Argitara atera ditu Alberto Urionak Mundaka Festival jaialdiaren antolakuntzako iluntasunak. Emankor Sarea elkarte pribatuak antolatzen du festibala, eta Urionak salatu du Udalak jartzen dituela ura, elektrizitatea, hondakinen bilketa, baita segurtasuna ere, eta antolatzaileei ez diela inolako zergarik kobratzen lan horiengatik.
Hirugarren edizioa da aurtengoa, utzailaren 28an hasi eta 30era arte luzatuko dena. Emankor Sarearekin sinatutako hitzarmena jaialdia hasteko bi egun soilik falta izan diren arte ezkutatu duela ere adierazi du Urionak. Gogorarazi du Mundakako Udalak zor handia duela, eta 2013an zergak %3 igo behar izan zituela. Eta bitarte horretan jaialdiko antolatzaileek ezer ordaindu ez eta Udalarentzat gastu gehigarri bat da.
Lege aldetik ere baditu bere zuloak Mundaka Festival-ek. 2015ean Urdaibai Patronatuaren baimenik gabe antolatu zela azaldu du Urionak. 2016an, berriz, Patronatuari baimena eskatu zitzaion, baina honek adierazi zuen instalakuntzak titularitate publikorik ez zutenez ez zuela baimenduko. Hortaz, Mundakako Udalak eta Emankor Sareak hitzarmen bat sinatu zuten Udalak bere instalazioak subrogatu eta horrela itxura publikoa emateko. Aurtengo jaialdirako zenbait arau moldatu eta hainbat dekretu sinatu dira, juridikoki baimenak lortzeko.
Bizkaiko Foru Aldundiak 114.000 euroko diru laguntza eman du aurten Mundaka Festival antolatzeko, argudiatuz lanpostuen sorrera, Urdaibaiko produktuei bultzada eta turismoa erakartzea. 2015ean 85.000 euro izan ziren eta 2016an 110.000 euro. Baina Urionak salatzen du Mundakako Udalak ez duela sekula diru sarreren eta irteeren berri eman.
Etxebizitza turistiko berriak erregistratzeko baimenik ez ematea erabaki du Mundakako gobernu taldeak, ostegun honetan egin duen ezohiko bileran. Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorrean (HAPO) behar diren aldaketak egingo ditu lizentzien etetea burutzeko.
Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]
Euskal Errepublikaren gogoa ez da abertzaleon asmo berria, gaur goizean asmatutakoa. Tradizio historiko luzea duen aldarrikapena baizik. Sabin Arana jaio baino 130 urte lehenago, XVIII. mendean, hau idatzi zuen Aita Larramendi andoaindarrak: “Zergatik euskarak ezin du bere... [+]
Bizkaiko Aldundiak 110.000€ jartzen ditu urtero Mundaka Festivalerako. Guztion ondarea ospatzeko makro-ekitaldi horren kritika egiten du Danona Doneak.
2017ko uda, Mundaka. Mingaina dantzan udalekuak antolatu zituzten Eusko Jaurlaritzak, Ebete hizkuntza-aholkularitza enpresak eta Ttakun Kultur Elkarteak. Helburua: 13-14 urteko gaztetxoek euskaraz ahalik eta gehien egitea. Baziren beste bi helburu ere: nerabeek ondo pasatzea eta... [+]
Industria ingeniaritzaren barruan enpresa antolaketa berezitasuna egin zuen Eleder Aurtenetxe Pildainek, edo, beraren irakasle batek zioenez, whiskiaren ingeniaritza, enpresak ordezkatzen dituzten ingeniariak hala dabiltzalako, kopa tartean makina handien komertzial lanetan... [+]
Atutxa familiak Mundakako hondartza aurrean duen txaletean udan hasitako harri-lubetaren eraikuntzak ez ditu legeak betetzen, Alberto Uriona kazetariak bere blogean jaso duenez. Irregulartasunen aurrean Mundakako udalean isiltasuna gailendu dela salatu dute ekologistek.