Avanza autobus garraio enpresa da PESAren eroslea. Jabe berriak dio orain arteko egitura, irudia eta ibilbideak mantenduko dituela. Langileek kezka adierazi dute.
Mobility ADO multinazional mexikarraren parte da Pesa erosi berri duen enpresa. Avanza Espainiako Estatuko bigarren garraio enpresarik garrantzitsuena da. Pesa 1955. urtean sortu zuten bi pertsonek; 750 langiletik gora ditu egun, eta urtean hamar milioi bidaiari mugitzen ditu. Avanzak adierazi du Pesaren erosketarekin Euskal Herrian errotzeko asmoa duela. Salmentak Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordearen oniritzia behar du oraindik.
Pesako langileek tratua itxita zegoela izan dute salerosketaren berri. Langileen ordezkariek “enpresaren izaerari” eustea eta langileen lan baldintzak “mantentzea edo hobetzea” eskatu dute. Zeregin horretan aldundiek duten ardura ere nabarmendu dute, garraio zerbitzua haiekin hitzartuta baitago esleipen bidez.
2022an baino 12 milioi ordainketa gehiago egin ziren, eta inoizko datu hoberenak lortu ditu 2023an. Gipuzkoan bizi diren emakumeak izan ziren Mugi sistema gehien erabili zutenak, eta gehienbat hiri-autobusen erabilera gailendu zen. Pasaiako txalupako eta Loiuko aireporturako... [+]
Porlanezko patio txikiegiak batetik, errepidez eta autoz jositako eskola-inguruak bestetik, Bilbon ikastetxe askok jasaten duen panorama salatu eta esku hartzeko eskatuz udalera jo du hiriko guraso elkarte andanak, indarrak batuta: “Gurasoak jo eta su ari gara eskoletan... [+]
2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]
AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]
EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]
Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]
Gaueko tren bidaia arruntak desagertu egin ziren duela urte batzuk ia Europa osoan, airezko garraioaren mesedetan. Baina larrialdi klimatikoak hegazkin kutsagarriak alboratzera eraman du jende asko orain, eta ordu txikitako tren sarea berriz ere martxan jarri nahian ari dira... [+]
Hasiera batean alderdiak garestitu egin nahi zituen Barik txartel anonimo eta aldi baterako abonuak, baina azkenean atzera egin du. Beherapena berriz otsailaren bigarren erdialdean indarrean sartuko dela aurreikusten du.
Beherapenak jasotzeko derrigorrezkoa izango da txartela pertsonalizatzea, eta gutxieneko bidaia kopuru bat izan beharko da. Eguzki erakunde ekologista erabakiaren aurka agertu da, eta adierazi du neurria “zama gehigarria” dela langile klasearentzat, baita trantsizio... [+]
Erabili eta bota. Abiadura handiko modak saltokiak eta etxeetako postontziak bete ditu aspaldion, fast fashion ere esaten zaio. Baina azkarretik baino inozotik gehiago du: lan prekarioarekin hondakin mordoa sortzeaz gain, arropa garraiatzen fuel-olio kopuru izugarriak erretzen... [+]
COVID-19aren pandemiaz geroztik bizikleta gero eta gehiago dabil Parisko bidegorrietan. Trafiko gehien dagoen momentuetan, hiriburuko kale garrantzitsuenetako batzuetan bizikleta gehiago dabil autoak baino, Le Monde egunkarian jasotako... [+]
Martxoaren 22an, Frantziako Tourra hasteko 100 egun falta zirenean, Bilboko San Mames estadioan lur hartu zuen Juan Mari Aburto alkateak. Hainbat lagunek osatutako tropelaren erdian zihoan, Bilbaobizi alokairu-zerbitzuaren logoa zuen bizikleta elektriko gorri batean, erakusteko... [+]
Badakit batzuek gorrotatzen dutela garraio kolektiboa, nahiago dutela beraien autoa gidatuz mugitzea, baina nik plazer hartzen dut autobus edo tren bat hartu behar dudanean.
Iruñerriko autobusean ibiltzea, billabesan, beti gustatu izan zait. Bidaia batek irauten duen... [+]