Entzuna dugu euskaldunon gaitzetako bat hizkuntza albora uzteko dugun erraztasuna dela: hiru euskaldun eta erdaldun bateko taldean erdara izango da tresna komunikatibo. Baina, sarri ahazten dugu jendearen arteko hartu-emanek bultza dezaketela edonor hizkuntza bat ikastera.
Laneko lagunek bultzatuta ekin dio Jokin Martinezek euskara ikasteari. Ez du lehen aldia horretan, duela 40 urte Iruñean egin baitzuen lehen ahalegina: “Nor-nori-nork-ekin blokeatzen nintzen eta utzi egin nuen”. Nafarroako hiriburua ere aspaldi utzi zuen. Aurizberrin berriro eutsi dio euskarari eta dagoeneko bi urte daramatza Garraldako euskaltegian ikasten.
Inguruko herri txiki ugaritako ikasleak biltzen ditu Garraldako euskaltegiak, tartean Bizkarretan bizi den Sonia Iriarte. Gaztea zela hasi zen euskara ikastean baina umeak tarteko bi urtez utzita izan du. Ikasturte honetan hasi da berriro baina autoikaskuntzan, hau da, online ikasten du eta hamabost egunean behin joaten da Garraldako euskaltegira mintzapraktika saioetara.
“Orain dela lau urte klasean nengoen, orain nire senarra joaten da eta ni autoikaskuntzan nabil”, dio Iriartek. Martinez du ikaskide, hain zuzen ere, Iriarteren senarrak.
Erraz uzten dugu euskara
Ingurukoen babesa dute, beraz, biek ala biek. Martinezen emaztea euskaldun zaharra da -Ureta jaurerrikoa- eta ondorioz, etxean euskara erabiltzen saiatzen da, bai berarekin bai seme-alabekin. Iriartek, berriz, gogoan du Uretan beti euskaraz egin diotela: “Hango denek hitz egiten dute eta ez dute galdu hemengo euskara”.
Egunerokotasunean, alabaina, behar baino errazago alboratzen dugula uste du: “Niri ez zait inporta bilera edo hitzaldi batera joan eta euskaraz izatea. Bertakoek baldin badakite hamar pertsonetatik bik ez dakigula euskaraz, gaztelaniaz egitea hobe izango dela diote. Ez, hobe da euskaraz egitea, guk hitz egin behar badugu edo zerbait ulertu ez badugu, hitz egingo dugu gaztelaniaz”.
Bizkarretan haur eta gazteek euskaraz badakiten arren, gazteen artean ere gaztelaniarako joera zabalduta dagoela uste du Iriartek. Martinez, aldiz, baikorragoa da bere inguruaz: “25-27 urtetik beherakoek badakite, denek, eskolan ematen dute-eta. Etorkizuna ona da”.
Bizilagunekiko lotura
Nafarroako Pirinioetan bizi dira Martinez zein Iriarte, beraz, muga dute alboan, ikasi nahi duten euskarari gailentzen zaizkien bi hizkuntza nagusirekin batera. Beldur eta eragozpenen gainetik, une politak ere sortzen ditu horrek, Bizkarretan, Sorogainen edo Urepelen herri ezberdinetako jendea batzen denean, adibidez. “Haiek ez dakite espainieraz eta guk ez dakigu frantsesez, beraz, euskaraz egiten dugu”, dio Iriartek.
Oso garbia iruditzen zaio Urepeleko euskara eta mintzapraktikarako aukera gisa bizi du urepeldarrekin duten harremana. “Agian hurrengo urtean ez dut autoikaskuntza egingo, lanean jai dudanean umeak eskolan daudenez, Urepelera joango naiz norbaitekin pixka bat hitz egitera”, dio txantxetan. Bizilagunen hurbiltasunak eragindako ilusioz bizi dute, beraz, aurtengo Korrika Pirinioetan.
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.
Nafarroako biztanle gehienak (% 63) "euskara sustatzearen aldekoak edo oso aldekoak" dira, eta %17 baino ez daude aurka, Xabier Erizek eta Carlos Vilchesek Eusko Ikaskuntzaren eta Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako... [+]
Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]
Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari. Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.
Ez dira gutxi azken boladan euskara bere onenean ez dagoela eta bere transmisioa bermatuta ez dagoela ohartarazten ari diren ahotsak. Bestetik, inork ez du ukatzen hezkuntzak ezinbesteko betebeharra duenik euskara eta euskal kulturaren biziraupenerako. Erronka estrategikoa... [+]
Iruñeko haur eskoletako zuzendariek, EH Bildu, Geroa Bai, Zurekin Nafarroa eta PSNren arteko akordioa kritikatu dute. “Murgiltze ereduaren alde egin dugu beti, baina inoiz ez da gure iritzia kontutan hartzen” salatu du Euskalerria Irratian, Garikoitz Torregrosa... [+]
Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak
Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.
Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.
Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.
Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".