Mundua geldituko dugu, mundua mugitzeko!

  • Aldaketaren arotzat jo dute hainbat jakintza esparruetako ikerlariek zein mugimendu sozialek XXI. mendea. Azken urteotan eraldaketa ugari jazo dira hainbat eremutan: elikagai eta kontsumo ohituretan, enpleguan, bizikidetza eta bakegintzan, iruditegi sozial eta kulturalean, bizi ereduetan, komunikazio moduetan...

"Emakume, bollera, trans, migrante, gazte edo zahar gisa aske izatea da burujabetza feministontzat".

2018ko martxoaren 05an - 08:50

Horrez gain, gertatu dira bai kapitalismoaren ziklo baten amaiera, baita XX. mendeko instituzio zaharren gainbehera ere, hain zuzen ere, ongizate estatuarena eta nola ez, patriarkatuak forma eta adierazteko modu berriak ditu gaur egun, eta, batik bat, larria da feminismoa asimilatu eta edukiz husteko egiten ari den ahalegina. Agerikoa da mundua aldatzen ari dela. Hori horrela izanik, feministok etengabe ari gara itsasontzia hondoratu ez dadin, lehorreratzeko ahaleginean; estrategia berritzaileak sortuta eta proposatuta.

Fantasia kapitalista pitzatzen ari da. Aurrerabidearen, berdintasunaren eta ongizatearen promesarekin limurtu nahi gintuen kapitalismo batetik, gutxi batzuentzako lekua besterik ez dagoela argi eta garbi aitortzen duen kapitalismo batera igarotzen ari gara. Sinestarazi nahi ziguten proiektu kapitalistaren baitan posible zirela oinarrizko eskubide politiko eta ekonomikoak izatea, zein sexu identitate eta jendarte demokratikoarekiko errespetua. Baina neoliberalismoaren sedukzio maskarak agerian gelditzen ari dira. Horren adibide dira: proiektu estraktibistak, errefuxiatuen aurkako ofentsiba, feminizidioak, ekintzaileen aurkako jazarpenak... Mahai gainean dugun proiektu neoliberal kapitalista gero eta autoritariogoa, kontserbadoreagoa eta arrazistagoa da, eta horrek, batez ere, honako bi ondorio nagusi dakartza: batetik, bizitza eta kapitalaren arteko gatazka areagotzea – bizitzaren merkantilizazioa, botere trasnazionalaren kontzentrazioa, ondare komunen pribatizazioa, bioekonomien hedapena...- eta bestetik, herritarren eskubideak deuseztatuz –batez ere emakumeonak- interes kapitalistak defendatzen dituen botere instituzionala gailentzea.

Greba tresna bat da guretzat, ez helburu bat. Baina, zertarako? Bada, ekonomiaren ezkutuko dimentsioak bistarazteko, elkar ezagutzeko, enpatizatzeko, babesteko eta nola ez, saretzeko eta aliantzak egiteko

Hamar urte igaro dira kapitalismoaren krisiak eztanda egin zuenetik, eta dagoeneko ez dugu krisi hitzik ahotan, bizi baldintzen okertze orokortua normalizatzen ari baikara. Baina erreprodukzio sozialaren krisia erroturik dugu gurean. Alde batetik, bizitzaren prekarizarioa orokortzen eta larritzen ari da. Egoera honetan bizitzen sostengua eta zaintza emakumeok egiten dugun lan ikusezinaren esku geratu da.  Bestetik bazterketa prozesuen areagotzea bizi dugu. Jada gatazka ez da  “dutenen” eta “ez dutenen” artean ematen. Egungo bazterketa prozesuak jatorria, sexua, arraza eta beste hainbat zutabetan oinarritzen da. Eta hori gutxi balitz, egoera horiek legitimatzen ditugu maiz, norbanakoon arrakasta eta porrot modura, eta ez, berriz, prozesu kolektibo gisa.

