Bilboko mugimendu antiarrazistak manifestaziora deitu du martxoaren 21erako

  • Bilboko Arrazakeriaren Aurkako Asanblada Arrazakeria ez da eztabaidatzen, borrokatzen da. Ordena kolonialari sua! lelopean antolatu du mobilizazioa, Arraza Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Egunean. Gizarte eta erakundeei "iragan esklabista eta koloniala" berrikusteko eskatu die. 

Prentsaurrekoaren argazkia. Bilboko LAB

2025eko martxoaren 18an - 16:18

Bilboko Mariaren Bihotza plazan egindako prentsaurrekoan iragarri dute manifestazioa. Pertsona migratu eta arrazializatuek osatzen due asanblada. Haien "ildo politikoak entzun eta kontuan har ditzaten" eskatu diete euskal alderdi politikoei, oraindik lana egiteke baitago "lurralde honetan bizi garen pertsona guztiok gure oinarrizko eskubideak bermatuak izan ditzagun", Naiz-ek jaso duenez.

Prentsaurrekoan jarrera arrazistak bere horretan dirautela gogoratu dute, eta horrek historia kolonialean oinarria duela salatu: "Instituzioak eta euskal gizartea zeharkatzen dituen arrazakeriak historia kolonial batean du sustraia, eta oraindik ez dute historia hori onartzen jakin". Horregatik, "iragan esklabista eta koloniala berrikustea" exijitu dute. Halaber, euskal enpresek espoliazioan duten eragina mahai-gaineratu dute, "Euskal enpresek espoliatzen eta desplazatzen dute, horregatik iritsi gara hona, haien transnazionalak iritsi garen leku horietan guztietan daude beti" batzarrak salatu duenez.

"Atzerritar" izateak sortzen duen bazterkeriaz ere mintzatu dira: "Erroldarik gabe ez dago eskubiderik, administrazio-egoera erregularrik gabe ez dago eskubiderik, migrazioa eta asilorako itun europarrak inoiz ez dugula bizitza duinik lortuko suposatzen du", salatu dute. "Merkantzien zirkulazioa askea lehenesten den baina pertsonen zirkulazioa askea kriminalizatzen den mundu honetan" isilik ez egotea aldarrikatu dute.

Jesusen Bihotza plazatik irtengo da manifestazioa, Martxoak 21 ostiralean, 18.00etan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antiarrazismoa
Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-20 | Euskal Irratiak
Arrazismoaren kontrako giza-katea egingo dute Baionan larunbatean

Arrazismoaren aurkako nazioarteko eguna kari, larunbat honetan 16 alderdi, kolektibo eta elkartek deia luzatu dute, Baionako Marengo eta Pannecau zubien artean giza kate bat osatzeko. Aniztasuna, elkartasuna eta giza eskubideen errespetua aldarrikatzera deitu dute,... [+]


Eguneraketa berriak daude