Telefono mugikorra edukitzeko adina atzeratze aldera, indarrak batu eta dagoeneko 3.000 familiaren babesa duen elkartea sortu dute Nafarroan: Mugikorrik Gabeko Nerabezaroa. 50 establezimenduk aukera emango diete gazteei, behar dutenean bertako telefono finkotik deiak egiteko. Ekimena hazten joango dela aurreikusten dute.
Mugimendua ez da berria: seme-alabei lehenengo mugikorra emateko adina atzeratzea helburu, gurasoen arteko konplizitatea bilatzen dute familiek: nerabearen lagunek ez badute mugikorrik, gazteen artean gehiengoak ez badu mugikorrik, errazagoa da norbere seme-alabari ere mugikorrik ez ematea. Bestela, taldearen presioak dakar baztertuta ez geratzeko seme-alabari mugikorra ematea. Nafarroako elkarte berriak inprimakia ere jartzen die eskura familiei, mugikorraren adina atzeratzeko konpromisoa sinatu dezaten.
Beste ekimen bat ere martxan dute: erakusleihoan “Etxera deitu” pegatina duten establezimenduetan, gazteek bertako telefonoa erabili dezakete, deiren bat egin behar badute. Hala, ez dute mugikorra gainean eraman beharrik. Antsoaingo Udalarekin egindako akordioari esker, herri horretako eraikin publikoek bat egin dute “Etxera deitu” ekimenarekin.
Hezkuntza Sailarekin ere bildu dira, ikastetxeetan mugikorrak debekatu daitezela eskatzeko.
Nafarroan han-hemenka ikastetxeetan, gurasoen artean eta herri ugaritan zabaltzen joan diren mugimenduak batu nahi izan ditu Mugikorrik Gabeko Nerabezaroa elkarteak. Aurkezpen ofiziala eginda, pixkanaka hazten joango diren aurreikuspena dute. Informazio guztia beren webgunean aurki daiteke.
Pornografiarekin kezkatuta
Adituek diote haur eta nerabeen burmuinak ez daudela prestatuta mugikorrak kudeatzeko, eta harremanetan, ikaskuntzan, kontzentrazioan, loan eta autoestimuan eragin negatiboa duela. Elkarte berriko kideak ere kezkatuta daude, bai gazteek pantailaren aurrean pasatzen duten ordu kopuruarekin, bai Internetek eduki desegokietara ematen dien sarbidearekin.
UNICEFen txostena jarri dute mahai gainean: Nafarroan, batez beste 11,2 urte dituenean jasotzen du haurrak bere lehen mugikorra, nerabeen %37,5ak egunean bost ordu baino gehiago igarotzen ditu Interneten, erdiak mugikorrarekin egiten du lo eta bostetik bat Internetera konektatzen da gauez. %39,3ak, gainera, eduki erotiko edo sexualen bat jaso du mugikorrean. “Pornografiarekin dagoen arazoa izugarria da”, adierazi dute elkartearen aurkezpenean.
Altxa Burua taldeak eskatu du bigarren hezkuntzako EAEko ikastetxeetan kendu ditzatela mugikorrak, debeku bat ezarrita arauz. Aste honetan eskaera eraman dute Eusko Legebiltzarrera, Hezkuntza Sailak ikastetxeak telefono mugikorrik gabeko esparru gisa izendatu ditzan.
Guraso elkartean mugikorren inguruan bigarren hezkuntzarako protokoloa lantzen dabiltzala eta, protokoloaz galdetu dit Bilboko guraso batek.
Jaurlaritzaren webgunean irakurri dudanez, EAEn, 2024ko urtarrilean ikastetxeetan mugikorren erregulazioaren inguruan adierazi zena... [+]
16 urtez azpikoek laster ezingo dute sare sozialik erabili Australian, eta antzeko neurriak ezarri nahi dituzte Espainiako eta Frantziako gobernuek ere. Neurriaren eraginkortasunaz, sare sozialetako eduki eta dinamikez, pribatutasunaz eta plataforma handiek honetan guztian duten... [+]
Datuek erakusten dute joera apurtzea lortzen ari direla etxe (eskola) ugaritan. 11-12 urterekin ia gazte guztiek mugikorra izatetik igaro gara adin horretan smartphonerik ez duten ikasleak gehiengoa izatera hainbat ikastetxetan, guraso taldeen ekimenari esker: Zarauzko ikastolan... [+]
“Pantaila aurrean denbora gutxiago igarotzeko esaten diegu gazteei, eta aldi berean ikastetxean derrigortzen ditugu gailu digitaletara konektatzera”. Eskoletako digitalizazio prozesuei frenoa jartzeko eta teknologiak (ez bakarrik hezkuntzan) gure gain duen kontrolaz... [+]
Ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izan daitezen araudia sortzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari hainbat guraso taldek, gutun bidez eta sinadura bilketa abiatuta. Gaur gaurkoz, eskola bakoitzaren bizkar dago erabakia: mugikorra onartu ala ez eta zein baldintzatan... [+]
Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]
Nerabe batek mugikor, tablet eta pantailei ematen dien erabileran eragin handienetakoa gurasoak direla frogatu du ikerketa batek. Alegia, nahiz eta adin horretan gurasoenganako distantzia bilatu ohi den, pantailekiko garatuko duen harremanean gurasoak oraindik ere eredu direla... [+]
Eskolan adimen artifiziala erabiltzera animatu ditu irakasleak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, eraldaketa digitalaren beldur ez izateko esan die. Ikasgelan mugikorra erabiltzeari buruzko gogoeta prozesu bat ere iragarri du: “Ez dago erabilera horrek duen... [+]
Langileen %80ak ez du ordubete irauten arreta galdu gabe eta %20 inguru hamar minuturo distraitzen da. Kontzentratzeko gaitasun falta ez da soilik mugikorren eta estimulu teknologiko andanaren errua, elikadurak, kutsadurak eta oinarrian gure bizi estiloak ere zerikusi handia... [+]
Haur eta gazteek duten pantaila kontsumoarekiko kezka nagusi den garaiotan, fokua helduongan jarri eta familia guztiarentzako gomendio baliagarriak bidali dituzte Zurriola ikastolatik, pantailek ez ditzaten udako oporrak baldintzatu.
Emakumeak salatu du sexu erasoa egin ziotela Capbretonen (Landetan), larunbat gauean. Erasotzaileek Coco.gg harremanetarako aplikazioa baliatuta antolatu zuten erasoa, France Bleu irratiak iragarri duenez. Asteartean elkarretaratzea egingo dute erasoa salatzeko 19:00etan,... [+]
Hamar egunez, aisialdi orduetan telebista, bideo-joko eta smartphoneak alboratuko dituzte gutxienez 1.553 ikaslek, Ipar Euskal Herrian. Helburua lortzeko, pantailarik gabeko alternatibak diseinatu dituzte aisialdirako, denok bat eginik deskonexio digitala errazagoa dela... [+]