“Administraziotik datorren protokoloaren aginduak sarri ez datoz bat gure pedagogia ikuspegiarekin, eta sekulako puzzlea egin behar izan dugu”. Ikastetxe askok bizi dutena islatzen dute hitzok. Oiongo eskola publikoko ikasketa buruarenak dira; ikasturte berrian espazioaren berrantolaketa –kanpoko guneak aintzat hartuz–, ikasle talde txikiak, harreman eta emozioen kudeaketa, errefortzu akademiko, linguistiko eta digitala, eta proiektukako ikasketa kooperatiboa dituzte ardatz Oionen.
340 ikasle eta 36 irakasle ditu Arabar Errioxako ikastetxe honek eta uda aurretik hasi zen protokoloa prestatzen ikastetxeko zuzendaritza taldea. Gero irakasle eta gurasoen ekarpenak jaso dituzte, ikaslearen garapen integrala oinarri duen plan estrategikoa zehazteko: garapen fisikoa, emozionala, soziala eta akademikoa hartu dituzte kontuan. Mikel Kolomo ikasketa buruak azaldu dizkigu planaren gakoak: “Hainbeste muga jartzea esparru emozionala eta soziala garatzeko zailtasun izan daiteke, eta guk ikasketa kooperatiboan eta emozioetan oinarritzen dugu gure pedagogia, baina espazioak eta distantziak ondo erabiliz, ildo horiei eusten saiatuko gara, guretzat funtsezkoa delako ikasleak kooperatiboki eta taldean aritzea”.
Mugak
“Distantzia da guretzat muga nabarmenetakoa. Haurra taldean haztea, heztea eta taldean ikastea bilatzen dugu, talde baten parte izatea, eta kontaktu zuzena baztertu beharrak esan nahi du talde dinamika eragoztea, baina saiatuko gara, neurriek uzten diguten heinean, lankidetza izatea oinarrian”.
Kanpoko espazio eta jardueren aldeko apustua egin dute eta irakasleek asmoa agertu dute bai jolastokia bai eskola kanpoko gune eta berdeguneak erabiltzeko
Espazioaren berrantolaketa
Erabatekoa izan da ikastetxean egin duten berrantolaketa. Hasteko, ikasleak ez daitezen elkartu ikaskide askorekin, hiru eremu bereiztu dituzte: Haur Hezkuntza batetik –aparteko eraikin batean–, Lehen Hezkuntzako lehen hiru mailak bestetik –solairu berean–, eta Lehen Hezkuntzako azken hiru mailak azkenik –beste solairu batean–.
Horrez gain, kanpoko espazio eta jardueren aldeko apustu garbia egin dute eta irakasleek aukera dute bai jolastokia bai ikastetxe kanpoko gune eta berdeguneak erabiltzeko. Ikasketarako egokiak diren herriko eremu irekiak identifikatu dituzte eta irakasle taldeak orokorrean kanpora ateratzeko asmoa agertu du. Ikasgela barruan, “aurten inoiz baino gehiago ate eta leihoak zabalik mantenduko ditugu”.
Haur Hezkuntzarako planteatuta zuten egokitzapena bertan behera utzi behar izan dute, ikuskariak ez dielako utzi gurasoei ikastetxean sar daitezen. Alternatiba? Egokitzapenak kanpoan abiatu dituzte, herriko plaza eta parketan. “Azken finean, herria ikastetxearen parte dela sentitzen dugu eta herriari ematen diogun gisan, herritik ere jasotzen dugula”.
Talde txikitan
10-11 ikasleko taldeak lortu dituzte Oionen. Ikastetxe askotan amesten duten eta baliabide faltagatik –irakasle faltagatik– ezinezkoa zaien ratioa dute hemen. Ikasgela kopurutsuenak, 20-21 ikaslekoak, bitan banatu dituzte. Hori egiteko, batetik, espazio gehiago lortu dute, ikasleek gela bakarra erabili dezaketenez, besteekin partekatzen zituztenak (musika gela, informatikakoa…) bikoizketak egiteko aprobetxatu dituztelako. Bestetik, ohiko irakasleez gain laguntzaileak baliatu dituzte talde bakoitzak irakasle bana izan dezan (hizkuntza errefortzura bideratutako hezitzaileak, Gorputz Heziketako irakasleak laguntzarako dituen orduak…). “Tetrisa egin dugu bikoizketak koadratzeko. Irakasleen konpromisoa ezinbestekoa izan da, funtzio eta antolaketa berri hau gauzatzeko”.
