Gaizki erabilitako zorionak eta buklean errepikatutako urte berri on guztiak atzean utzita, berriz ere hasi da gurpila martxan –inoiz gelditu al da?– eta gu arnasa hartzen –edo horrelako zer edo zer–. Honetan ere artzaina izatea abantaila da, ardi-lanetan murgilduta egoteak ez digu denborarik edo gogorik uzten zurrunbiloan murgiltzeko, eta zorte apur batekin, kalera jaitsitakoan mezu errepikakorren ufada pasa da. Sortutako kalteak baino ez dira ikusiko bazterretan, makinak behartutako zoriontasun perfektuaren pusketak.
Barkatuko didazue hasiera; ezkor samarra, beharbada. Ez larritu, ziabogara helduko gara, nekatuta bada ere, eta orduan honek beste kolore bat hartuko du. Horixe izan baita neure zeharkaldia azken bi asteotan.
Gazta eraman eta erosketak egitea, horixe nire asmoa. Handik ateratakoan ez neramatzan, ordea, etxerako behar nituenak bakarrik. Autoan ez ziren sartzen zure hitzek sortu zidaten tristura, eta bihotzean gorde nuen, nigan izan zenuen konfiantza eta proiektuarekiko duzun maitasunarekin batera.
Handik bi egunetara, Amaia Pérez Orozco ekonomialariak herrian eman zuen hitzaldian zure hitzak etorri zitzaizkidan une batez: bizi dugun gauza eskandalagarri honetan egon badaude jada gertatzen ari diren aldaketa eta gauzatzen ari diren esperimentu ederrak, guztiontzako bizitza bizigarria posible dela egiten eta imajinatzen laguntzen digutenak.
Harrigarria da zer nolako garrantzi txikia ematen diegun ekimen xumeei; nahiz eta gu geu bertako kideak izan. Ez, ez naiz hasiko harrokeria aldarrikatzen, baina ondraduak izan behar badugu, eta behar dugu, inguruan ditugun proiektu horietan sinesten badugu –eta sinesten dugu, bestela, ez geundeke–, elikatu egin behar ditugu, bizitzaz, geure bizitzaz, hilko ez badira –ez bagara–. Derrigorrean. Ez dago beste aukerarik.
Eta gainera zorretan gaude, lagun helduok; zorretan gazteekin, besteak beste. Jendarte honek ezin baitu onartu Hego Euskal Herriko gazteen %60k pentsamendu suizidak edo autokaltegarriak izatea. Ezta 15 eta 29 urte arteko gazteen artean suizidioa izatea heriotza-kausa nagusia, auto-istripuen aurretik. Hauek al dira, BPGrekin batera, ongizatearen jendartearen adierazleak? Ondare materialez betetzen genituen ametsek ekarri ote gaituzte ametsik gabeko etorkizunera?
Hitzaldian behin eta berriz komunitatea azaldu zen. Zenbat lagunek osatzen dute komunitatea? galdetu zuen entzuleetako batek. Beste batek komunitatea josten hasteko ekarpena: eramaiozu bizkotxoa zure atariko edozein bizilaguni, aurkeztu zeure burua. Barreak entzun ziren aretoan. Baina zuen atarietako zenbat lagunen izenak ezagutzen dituzue? Eta zer ikasten ari diren atariko gazteak? Herrigintza, auzolana... ahoa betetzen zaigu, baina oinarri-oinarritik hasi behar dugu herria eraikitzen, oinarria falta baitzaigu: gure ondoan bizi direnen izenak eta izanak ezagutzea.
Kasualitateak eraman nau egunotan militantzia ereduei buruzko hausnarketak bildu zituen 2020ko apirileko LARRUNera. Irakurketan hasi eta gutxira txirikordari egin diot korapiloa: “Espazioen eta denboren fragmentazio horretan, militantzia eremu oro josten duen esparru gisa birpentsatu genezake: lan esparrua militantzia esparru bihurtuz, militantzia esparrua arlo erlazionala asetzeko esparru eginez, etxetik barrurako eremua militantzia eremu eginez. Horrenbeste aipatu izan den 24 orduko militantzia, bizi eredu moduan ulertu beharko genuke, eta ez horrenbeste disposizio moduan. ‘Borrokaz bizi’ leloa edukiz betez”.
Borrokaz bizi leloak, nik ulertu dudan bezala, ez du haserre bizi esan nahi, baizik eta pentsatzen eta sentitzen dugun horri bidea ematea; gure egunerokotasunean gorpuztea, atalez atal, guztiontzat bizigarria den mundu berri hori. Akaso, horretan datza gaur egun iraultzarik latzena: ekimen txikietan mundu berri bat elkarrekin eraikitzen ari garela barru-barruan sentitzean.
Dena borobiltzera etorri da abenduaren 27ko Janire Arrizabalagaren Euskadi Irratiko zutabea –1:01:56–. Gernikar gazteak halaxe eman dio bukaera: “Hemendik aurrera niri ez eman zorion edo urte berri onik, mundu berri onak soilik”.
Mila esker borrokaz biziz mundu berri onak eraikitzen ari zareten guztioi.
Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]
Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]
Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.
Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.
Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.
Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]
Munduan gutien aipaturiko krisi humanitarioa da Angola hego-mendebaldean 2019az geroztik irauten duena. Klima aldaketak indarturiko lehorte luze baten ondorioz milioika pertsona janari eskasean edo desegokitasunean bizi dira eta ura bilatzeko ahalegin handiak egin beharrean... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]
Triskantzaren balantze humano eta ekonomiko ilunaren esperoan, galdera berehala bururatzen zaigu urrutiko begirale baino asko gehiago ezin izan garenoi: zer gertatuko da orain gerra zibil horretan? Nolako eragina izango du lurrikararen suntsiketak? “Nargis efektu”... [+]
Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik ez egitea erabaki du.
Jauzi Ekosizialeko kideek antolatzen duten bigarren edizioa da. Euskal Herriko trantsizio ekosozialak "inoiz baino premia handiagoa" duela adierazi dute, "datozen aldaketa sakonen aurrean trantsizio justua nahi bada".