Déjà vu baten antzekoak bihurtzen ari dira Egiptotik datozen berriak: Hosni Mubarak diktadore ohia kartzelatik aterako dute eta Anaia Musulmanetako buruzagiak atxilotu dituzte. Alderdia klandestinitatera itzultzeko bidean jarri dute azken asteetako gertakariek.
Kartzelatik atera arren etxean atxilotuta egongo da Mubarak. Kolpea babestu zuten manifestariei militarrek egindako kontzesio gisa uler liteke –oso txikia, dena den, haren osasun egoerak ez zion utziko etxetik asko ateratzen–, baina iraultzan parte hartu zuen bati baino gehiagori izerdi hotza hasiko zitzaion bizkarrean behera, ikusita duela urte bi borrokatu zuten diktadorea Morsiren kontrako kolpearen ondoren zein azkar aterako den kalera.
Eta orain zer? 2011ko urtarrilaren aurreko argazki ilunera itzuliko ote da Egipto?
Robert Fiskek The Independenten idatzi duen artikuluan dio Egiptoko telebista publikoa berebiziko garrantzia ematen ari dela Sinain hildako 25 poliziei, “Egipto terrorismoaren aurka borrokan” goiburuarekin. “Eta badirudi ikusleak hori sinesten ari direla”.
Islamisten kontra ari dira bideratzen iritzi publikoa, atentatuak Anaia Musulmanekin nahastuz eta koktelean AEBen babesa ere nahastuz.
Iraultzaren espiritua berreskuratu nahian
“Militarrak ala Anaia Musulmanak” dikotomia nagusitzen ari dela dirudien arren, badago oraindik 2011ko urtarrileko iraultzaren espirituari eutsi nahi dionik. “Masmou3” kanpaina abiatu dute hainbat herritarrek. "Entzungarri" esan nahi du mugimenduaren izenak eta gauero 21:00etan etxeetako balkoietara ateraz eta lapikoak astinduz protesta egiten dute.
“Askok adierazi nahi dute ez daudela ados Egiptoko militarrekin, segurtasun indarrekin, ezta Anaia Musulmanekin ere. Baina hori ezin da erraz egin. Militarren kontrako deialdi batek Anaia Musulmanei egin diezaieke mesede eta ez gaude horren alde. Adierazteko modu bat aurkitu behar genuen eta definitu”, adierazi dute mugimenduaren antolatzaileek.
Keinu hori gauero zarata ateratzea izan da, hitzik gabe, soinua bakarrik. “Iraultzako kanta asko ezagutu daitezke lapiko-kolpeen erritmoetan”. Funtsezko mezua, berriz ere, 2011ko hura: “Ogia, askatasuna, justizia soziala”.
Mugimendu “supra-politikoa” dela diote: “Afera politikoei buruz dihardugu noski, baina gurea bezalako ekimenek jendea elkartzen dute alderdi batekin edo beste mugimenduekin daukaten atxikimendutik harago. Oinarrizko printzipio sendoak zabaltzen dituzte. Jokalari politiko guztiek berenganatu behar dituzten zoru komunak bultzatzen dituzte”.
Islamisten kriminalizaziotik harago, Egiptoko militarren “narratiba ultra-nazionalistak” zera ezarri nahi du Masmou3ren sustatzaileen ustez: iritziak adierazteko beldurra.
Neurri batean lortu dutela ere esan liteke. Duela bi urte plazetan ikusten zen iraultza norbanakoen etxeetara bildu da orain, bi pauso atzera.
Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]
Hamasek salatu du talde islamistak aurretik onartutako akordio proposamenetan Israelgo lehen ministro Netanyahuk baldintza berriak jarri dituela. Iran su-etenaren alde agertu da, baina Israel “zigortzeko eskubidea” aipatu dute, uztailaren 31n Hamaseko buruzagi Ismail... [+]
Rafahtik gertu dagoen muga-lerroa osorik kontrolatzen dute, antza. Lau bahitu askatzearen aitzakiapean, ia 300 palestinar erail dituzte sionistek Nuseiraten. Azken zortzi hilabeteetan, ia 37.000 palestinar hil dituzte jada.
Egiptok Camp David-eko akordioa haustearekin mehatxatu du Israel, Rafah-ko operazioarekin aurrera egiten badu. Hegoafrikak Nazioarteko Justizia Auzitegiari eskatu dio agindu dezala Israel Rafah-tik ateratzeko.
Mostafa Waziri Egiptoko Antzinaroko Kontseilu Goreneko idazkari nagusiak Mizerinoren piramidea zaharberritzeko proiektu erraldoia aurkeztu du berriki: Gizako piramiderik txikiena granitozko blokez estaliko dute, jatorrizko itxura berreskuratu dezan. Wazirik proiektua gogo biziz... [+]
Gerra eta gezurra bat doaz eta oso gaitza da jakitea gerra batean nor zertan dabilen kazetariak edo bestelako iturriak tartean ez badira. Israelek historikoki erakutsi du ezpata dantzatzeko indarra eta gezurra maneatzeko abilezia. Orain Gaza bonbardatzen ari denean, ospitaleei... [+]
New Yorkeko Unibertsitateko ikerlari talde batek esperimentu bat egin berri du, Gizako esfingearen materialak eta eraiki zuten garaiko baldintza klimatikoak imitatuz.
Joe Bidenen agindupean, AEBetako gobernuak Gazan garbiketa etnikoa gauzatzeko planak egin zituen 2,3 milioi palestinar Egiptora bidaltzen saiatuta. "Biden presidentea beste herrialde batzuekin batera plana lantzen ari da, zibilek Gaza utzi eta Egiptorako muga segurtasunez... [+]
Kairo, 1250eko maiatzaren 2a. Shajar Al-Durr Egiptoko sultan izendatu zuten. Ez zen emakumezko lehen sultana izan; urte batzuk lehenago, 1236an, Raziak Delhiko sultan kargua hartu zuen. Baina esklabo izatetik agintari gorena izatea lortu zuen lehena izan zen.
Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.
Egiptoko Berenize aztarnategian Budaren estatua bat aurkitu berri dute, K.a. II. mendekoa.
2019an atxilotu zuten, talde terrorista bateko kide izatea egotzita. Telebista kate bereko beste bi kazetari oraindik Egipton daude espetxeratuta.
K.o. II. mende inguruan, Maria izeneko alkimista judutar bat bizi izan zen Alexandrian. Lehen emakume alkimistatzat jotzen da eta, haren idatzirik iritsi ez bazaigu ere, beste egile klasiko batzuek eman zuten bere lanaren berri.
Aurten Egipton iragan den COP27 gailurrak emaitza gazi-gozo bat eman du: klima aldaketaren aurrean estatu zaurgarrienen galerak eta kalteak konpentsatzeko funts baten sorrera. Garaipen historikoa izanik ere, funts hori oraindik mekanismo ahula da, eta zehaztu gabeko osagai asko... [+]
Egiptoko NBEren goi-bilerak ez du aurrerapauso esanguratsurik lortu, baina klima larrialdiaren ondorioen aurrean “herrialde zaurgarrienek” dituzten kalteak ordaintzeko funts bat eratzea adostu dute, eragile sozialen urteetako eskariari erantzunez. Ez dituzte hitzartu... [+]