Lobbyfacts plataformaren arabera, azken lau urteetan %40 igo da multinazionalek EBn presio egiteko erabilitako diru kantitatea.
Enpresarik handienek 106 milioi euro bideratzen dituzte Europar Batasuneko erakundeei presio egiteko. Lobbyfacts-ek egindako ikerketa baten arabera, energia fosilekin lan egiten duten Shell eta Exxon enpresak eta informatikan diharduen Microsoft dira langintza horretan diru gehien inbertitzen dutenak.
Bankuek ere jartzen dute dirua beren interesen aldeko borrokarako. Esaterako, Deutsche Bankek ia lau milioi euro jarri ditu urtero. Banku alemaniarraz gain, Credit Suisse, HBSC eta Merryl Linch dira zerrendan agertzen diren batzuk. Guztira, zortzi daude lehen 50en artean.
Automobilgintzan aritzen den Wolkswagen ere zerrendan dago. Eskandalu batek erasan zuen iaz enpresa, emisio ilegalak ekoiztea leporatuta. Hain justu, auzia publiko egin ostean igo da presioa egiteko ordaintzen duen diru kantitatea.
Azkenik, telekomunikazioen alorrean jarduten diren enpresak agertzen dira lobbyen zerrendan. Besteak beste, Google, Huawei eta Telefónica.
Giza Biomonitorizazioaren Europako Ekimenak bost urte daramatza lanean eta bere baitan hartzen ditu 116 gobernu agentzia, laborategi eta unibertsitate. Bere proiektu garrantzitsuenean aztertzen ari dira europarren gernu eta odolean diren hamazortzi produktu kimiko toxikoren... [+]
Erregistratu gabeko bileretan zenbait diputatu presionatzen saiatu dira, industriaren interesak defenda zitzaten Europako Parlamentuan. Industriaren intereseko neurri batzuk onartu dituzte aste honetan. Esaterako, 2024tik aurrera ez dituzte gas natural hutsezko galdarak... [+]
Farmazia enpresa alemaniarrak hamar mila milioi euro irabazi ditu Covid-19aren aurkako txertoen patenteei esker. Hainbat ikerketak frogatu dute farmazeutiken lobbyek oztopatu dituztela patenteak askatzeko akordioak. BioNTechek sare sozialetako mezuak zentsuratu nahi izan ditu,... [+]
Multinazionalen Behatoki europarrak –Observatoire des Multinationales, deitura ofizialean– txosten berri batean erakutsi duenez, Uber, Bolt, Deliveroo eta gisako beste banaketa plataforma berri erraldoiak presio egiten ari dira Europar Batasunak aldatu behar duen... [+]
Espainiako Gobernuak asteartean onartu zuen argindarraren prezioaren hazkundea gelditzeko neurri multzoa. Energia enpresek kobratu dezaketen gehienezko prezioa kilowatt orduko 20 euroan jarri dute. Foro Nuklearra kexu da: gutxienekoa 57-60 euroan ez badago, zentralak itxi... [+]
Frantziako Liberation egunkariak plazaratu berri duenez, Kopenhageko Amager Bakke erraustegia –hondakinen lobbyak harrotasunez eredugarritzat erakusten duena– kiebra jotzeko puntuan dago eta haren sustatzaileek ez dute salbaziorako beste biderik ikusten atzerritik... [+]
Urriaren 25ean glifosato herbizidaren merkaturatze-baimena luzatu edo eteteaz bozkatuko dute Europar Batasuneko estatu kideek. Aurtengo abenduaren 31n iraungiko da gaur egun indarrean dagoen baimena, eta Europako Batzordeak beste hamar urterako berritzea proposatu du, 2015ean... [+]
Ez dago sendagai erabat segururik, eta horregatik, botika berri bat merkatura atera nahi duen konpainiak frogatu egin behar du dakarren onura handiagoa dela sor lezakeen kaltea baino; azken hamarkadetan, ordea, “lasaitu” egin dira hori ziurtatzeko erabiltzen diren... [+]
106 milioi euro gastatu dituzte denera 50 multinazional handik Europan lobby lanak egiteko aurten, 2012an baino %40 gehiago. Petrolio-industriako Exxon eta Shell enpresak eta Microsoft dira Europako erabakietan eragina izateko diru gehien gastatu dutenak. Aurten 2012an baino lau... [+]
Donostialdea-Bidasoa Beheko Zatikako Lurralde Planak (ZLP) eragindako udalerrietako hainbat taldek Plan hori bertan behera uztea eskatu dute. 13 udalerriri eragiten die, Irundik hasi eta Usurbil, Lasarte eta Andoaineraino hedatzen den eremuan.
Lobbyen jarduna hurbiletik jarraitzen duen Corporate Europe Observatory (CEO) elkarteak Europar Batasuneko farmazia-industriari buruzko Policy prescriptions txostena aurkeztu du. Diotenez, 2014an sektore farmazeutikoak gutxienez 40 milioi euro gastatu zituen euren aldeko... [+]