Hirugarren urtez jarraian, penintsulako 100 erakundek baino gehiagok bat egingo dute datorren uztailaren 13tik 22ra, Europako mugetan giza eskubideak urratzen direla salatzeko.
Karabana honek izaera politikoa duen heinean, arreta berezia jarri nahi du bortxatutako lekualdatzeen arrazoietan, zeinak hertsiki lotuta dauden egun darabilgun sistema ekonomiko kapitalista, patriarkal eta neokolonialarekin. Aitzitik, honek ahalbideratzen baititu pertsonen esplotazioa, baliabideen ebastea, biolentzia, gerrak eta nola ez, pertsonen erbesteratzea. Aurten honako helburu hauek lortzea aurreikusten da Karabana honetan
Muga Franko-italiarrean, Sizilian eta Calabrian, pertsona errefuxiatu eta emigranteak hizpide dituzten EBeko gobernuen politikak sufritzen eta hauei aurre egiten saiatzen ari diren horien errealitate, auzi eta lorpenak ezagutzea. Herri hauetan gauzatzen dabiltzan borroka eredu eta bizipenetatik ikastea. Gobernu eta enpresa europarrek gurera hurbiltzeko saiakeretan hildako pertsonen, bertara heldutakoen giza eskubideen bortxaketen, eta Ekialde Ertain zein Afrikan jazotzen ari diren gatazka armatuetan eta beraien errekurtso lapurtzea duten erantzukizunaren aldarria egitea. Gudu hauek baitira, egun, babesleku seguruago baten bila lekualdatzeko arrazoirik nagusiena.
Emakumeek migrazio prozesuetan duten presentzia ikustaraztea; emakume izate hutsagatik pairatzen duten indarkeria espezifikoa agerian jartzeaz gain, egoera honen protagonista eta subjektu politikoak direla berresteko. Pertsona errefuxiatu eta emigranteen gaiari dagokionez hartutako erabaki eta jarrera politiko hauei aurre egiteko beta hartu duten pertsona eta kolektiboekin harremanak estutzea.
EBk hartutako erabaki eta jarrera politiko hauei aurre egitea ahalbideratuko diguten erresistentzia eta babesleku seguruago baten bila Europara lekualdatzera behartuta ikusi duten horientzako harrera estrategiak aurrera emateko sareak jostea.
EGITARAUA
13: Bilbo- Donostia –- Iruña - Vitoria-Gasteiz-/ Salt (Girona).Ekitaldi politikoa eta Karabanaren hasiera bateratua.
14: Salt-Ventimiglia: Muga franko-italiarrean manifestazioa, Italia eta Frantziako erakunde lokalek antolatuta.
15:Roya haranera edo Bardonechia eta Ventimiglia herrietan lanean diharduten pertsona zein erakundeekin topaketa. Genovan ontziratzea, Palermora abiatzeko.
16: Palermora heldueraHarrera ekitaldiaz gain, afaria eta gaua bertan egingo ditugu.
17, 18 eta 19: Palermo-Catania. Ekintzak,bertako taldeekin koordinatuak.
20: Riacera iritsiera, Ekintzak
21: Riace-Civitavecchia. Bartzelonarako ontziratzea.
22: 20:30etan Bartzelonara helduko gara, eta 8 ordu geroago etxean egongo dira.
Albiste hau uriola.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Ostiral arratsaldeko 15:00etan deportatuko dute Bilbotik Tangerrera doan hegaldi batean, EITBk informatu duenez. Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, “gaur egun ez dago demandatzailearen bizitzarako edo osotasun fisikorako berehalako arrisku edo arrisku... [+]
Gizona Marokotik zetorren hegaldi batetik iritsi zen eta asiloa eskatu zuen, jazarritako ekintzaile politikoa zelako. Ukatu egin zioten eta gaur deportatu behar zuten, baina atzeratu egin dute. Abokatuek Auzitegi Nazionalaren aurrean aurkezturiko “erreguzko... [+]
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak urteroko Marea Horia izeneko mobilizazioa egin du zapatuan, Plentzia eta Gorlizko hondartzetan. Horietan bildutako lagunek salatu dute mundu osoko milioika pertsonak, euren jatorrizko herrialdeak utzi eta Europara iritsi nahian,... [+]
Duela gutxi Bilboko Alde Zaharrean kale salmentan ari zirenen aurka Poliziak izandako esku-hartze “neurrigabe eta biolentoa” ikertzeko eta esku-hartze hori “legitimatu eta justifikatu” duen Amaia Arregi Segurtasun zinegotzia kargugabetzeko eskatu du... [+]
Migratuen eta arrazializatuen kolektiboek eta elkarri laguntzeko sareek eta kolektiboek gau osoko kontzentrazioa deitu dute ekainaren 8an Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Barakaldo, Irun eta Artean, harrera duina aldarrikatzeko.
Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugak Zabalduz elkarteek ekimen bat abiatuko dute Euskal Herrira ekartzeko “baldintza oso ahuletan” dauden Greziako errefuxiatu kanpamenduetako haurrak. Nafarroako Parlamentuaren aurrean elkartu dira, exijitzeko ume horiei berme eta... [+]
Hilabete baino gehiago igaro da Ukraina eta Errusiaren arteko gerra hasi zenetik. Tarte horretan, milioika pertsonak ihes egin behar izan dute beren herrietatik biolentziatik ihesi. Hala, errefuxiatuen afera lehen lerroan jarri da berriro ere, eta horren inguruan gehiago... [+]
Hiritarron Harrera Sareak kalean lo egitera deitu ditu herritarrak, beste behin ere. Ondarretako La Sirena aterpetxea neguko egun guztietan ireki dezatela eskatzeko protesta gisa, zazpigarren aldiz elkartu dira asteazkenean, hilaren 24an, Gipuzkoa plazan, aldundiaren arkupeetan,... [+]
Urriaren 12an Ziburun trenak atzemandako lau lagunetatik bakarra atera da bizirik. Polizia judizialari zehaztu dio poliziaren kontrolak saihesteko zirela trenbidean.
Hiru sute izan dira uda honetan Hendaiako etorkinen atxikitze zentroan. “Amorruaren politikaren bukaera” eskatzen du etorkinen eskubideen alde dabilen elkarteak. Bizkitartean, zentrotik ateratzea erabaki du Cimadek, hori horrela, ez du bertatik laguntzarik eskainiko.
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak antolatutako ekimenak helburu bikoitza dauka aurten: alde batetik, mundu osoan milioika pertsonek bizi duten errealitate gogorra agerian jartzea, eta, bestetik, gobernuei eta erakundeei nazioarteko itunetan jasotako giza eskubideak... [+]
Maiatzean, patera batean heldu zen Kanaria uharteetara. Frantziara gurutzatu nahi zuen familia kide batekin elkartzeko asmoz. Hiru hilabetetan, Gipuzkoa eta Lapurdiren arteko mugan hil den hirugarren pertsona da Coulibaly.
Malen Garmendiak bi urte daramatza Greziako Lesboseko migranteen errefuxiatu gunean lanean , ZAPOREAK gobernuz kanpoko elkartearekin.