Harremanak helburu
“Gure haurrek hilabeteak eman dituzte etxean sartuta edo elkar ikusi gabe, eta ezin dugu onartu euren artean harremanik ez izatea”, dio Kolomok. “Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloan aukera handiagoa dugu talde egonkorrak sortu eta euren artean jolastu ahal izan dezaten, gutxieneko interakzioa behintzat bermatuz. Goragoko mailetan, gakoa izan da ikasle taldeak ahalik eta txikienak izatea, neurriekin bada ere harremanak bermatzeko eta positibo kasuren bat baldin badago egoera ahalik eta kontrolatuena izateko, kontaktu zuzenak mugatuz”.
Harremanak bermatzeko, gakoa izan da ikasle taldeak ahalik eta txikienak izatea, positibo kasuren bat badago egoera ahalik eta kontrolatuena izateko
Errefortzuak, hiru norabidetan
Hezkuntza eta hizkuntza arrakalak areagotu zituen konfinamenduak, eta errefortzuak indartzea iportantea izango da ikasturte hasiera honetan. “Premia berezia duten ikasleen kasuan, arreta pertsonalizatuagorako behar genituen giza-baliabideak lortu ditugu. Alde horretatik, guk zortea izan dugu”, azaldu du ikasketa buruak.
Oro har, hiru adar nagusitan jarriko dituzte indarrak: euskara, gaitasun digitalak eta emozioak. “Oiongo testuingurua zaila da euskarari dagokionez, eta beraz hor jarriko dugu fokua eta ditugun baliabideak; laguntza saioak handituko ditugu hizkuntza arloan. Gaitasun digitalak ere espreski landuko ditugu, aurreko ikasturtean gertatu zena saihesteko. Etxean sartu gintuzten momentuan, haur asko erabat galdurik geratu ziren, eta hortaz, oraingoan aurretik landu nahi ditugu gaitasun digitalak, berriz ere etxera baldin bagoaz arrakala handitu ez dadin”. Horretarako, informatika gelako ordenagailuak ikasgeletan banatu dituzte eta txokoak sortu dituzte gela bakoitzean, gaitasun digitalak garatzeko: “Ikasleentzat esanguratsuak izan daitezkeen erronkak proposatuz landuko ditugu”. Gailu gehiago ere eskatu dituzte, behar duten familientzat.
Hirugarren hanka emozioak dira, ikaslearen garapen integralerako funtsezko. “Emozionalki egoera orekatuan ez dagoen ikaslearen ikaskuntza ez da ongi garatuko. Taldea ongi kohesionatuta egotea helburu garrantzitsua da eta batez ere ikasturte hasiera eskaintzen diogu hori lantzeari, aurten are gehiago, noski: talde egonkorra harremanetan osasuntsua eta denentzat erosoa eta espazio segurua izatea bilatzen dugu. Talde kohesionatua lortzen duzunean, elkartuta egiten du aurrera taldeak”.
Mikel Kolomo: "Konfinatu gintuztenean, haur asko erabat galdurik geratu ziren; oraingoan aurretik landu nahi ditugu gaitasun digitalak, berriz ere etxera baldin bagoaz arrakala handitu ez dadin"
Curriculuma, proiektuka
Proiektu bidezko metodologia darabilte Oiongo eskola publikoan. Eskola osoan lantzeko proiektu amankomunak dira eta gela guztiek lortzen dute proiektu bakoitzean konpetentzia jakinak garatzea, curriculumeko atalak landuz. “Modu kooperatiboan eta proiektuka lan egiteak aukera ematen du ikasleen interesetatik abiatzeko eta ikasi dutenari zentzua emateko”.
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]
UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.
“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleek urtarrilean abiaturiko greba zikloaren bigarren kolpea amaitu eta biharamunean deitu du bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Begoña Pedrosa sailburuak adierazi du "akordio bat lortzeko nahia"... [+]
Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]
Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]