Baina mugimendu feministak etengabe gaurkotu ditu jendartean erroturik dagoen sistema kapitalista patriarkalaren baitako bereizkeriei aurre egiteko teoriak eta estrategiak, baina, batez ere, bi ekarpen azpimarratuko genituzke: bata, feminismoak  sistema sozioekonomikoari aurre egiteko duen ikuspegi integrala litzateke. Aski badakigu, ekonomia ez dela soilik enplegua edo arlo produktiboa deitu zaion hori. Eta bestea, produkzioaren alorrean zein  erreprodukzioarenean dauden desberdintasunak ezin direla askatu modu isolatuan.

Honenbeste, greba tresna bat da guretzat, ez helburu bat. Baina, zertarako? Bada, ekonomiaren ezkutuko dimentsioak bistarazteko, elkar ezagutzeko, enpatizatzeko, babesteko eta nola ez, saretzeko eta aliantzak egiteko. Hala, gure borrokak lan esparrua, politika, bizitza eta ekonomia zeharkatzen ditu eta hortaz, bizitzaren dimentsioa bere osotasunean barnebiltzen duen aldarrikapen irmoa izango da; bizi prekarietaren aurrean, ongi bizitzeko trantsizioa feminista hauspotzen jarraitzeko konpromisoa hartzeko aukera. Azken finean, eredu osoa aldatuko duten proposamen politikoekin aterako gara kalera.

Zentzu honetan burujabetzaren irakurketa erradikala egiten dugu, prozesu indibidual eta kolektibo gisa irudikatzen dugulako. Gure gorputzetatik herrira egin nahi dugu salto. Ezin dugu nazioa aldarrikatu gure bizitza alde batera utzita; eta alderantziz. Burujabe izatea gure gorputz eta harreman sexu-afektiboen jabe izateko, osasuntsu egoteko, bakea kolektiboki eraikitzeko, elikadura subiranoa izateko, energetikoki buruaskiak izateko, eskubide kultural eta linguistikoen jabe izateko, hezkuntza sistema propioa eta kalitatezkoa izateko, oinarrizko behar materialak asebetetzeko... baldintzak izatea da. Emakume, bollera, trans, migrante, gazte edo zahar gisa aske izatea da burujabetza feministontzat.

Horregatik guztiagatik, martxoaren 8an greba feminista egitera deitzen ditugu Euskal Herriko emakume* guztiak. Kapitalaren ofentsiba globalaren aurrean, askotarikook, hemen eta han elkartuta egingo dugu greba. Ez gara lehenak, ezta azkenak izango. Bejondeizuela atzokoei, gaurkoei eta biharkoei!

Saioa Iraola Urkiola eta Uzuri Aboitiz Hidalgo.
Bilgune Feministako kideak.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Gasteizko jaietan izandako bi bortxaketak salatu dituzte

Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.


Eraso matxistak eta LGTBI+fobikoak salatzeko telefonoak aurkeztu dituzte Gasteizko jaietarako

Eraso LGTBI+fobiko eta matxistak espazio publikoan ematen direla gehien adierazi dute mugimendu hauek urtero ateratzen dituzten txostenen arabera. Gasteizko Mugimendu Feministak eta Lumagorri elkarteak guztien plazera erdigunean jarriko duen jai eredu bat nahi dute, eta neurri... [+]


2024-07-30 | June Fernández
MIGRAZIO-DOLUA
Herrimina trauma bihurtzen da

Herrialde berri batera moldatzeak dakarren astindu identitarioaz gain, migrazio-bidaietan eta berton aurre egin behar dieten indarkeriek oztopatzen dituzte etorkinen bizipenak. Psikoterapia da ondoeza sendatzeko bide bat, baina ez bakarra.


