Migratzaileen zaintzaz arduratzen diren erakundeek ohartarazi dutenez, “inolako prozedurarik gabe egindako kanporaketak ohikoak bihurtu dira azken hilabeteetan”.
SOS Arrazakeria plataformak Irunen aurkeztu du urteko jarduna ebaluatzen duen txostena. Lapurdira bidean diren migratzaileen legez kanpoko kanporaketak salatu ditu bertan, besteak beste. Espainia mailako jarduna ebaluatzen duen txostenean aipamen berezia dute mugan gertatzen ari diren arazoek.
Euskal Herriko eta Kataluniako mugetan aurreko urtean izan ziren 9.000 kanporaketen kopurua gainditu da dagoeneko. Mikel Mazkiaran SOS Arrazakeriako ordezkariak adierazi du, Espainiako Barne Ministerioak kanporaketak “bakanak” direla aipatzen duen arren, errealitatea guztiz kontrakoa dela.
Mugako kanporaketak “legez kanpokoak” direla eta gutxieneko prozedura bat martxan jarri gabe inor ezin dela kanporatu gaineratu du plataformako ordezkariak. Mugako kontroletan “soslai etnikoaren” araberako irizpideak betetzen dituztela ere salatu du.
Azkenik, migratzaileak artatzerakoan izan dituzten gabezietan instituzioek “aurreikuspen” falta izan dutela ohartarazi dute SOS Arrazakeriakeko kideek.
350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]
Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]
Hendaiako komisarian deklaratu dute asteazken goiz honetan, eta segidan atxilotu dituzte, martxoaren 14an Korrika Irundik Hendaiara iragan zen egunean “talde antolatuan migratzaileak Frantziako Estatuan sartzen laguntzea” leporatuta. Zazpi herritarren aldeko... [+]
Gobernuak argudiatu du "migrazioaren karga handia" eta "terrorismo islamistaren arriskua" areagotu direla.
Furgonetan “egoera irregularrean” zeuden hamabi pertsona zeramatzala adierazi du Ertzaintzak. Bidaiariek onartu dute Frantziatik Portugalera joateagatik 300 eta 600 euro artean ordaindu dituztela.
Avenida zubiak 24 ordu eskas baino ez ditu eman zabalik. Frantziako Gobernuak atzera ere itxi egin du, astelehen arratsaldean txirrindulariak Lapurdira pasa ondoren.
2021eko urtarrilean itxi zuen Frantziako Gobernuak bi herrien arteko oinezko pasabidea. Erakundeek, elkarteek eta gizarte mugimenduek maiz egin dute irekitzeko eskaera, eta oraingo honetan baiezkoa eman du Frantziako Gobernuak.
Bi herrialdeetako Polizien “kooperazio handiagoa” nahi luke Frantziak, bere ustez, “bigarren mailako mugimenduak” daudelako oraindik ere bi estatuen artean. Urtarrilaren 19an batzartuko dira bi agintari nagusienak Bartzelonan, Laguntasun eta Kooperazio... [+]
Frantziako polizien presentzia eta kontrola etengabea da Irun eta Hendaia artean, eta beste sei hilabeterako berritu du kontrola Frantziako Gobernuak. Migratzaileen joan-etorria oztopatzea helburu duten kontrolak direla ulertuta, eragile ugarik protesta egin dute mugako zubian,... [+]
Martxoaren 12an desagerturiko etorkina ote den ikertzen ari dira. Egun horretan Bidasoa ibaia zeharkatzen saiatu ziren hiru migrante; haietako bik Biriatura heltzea lortu zuten, baina hirugarrena desagertu egin zen.
Migrante eta iheslari guztientzat bide seguruak eta erregulazioa eskatu dituzte Trintxerpe eta Donostia batu dituen Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako 25. martxak.
Pairatu jazarpen hau dela eta, haien "harridura" eta "mina" nabarmendu dute Etorkinekin elkartasun sarekoek. Migratzaileak laguntzen segituko dutela argi utzi du Ipar Euskal Herriko kolektiboak.
"Terroristen mehatxuak izugarri handia izaten segitzen duelako", Frantziak dituen muga administratiboek hetsirik segituko dute gutxienez apirilaren 30a arte. Bidean dabiltzan etorkinei traba arriskutsu hau inposatzen segitzen du beraz Frantziako Gobernuak.
Urriaren 12an Ziburun trenak atzemandako lau lagunetatik bakarra atera da bizirik. Polizia judizialari zehaztu dio poliziaren kontrolak saihesteko zirela trenbidean.
Hego eta Ipar Euskal Herri arteko mugan, trenbide bazterretan, gauean… migratzaileen harrapaketan polizien kontrolak asko areagotu direla eta pertsona horien kontra Frantziako Polizia bidegabeki jokatzen ari dela salatu du hainbat elkartek: “Errefuxiatuen eskubideak... [+]