Lau estreinaldik eta aurten ekoiztutako beste lau lanek osatuko dute menua aurten, Donostiako Zinemaldiak euskal ekoizpenei eskaintzen dien Zinemira sailean.
Josu Martinezek zuzendutako Gure Sor Lekuaren bila, Lara Izagirreren Un otoño sin Berlin, Gorka Bilbao Ramosen Jai alai blues eta Pablo Ibarburu Allegue-Migueltxo Molina Ayestaran tandemak zuzendu duen Walls (Harresiak) dira aurten sail honek eskainiko dituen mundu mailako estreinaldiak.
Horiekin batera, Olivier Masset-Depasseren Sanctuaire, Sam Orti Marti animazio-zuzendariaren Pos eso izeneko lehen lan luzea, Carlos Rodriguezek Donostiako Jazzaldiaren 50 urteko historia kontatzen duen #Jazzaldia50 eta District zero, Jorge Fernandez Mayoral, Pablo Tosco eta Pablo Irabururen filma dira Zinemirako aurtengo eskaintzak.
Galdutako arrastoen bila
Bilaketa baten historia da Josu Martinezek Gure Sor Lekuaren bilan kontatu duena: 1950eko hamarkadan Euskal Herriari buruz egindako euskarazko dokumentalaren xerka emandako urratsen kontakizuna.
Sorlekua du helburu Lara Izagirreren filmeko protagonistak ere, atzerrian bizi ostean jaioterrira nola itzuliko den kontatzen baitu Un otoño sin Berlinek; kasu honetan itzulera mingarria da, familia, maitalea eta protagonista bera ere aldatu egin direlako kanpoan pasatako denboran.
Beste mota bateko bidaiak dira Walls (Harresiak) filmaren ardatza, mundua geroz eta gehiago zatitzen duten hesien inguruan osaturiko lana baita etahorien alde batean eta bestean dauden gizakiez hitz egiten du.
Jai alai bluesek berriz, titulutik igarri daitekeen moduan, Jai Alaiaren historia kontatuko du, mundu horretan aritutako pertsona ospetsuenen bidez.
Euskal Zinemaren Irizar Saria lortzeko lehian
Lau estreinaldi horiek lehiatuko dira Euskal Zinemaren Irizar Saria lortzeko, baita gutxienez %20an Euskal Herrian ekoiztutako gainontzeko sailetako filmak ere, baldin eta Zinemaldian estreinatu baldin badira –Sail Ofizialean izango da Asier Altunaren Amama, adibidez, eta sari hau jaso ahal izateko baldintzak beteko lituzke–. 20.000 euroko ordaina izango dute irabazten duten pelikularen ekoizleek.
Bestalde, Zinemira sailean film laburrak ikusteko modua ere izango da, Kimuak 2015 programako filmen aukeraketarekin. David Gonzalez, Tucker Davila, Mikel Gurrea, Aitor Oñederra, George Todria, Iñigo Salaberria eta Lander Camareroren lanak proiektatuko dituzte atal horretan.
Euskarazko lehen filma da Gure Sor Lekua, 1956an filmatua. Desagertutzat genuen pelikula aurkitu eta ikerketa lan hori lehenik doktorego tesian eta ondoren dokumental batean jaso du Josu Martinez bilbotarrak. Barrura begiratzeko leihoak edota Sagarren denbora filmen egileak... [+]
Amama filmaren aurkezpen lanak eginda, antzezlan berria prestatzen ari dela hartu gaitu Ander Lipusek Kultur Leioan, Artedrama plataformaren egoitzan. Xabierren papera egin du Asier Altunaren filmean eta, aitortu digunez, zineman lan egitea arrotza ez bazaio ere, berarentzat... [+]
Filmetako soinu-bandak konposatzea ez da oso elikagai konpletoa musikariaren autoestimua asetzeko. Beti irudia azpimarratuz, askotan pelikularen giroa ez litzateke lortuko musika egokirik gabe, baina aitortu behar da ikuslea gehienetan ez dela horretaz jabetzen. Lan ezkutu,... [+]
Baserri mundua ez ote den oso gurea, oso lokala, atzerriko begiradatik ondo ulertzeko. Zalantza hori agertu du zenbaitek Asier Altunaren Amama filma dela-eta. Ziurrenik, euskal kulturari eta imajinarioari lotuta pelikulak dituen erreferentzi guztiak ez ditu deszifratuko... [+]
Baserri mundua ez ote den oso gurea, oso lokala, atzerriko begiradatik ondo ulertzeko. Zalantza hori agertu du zenbaitek Asier Altunaren Amama filma dela-eta.
Sparrows ekoizpen txikia dela seinalatu dute eta egia da. Baina beste jolas dibertigarrietan ez bezala, zeluloidearekin zerikusia duen honetan tamainak ez du hainbeste inporta. Bost axola 320.000 hiztunek bakarrik darabilten hizkuntza batean errodatu izana ere.
Rúnar Rúnarsson zuzendari islandiarraren Sparrows filmak irabazi du film onenaren Urrezko Maskorra Donostiako Zinemaldian,.
Zortzi egunetan urduritasuna, nekea, gozamena, pasioa, ilusioa, tristura eta barrea eskaini dezakeen sentimenduen irabiatu-kontzentratu zoragarria da Donostiako Zinemaldia.
Lehiaketa ofizialetik kanpo dagoen film britainiar honek ez dit lagundu musikalak gehiago estimatzen, arriskuak hartzeko prest dagoen proposamen batekin huts egin duela iruditzen zait.
Les démons filmean denak dirudi arrunta: klase ertaineko auzo bat, problema arruntak dituen familia bat, nerabe arruntak, eskola arrunta… 10 urteko Félix protagonista da normaltasun horretan deseroso dirudien bakarra.
Bostonen kokaturiko thriller mafiosoa da Black Mass, eta generoaren barruan ongi mugitzen da, baina ez du bestelako ekarpenik egiten. Sentsatzioa dugu hamaika aldiz ikusitako trama, eszena eta diologoak errepikatzen dituela, Martin Scorsesek zuzenduriko pelikula baten bertsio... [+]
Oporrak. Mediterraneoko uharte bat. Udara amaitzear da eta turismoaren azken kondarrak besterik ez dira geratzen.
Zuri-beltzean errodatua, argazkia da filmeko gauzarik interesgarriena. Makalune gehiegi ditu ordea, ikuslearentzat ezer interesgarria eskaintzeko.
Oso istorio txikia kontatu du Marc Rechak Un dia perfecte per volar lanak irauten duen 70 minutuetan. Hain txikia, agian material horrekin film laburra egitea izango zela aukerarik zintzoena.
Ahaztu holokaustoaz ikusi dituzun filmak, Auschwitzeko kontzentrazio esparruan barneratu eta ikuspegi ezohikoa eskaintzen baitu Saul fia (Son of Saul) pelikulak, bai edukian, bai forman.