Mozal legeak, urteurren isildua

  • Datorren uztailaren 1ean, urteurren tristea beteko da. Urtebete izango da Espainiako Gobernuak, “aholkulari ezezagunen eskutik, zigor legedi penagarria sortu zuenetik”. Gainera,“XX. mendeko iturri txarrenetatik edaten duten proposamenekin eta korronte autoritarioenetatik eta atzerakoienetatik dator”. 

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ez dira gure hitzak, Espainiako estatuko 35 unibertsitatetako Zigor Zuzenbide arloko 70 katedradunenak baizik. Tradizioz kontserbadorea izan den eremu akademiko horretatik dator Gobernuaren zigor-arloko erreformaren aurkako testua. Irmoki aipatzen zuten: “Errotik eta salbuespenik gabe, Segurtasun Pribatuaren Legea, Herritarren Segurtasuna Babesteko Legea eta Zigor-arloko erreformak bertan behera uzteko beharra dago”.

Mozal Legearekin –Herritarren Segurtasuna Babesteko Legea–, poliziari oraindik ere botere gehiago eman zaio, akusatzaile eta epaile papera haren esku utziz. Hori nahikoa ez eta izugarri biderkatu dira aurretik ezarrita zeuden lege-urraketengatik jarritako isunen zenbatekoak. Lege-hauste berriak sortu eta gehitu dira, kasualitatez, eragile sozialen protesta molde berrien neurrira prestatutakoak; horiei, gainera, neurririk gabeko zigor ekonomikoak lotu zaizkie (etxe kaleratze edota atxiloketen aurkako mobilizazioak, instituzioen aurrean egindako mobilizazioak, autoritateei zuzendutako kritikak, polizien jardueren grabaketen emisioak zigortzen dituztenak...). Instituzioak, agintaritza publikoak zein polizia blindatu egin dira, kritika eta desadostasun sozialaren aurrean. Eta askoz ere gehiago.

Zigor Kodearen erreformarekin, bizi osorako kartzela-zigorra inposatu da, zigorra “delinkuente” edo “gaizkilearen” araberakoa egin da eta ez delituaren araberakoa.Teorikoki borroka armatuaren aurka hamarkadetan garatu den salbuespen legedia egonkortu egin da, borroka molde hori desagertu bada ere. Jihadismoaren aurkako gerraren izenean, berme juridikorik gabeko antiterrorismoaren atala puztu da. Zirrikitu horretatik, disidentzia politikoari, pobreziari eta migrazioei zigor zorrotzagoak jartzea justifikatu da. Adibidez, desordena publikoengatik gehienezko zigorra 3 urtetik 6 urtera igo da, edozein ebasketa edo argia “pintxatzea” delitu bihurtu dute eta migratzaile pobreak –aberatsak beti aberats– kanporatzeko erraztasunak jarri dituzte. Eta askoz ere gehiago.

Zerrenda luzeegia da artikulu bakar batean osoki jorratzeko. Segurtasun Pribatuaren Legearekin, aurrekoak baino hilabete batzuk lehenago indarrean sartu zena, segurtasun eskubidearen pribatizazioa eta espazio publikoaren militarizazioa garaile atera dira. Polizia autonomikoak, foralak zein udaltzaingoak militarizazio prozesu sakonak bizi dituzte. Herri eta hirien ordenantza zibikoek espazio publikoaren erabilera murriztu egiten dute, sarekadak eta zigorrak zenbait txiolariren kontra bideratu dituzte...
Itxuraz independenteak diren arma juridiko horiek sistema oso baten parte besterik ez dira: salbuespen politika iraunkorra da. Hau da, demokraziaren teorian salbuespen-egoeraren aurreko erantzun gisa prestatzen dena, denboran mugatua eta zehazki araututako oinarrizko eskubideen etenaldia izan beharko lukeena, arau bihurtu da, ohiko, gure eguneroko errealitatean.
Politika horiek sostengatzen dituen zuzenbideari, urte bat beteko duten lege hauei bezalaxe, etsaiaren zigor zuzenbidea deitu izan diote. Eta nortzuk gara etsaia? Ordenamendu sozial hau kritikatu eta desadostasuna adierazten dugunok bihurtzen gaituzte etsai, sistema honek prekarizatutakoak eta txirotuak gara etsaiak.

Etsaiaren zigor zuzenbidea lagunaren zigor zuzenbidearekin batera dator beti, txanpon anker beraren beste aldea baita: zerga-ihesak, delitu izateko, 120.000 €-tik gorakoa izan behar du; supermerkatuan lapurtzea edo pobrezia energetikoari aurre egiteko argia “pintxatxea”, berriz, lehenengo eurotik da delitu.

Disidentzia eskubidea berreskuratu beharra dugu. Horregatik, amaitu berri diren hauteskundeen ondotik osatuko den estatuko Gobernuari, hori edozein dela ere, exijitzen diogu aipatu legeak indargabetu ditzala. Bien bitartean, euskal erakundeei, ez ditzatela aplikatu. Izaten ari da mugimendurik bide horretan. Iragan astean konpromiso hori adostu zuen Gasteizko Legebiltzarrak. Pozten gara hartutako erabakiaz, eta hurbiletik jarraituko dugu errespeta dadin. Hori bai, modu kontsekuentean joka dezala ere aldarrikatzen dugu, kasurako, martxoaren 31ra arte Ertzaintzak Mozal Legearen bidez jarritako 3.959 isunak bertan behera utziz. Duela zenbait aste, informatzeagatik isuna jaso zuen Ahotsa komunikabideak eskaera berbera egin zuen Nafarroako Legebiltzarrean. Eta Udaletxeei ere zuzentzen gatzaizkio, ez baitira gutxi Mozal Legea aplikatu edo aplikatzearekin mehatxu egin duten udaltzaingoak.

Baina ondotxo dakigu, beste inori exijentziak eta konpromiso eskaerak egitetik harago, ardura nagusia geurea dela, herritar xume eta arruntona, behetik gora eragiten dugunona. Gure presioak eta erabakitasunak soilik ahalbidetu dezakete disidentziarako, protestarako eta bestelako errealitateak eraikitzeko eskubideak berreskuratzea. Uztailaren 1a alferrik pasatzen utzi behar ez dugun aukera da: Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan legedi antisozial honi guztiok batera planto egiteko antolatu diren ekimenetan parte hartzeko deia egin nahi dugu. Lau hiriburuetan ekimenak garatuko ditugu, baina oinarri berarekin: Mozal Legeei Ez. Lege injustuak desobeditu.

Aitor Gutierrez, Maider Caminos, Haizea Nuñez eta Aitor Korres (Gasteiz, Iruñea, Bilbo eta Donostiako uztailaren 1eko mobilizazioen antolatzaileen izenean)

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-03-26 | Tere Maldonado
Hezkuntza Saila: ezgai ala ez duin?

Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]


Teknologia
%2ko zapalkuntza

Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.

Berrikuntzaz ari... [+]


2025-03-26 | June Fernández
Meloi saltzailea
Otsoak

Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.

Palestinako Popular... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


2025-03-24 | Behe Banda
Bihotza bete-beteta

Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Euskararen zapalkuntza sistematikoa

Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]


2025-03-19 | Jesús Rodríguez
Infiltratuak, legez kanpo

2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]


2025-03-19 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirien jana

2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]


Eguneraketa berriak daude