Muga zergak 90 egunez %10era jaitsi dituzte AEBek, baina Txinari %125era igo dizkiote

  • Jaitsiera AEBen muga zergen igoerari erantzun ez dieten eta negoziatzeko prest azaldu diren herrialdeei aplikatu diela argudiatu du Donald Trumpek, Europar Batasuna barne. Txina eta AEBen arteko lehia komertzialak gora egiten jarraitzen du.


2025eko apirilaren 10ean - 10:46

Mundu mailako muga zergen igoera indarrean sartu eta ordu batzuetara iragarri ditu neurri berriak Donald Trumpek. Asteazkenean bere politika harrotasunez aldarrikatu zuen Trumpek, mundu osoko estatuek negoziatu nahian “ipurtzuloa miazkatzen” ari ziotela esanda. Oro har munduko herrialdeei %10eko muga zerga ezarri die 90 egunez. Mexiko eta Kanada salbuetsi ditu.

Iragarpena azken egunotako testuinguru nahasiaren erdian heldu dira. Mundu osoko burtsek nabarmen egin zuten behera iragan aste amaieran eta honen hasieran, hainbat herrialdek AEBetako produktuei muga zergekin erantzungo ziotela adierazi zuten, eta Trumpen politikarekiko kritiko agertu ziren AEBetan zenbait errepublikano eta finantzari, edo Elon Musk bera. Zenbait hedabideren arabera, muga zergak jaisteko arrazoi nagusia izan daiteke AEBetako Altxorreko Bonuak kaltetuta ateratzeari beldurra.

Muga zergen jaitsiera orokortua jakinarazi baina ordu batzuk lehenago, Trumpek “erosteko garai ona da!” mezua zabaldu du sare sozialetan. Aurreko egunetan galera historikoak izan dituzten burtsek, irabazi historikoak izan dituzte azken orduetan.

Txina, “azkeneraino borrokatzeko” prest

AEBek abiatu duten muga zergen gerraren helburu nagusia Txina dela adierazi dute analista ugarik, eta orain fokua bi herrialdeen arteko lehian zentratu da. Jaitsiera orokorra iragartzearekin batera jakinarazi du Trumpek Txinari igo egingo dizkiola berriz ere, %125ean utzita. Txinaren jarrerari egotzi dio igoera AEBetako presidenteak, Asiako herrialdeak %84raino igo baitizkio muga zergak AEBei.

Txinako Gobernuak adierazi du “azkeneraino” eutsiko diola AEBek abiatu duten “borrokari”, eta Trumpen gobernuari leporatu dio muga zergekin “estortsioa” egitea. Xi Jinping presidenteak inguruko herrialdeekin “lotura estrategikoak” indartuko dituztela adierazi du.

Zer egingo du Europar Batasunak?

"Ongietorria ematen diot Trumpek 'elkarrekiko muga zergak' eteteko egindako iragarpenari. Ekonomia globala egonkortzeko urrats garrantzitsua da”, idatzi du Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek. Europar Batasunari muga zergak %20tik %10era jaitsi dizkiote AEBek.

Asteazkenean Europar Batasuneko herrialdeek (Hungariak salbu) AEBei erantzuteko muga zergak adostu zituzten, eta apirilaren 15ean sartuko lirateke indarrean. Von der Leyenek ez du argitu Europar Batasunak mantendu edo alboratu egingo dituen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEBren muga-zergak
AEB-en muga-zergak
Inperialismoa da, ergela!

Bandera amerikanoz inguratuta, muga-zergen oldarraldi berria iragarri zion munduari Donald Trumpek apirilaren 2an. Geroztik hamaika astindu jasan dituzte burtsek eta nazioarteko merkataritzak. Baina hau ez da zoro baten boxeorako ringa bakarrik: AEBetako politikan hamarkada... [+]


Muga-zergek depresioa areagotzen dute

Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.

Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


2025-04-09 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergen gerra ekonomikoa, Sun Tzuren ikuspuntutik

Trumpen muga-zergen inguruan, orain arte, inor gutxik aipatu du horren guztiaren iturburua eta, Sun Tzuren ikuspuntutik, ekimenaren akatsik larriena izango litzatekeena: estrategia zuhur eta sakonik eza.


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


Eguneraketa berriak daude