2024-07-24 | Nerea Menor
Silvina Molina, Argentinako kazetari feminista
“Sareak ehuntzea da garrantzitsuena, laguntza eskaini eta batera lan egitea. Lehentasuna orain bizirautea da”

Genero eskubideen urraketaren inguruan mintzatu gara Silvina Molina kazetariarekin. Télameko (Argentinako albiste agentzia publikoa) Generoen eta Aniztasunen ataleko editorea zen Molina, Javier Mileiren gobernuak martxoan agentzia itxi zuen arte. Kazetaritza, inklusioa... [+]


Alardearekin legea betetzen hasteko eskatu diote EH Bilduko militanteek Hondarribiko alkateari

«Gatazkaren konponbidean baliagarria izango delakoan» EH Bilduko Lantalde Feministak egindako hausnarketa plazaratu du Arma Plazan. Igor Enparan alkateari «Jaizkibel konpainiak bakarrik betetzen duen legea betearazten hasteko, eta Alarde bakarra, guztiona eta... [+]


Eraso sexistei begira Baionako Herriko Etxeak duen jarrera salatu dute feministek

Baionako festetan errepikaturiko eraso sexistei dagokienez Herriko Etxeak politika eta erantzun eskasak bideratu izana salatu du Ipar Euskal Herriko mugimendu feministak. Herriko kontseiluaren batzarrera sartzen saiatu dira 30 bat lagun, baina ateak hetsirik kausitu dituzte.


Gorputz hotsak
“Dragon Boat-arekin gorputzarengan geneukan konfiantza berreskuratzen dugu”

Kirol ugari egin ditu Mercedes Ortega Barrenak (Bilbo, 1967); hala nola atletismoa, paddel surfa eta orain arrauna. Hondarribiko HS2 Surf Center eskolako Dragon Boat taldeko kidea da. Batik bat minbizia duten edo izan duten emakumez osaturiko taldea da. Barrenak nabarmendu du... [+]


2024-07-15 | Amanda Verrone
Deserriratu egin gaituzte eta badakite

Gure bizitzan zehar, jaberik gabeko zenbat ibaitan bainatu gara? Senarrik gabeko zenbat baratzetatik elikatu gara? Zenbat hazi kreole lorarazi ditugu aitarengandik, osabarengandik edo anaia ezkongabearengandik heredatu ez ditugun lurretan? Azken batean, zenbat emakume ezagutzen... [+]


Sorginen duintasuna aldarri

Lan kontu bat dela eta berrirakurri behar izan dut liburu zoragarri hau. Teoria, genealogia eta historia feminista batzen dituen liburu motz honek kritika ugari izango zituelakoan sarean begiratu eta, sorpresa! bakarra aurkitu dut, Irati Majuelok Berria-n idatzi zuena.
[+]


Milaka lagunek salatu dituzte Sanferminen lehen egunean izandako eraso matxistak

Iruñerriko mugimendu feministak elkarretaratzea egin du uztailaren 7an, bezperan izandako lau eraso salatzeko. Berriozarren eta Tuteran bi gizon atxilotu dituzte sexu abusuengatik.


Gorputz hotsak
“Erotikan ere, ez dugu lortzen produkziotik ateratzea”

Desiraren, genero identitatearen eta erotikaren ikuspegia zabaltzeaz mintzatu da Igor Nabarro sexologoa. Nerabezaroan muineko lesio bat izan zuen, eta hori dela-eta zalantzan jarri zituen maskulinitatea eta sexualitatea. Salatu du istripuaren ostean ez zuela inongo heziketa... [+]


2024-07-03 | Erria
Heteroarauaz beste egiten, elkarrekin

Lau hamarkada luzeko ibilbidea du Euskal Herrian bolleren borrokak; garaiko lesbiana feministen oinordekoak dira. Desira eta identitate sexual hutsa baino askoz gehiago da bollerismoa: sistema zisheteropatriarkal eta koloniala borrokatzeko estrategia politikoa, gorputzetik eta... [+]


Zuriketa arrosa, indarkeria medikoa eta psikiatrikoa eta Palestinako genozidioa salatu ditu LGTBIAQ+ mugimenduak

Kaleak bete dituzte LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Salatu dute erakundeek aurpegia garbitzen dutela keinu sinbolikoekin. 


Ipar Euskal Herriko lehen Emakumeen Etxea zabalduko dute Urruñan

Ipar Euskal Herriko lehen Emakumeen Etxeak ateak zabalduko ditu ondoko hilabeteetan Urruñan. Ostegunean, ekainaren 27an, ukan dute sorrera finkatzeko biltzar nagusia eta horren berri eman digu Véronique de la Devèze militante feministak.


Eguneraketa berriak daude