereziki, mendia arnasgune bihurtu da geroz eta... [+]


2020-08-31 | ARGIA
Behobia-Donostia lasterketa bertan behera geratu da

Fortuna Kirol Elkarteak jakinarazi du koronabirusa dela-eta osasun segurtasuna bermatzerik ez dutela, eta beraz, azaroaren 8an jokatzekoa zen lasterketa ez dela egingo.


Inoizko Lilatoi jendetsuena izan da

Jendetza parte hartzen, eta jendetza animatzen. Bidean, musika eta aldarrikapenak nagusi.


San Silbestre eta San Garmin

Momok (Michael Ende, 1973) alde batetik bestera presaka bizi ziren gizakiei begiratzen zien. Halaber, nik harriduraz so egin diet ere, haren moduan, Karmele Jaiok Runner artikuluan deskribatzen duen moduko kronometroa –helmuga ziztu bizian gurutzatu ondoren– gelditu... [+]


2019-11-11 | Irutxuloko Hitza
Behobia-Donostia euritsua, iruditan

Probako 20 kilometroak egin zituzten 27.000 lasterkariek euriari, haizeari eta kazkabarrari egin behar izan zioten aurre.


Kathrine Switzer
“Askoz harroago nago 50 urteren ostean korrika egiten jarraitzeaz, lehenengo maratoi hartaz baino”

1967ko apirilaren 19an Bostongo maratoian korrika egin zuen Kathrine Switzerrek (1947), ofizialki maratoi batean parte hartu zuen lehen emakumea bilakatuz. Lasterketako arautegian eta izen-emate orrian generoari buruzko zehaztapenik egiten ez zenez, “K.V. Switzer”... [+]


Bost urte, hogeita bost urte

Gizonek bakarrik parte hartu zezaketen 1967ko Bostongo maratoian eta Katherine Switzerrek erdi ezkutuka, “K. V. Switzer” izena emanda lortu zuen dortsala. Lasterketaren antolatzaile batek, emakumea zela ikusirik, kanporatu egin nahi izan zuen, tiraka eta bultzaka.


Errege alferren neurriko maratoia

Grezia, K.a. 490. Maratongo guduan greziarrek persiarrak mendean hartu zituzten. Herodotok, Plutarkok eta Luzianok jaso zuten garaipenaren berri eta, bertsioak bertsio, kondairak dio Filipidesek Maratonetik Atenaserako bidea korrika egin zuela albistea jakinarazteko, eta misioa... [+]


2017-09-19 | ARGIA
Behobia-Donostia prestatzen ari bazara mediku eta kirolari hauek lagunduko dizute

Nola eragiten dute lasterketa eguneko baldintzek errendimenduan eta kirolariaren fisiologian? Galdera honi eta beste hainbati erantzungo diote mediku eta kirolariek Donostian urriaren 7an.


Eguneraketa berriak daude