Pertsonak elikatzeko nekazarien beharra du munduak. Eta modu egoki eta jasangarrian egiteko, edozein ereduk ez du balio. Hala aldarrikatu du Miguel Blancok, Espainiako Estatuko nekazari elkarteen COAG federazioko idazkari nagusi eta hizlari kementsuak, La Via Campesinaren VII. Nazioarteko Biltzarrari hasiera ofiziala emateko egindako ekitaldiaren amaieran. Datozen egunetan eredu horren aldeko estrategiak finkatzen saiatuko dira mundu osotik Euskal Herrira etorritako ehunka ordezkariak.
Jendez mukuru izan da Derioko apaiztegi zaharreko eliza zena, Biltzarraren inaugurazio ekitaldian. Dantzak, kantuak eta musikak hartu dute lehenbiziko ordua, mezu politikoek bigarrena. Amaieran, azken urteetan La Via Campesinarekin bat egindako elkarte berrien aurkezpena egin da. Gogorarazi dutenez, 200 milioi laborari baino gehiago ordezkatzen ditu antolakundeak dagoeneko, 70 herrialde baino gehiagotan.
Elizabeth Mpofu La Via Campesinako koordinatzaile nagusiak indar biziz hitz egin du oholtzatik. “Mundua aldatzeko ari gara borrokan”, gogora ekarri du Mpofuk Biltzarraren leloa, eta tamaina txikiko nekazaritzak dituen zailtasunak aipatu ditu: “Gure agintariek ez dute beren kabuz pentsatzen, korporazio handien doinuari segituz dabiltza dantzan”. Gazteen eta emakumeen ekarpena ere izan du gogoan. Hain zuzen, La Via Campesinako Gazteen IV. Biltzarra eta Emakumeen V.a egin berri dira Derion, Biltzar nagusiaren atariko.
Unai Aranguren EHNE Bizkaiako kide eta La Via Campesinak Europan duen koordinatzaileetako batek hartu du hitza ondoren. Lehenik eta behin, mugak ixten ari den Europa honetan nekazari migratzaileek dituzten zailtasunak gogoratu ditu.
Sektorea berriztu beharraz ere jardun du: “Europan hiru minuturo ixten da etxalde bat, ezartzen ari diren nekazaritza eredua industrialaren erruz”. Horren aurrean, alternatibak elikadura burujabetza eta agroekologia direla azpimarratu du Arangurenek. “Jende gehiago behar dugu elikagai osasungarriak sortzen”.
Erakundeetako ordezkarien txanda iritsi da ondoren. Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Aldundiko bina ordezkari igo dira oholtzara, eta Nazioa Batuen Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundeak, FAOk, bide bidez igorri du bere presidentearen agurra. Azkenik, COAGeko Miguel Blancok hartu du hitza, aurretik Mpofuk eta Arangurenek esandakoa berretsiz.
Ezer baino lehen, Blancok NBEri eskatu dio nekazariak babesteko nazioarteko adierazpen bat egin dezala, mundua osoan landa eremuan lanean ari diren pertsonen kontrako erasoak ugalduz doazen honetan. Adierazpen hori epe laburrean lortzeko estrategia izango da, hain zuzen, larunbatera bitartean La Via Campesinako kideek eztabaidatuko duten gai nagusietako bat.
Larunbatean Derioko Nazioarteko Konferentziari amaiera eman eta gero, manifestazioa egin da igandean Bilbon, La Via Campesinak deituta. Moyua plazatik Zazpi Kaleetako Plaza Barrira arteko ibilbidea egin dute ia 2.000 lagunek, eta ondoren bazkaria izan da. Horren aurretik... [+]
Euskal Herriko Deia zabalduz amaitu da La Via Campesinaren VII. Nazioarteko Biltzarra Derion. Lau egunez eztabaidan aritu eta gero, biltzarraren ondorioak biltzen dituen adierazpena aurkeztu dute bi ordu inguruko ekitaldi hunkigarri batean. Mundu osoko 200 milioitik gora... [+]
Argentina iparraldeko Santiago del Estero probintziatik etorri da Deolinda Deo Carrizo La Via Campesinaren Nazioarteko Biltzarrera. Nekazari indigenen eskubideen alde borrokan diharduen MNCI (Nekazari Indigenen Mugimendu Nazionala) taldeko kidea da, baita mugimendu... [+]
La Via Campesinaren Nazioarteko Biltzarraren egitarau osagarriaren barruan, nekazarien eskubideen urraketari buruzko txostena aurkeztu zuten asteazkenean. EAEri dagokion atalaren egileak, Leticia Urretabizkaia EHUko ikerlari eta hezitzaileak, gurekin hitz egin zuen aurkezpena... [+]
“Elkarte txikia gara eta guretzat erronka handia da nazioarteko konferentzia hau antolatzea, baina gure errealitatea ikusarazteko aukera bikaina ere bada”, esan digu Alazne Intxauspe EHNE Bizkaia sindikatuko kideak, La Via Campesinaren VII. Nazioarteko Biltzarra... [+]
Jendez mukuru izan da Derioko apaiztegi zaharreko eliza zena, Biltzarraren inaugurazio ekitaldian. Dantzak, kantuak eta musikak hartu dute lehenbiziko ordua, mezu politikoek bigarrena. Amaieran, azken urteetan La Via Campesinarekin bat egindako elkarte berrien aurkezpena egin... [+]
Derion egin berri den La Via Campesinako V. Emakumeen Biltzarra historikotzat jo du Sandra Moreno Cadena antolatzaileetako batek. Moreno kolonbiarra da jatorriz, baina Espainian bizi da. Andaluziako Langileen Sindikatuko kidea da, eta zehazkiago Landa-eremuko Langileen... [+]
Nekazari gazteen nazioarteko laugarren asanblada izan da La Via Campesinaren VII. Nazioarteko Biltzarraren lehen urratsa. Egun eta erdiko bilkurak emandakoa azaldu digu Paula Gioiak, La Via Campesinaren koordinazio batzordean Europak dituen ordezkarietako batek.
Arafat Jaradat, Palestinako UAWC nekazari-antolakundeko kidea, La Via Campesinaren VII. Nazioarteko Biltzarrean parte hartzen ari den 500 inguru pertsonetako bat da. Hebronen bizi da, Zisjordanian. Israelen erasoak direla-eta palestinar nekazariek eguneroko lana egiteko dituzten... [+]
La Via Campesina nekazarien nazioarteko mugimendua Euskal Herrian egiten ari da VII. Nazioarteko Biltzarra, uztailaren 16tik 24ra bitartean. ARGIAk egunero emango du haren berri.
Gaur, hilak 16, "Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!" goiburu duen Bergara-Derio martxaren hirugarren eta azken etapa burutu da, Larrabetzu eta Derio artean.
La Via Campesina bederatzi eskualde handitan banatuta dago, eta horietako bakoitzak bi ordezkari ditu antolakundearen Nazioarteko Koordinazio Batzordean. Lau urteko honetan Unai Aranguren (Galdakao, 1971) EHNE Bizkaiako kidea da organo horretan Europak dituen ordezkarietako bat... [+]
La Via Campesinak, munduko laborari elkarterik handienak, Euskal Herrian egingo du VII. Nazioarteko Biltzarra. Globalizazioari modu bateratuan aurre egiteko jaio zen antolakundea duela 24 urte; ordutik asko hazi eta sendotu da, politika neoliberalak areagotu diren hein bertsuan... [+]