Mozal Legea urratzea egotzita, oharra bidali dio Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak Ahotsa.info agerkariari. Sanferminetan publikaturiko albiste batean agenteen irudiak agertzen zirelako salatu du Espainiako Poliziak. Hilabete honetan Carmen Albak ordezkariak hedabideari abisua bidali dio, gogoraraziz zer zigor dakartzan Poliziaren irudi edo datuak "baimenik gabe" erabiltzeak.
Poliziak uztailaren 11an Iruñeko Ezpala tabernan eginiko sarekada baten berri eman zuen Ahotsaren albisteak. Bada, “baimenik gabe agenteen irudiak hartzea” egotzita, Poliziak komunikabidearen aurka salaketa ipini zuen, gaineratuz irudien bidez “agenteak identifikatu daitezkeela”.
Salaketa jaso ondotik, Carmen Alba Gobernuko ordezkariak gutun bidez ohartarazi die beste behin horrelakorik egin ezkero arau-hauste larria egiten arituko liratekeela. Izan ere, Mozal Lege bezala ezaguna den Herritarren Segurtasun Legeak gogorki zigortzen du Segurtasun Indarren irudi edo datu pertsonalak "baimenik gabe" hedatzea, “irudi edo datu horiek publikatzeak agenteak, euren senitartekoak edota operazioren bat arriskuan jar ditzakeen heinean”. Isunak 601 eta 30.000 euro artekoak izan daitezke.
“Mehatxuak”, kezka iturri
Albaren “mehatxuak” kazetarien artean kezka piztu duela adierazi du Ahotsak ohar bidez. “Isun larriekin mehatxatu gaituzte zehazki zer den ez dakigun zerbaitengatik”. Horrelako neurriek informazio eskubidearen aurka egiten dutela nabarmendu du, polizia gehiegikeriak nola kontrola daitezkeen itauntzearekin batera.
Gainera, azpimarratu du “mehatxua herri mugimendura ere” zabaltzen dela. “Desjabetze bat gelditzeagatik isuna jar diezagukete? Eta Herri Harresi batean parte hartzeagatik?”.
Mozal Legeari buruzko mahai-ingurua ostegunean
“Egoera argitzeko asmoz”, mahai-ingurua atondu dute azaroaren 19rako. Mozal Legeak herri mugimenduan eta hedabideetan izan dezakeen eraginaz arituko dira. Paz Frances NUPeko zigor zuzenbideko irakasleak, Zigor Olabarria Eleak-eko kideak eta Axier Lopez Argia-ko kazetariak hartuko dute hitza.
Apirilean Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gazte antolakundeko 133 kideri jarritako isunen harira manifestua aurkeztu du Ernaik. Euskal Herriko 32 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok egin dute bat idatziarekin. Isunek antolakundea “itoarazi eta politikoki... [+]
Urriak 29 goizean egin da Gasteizen, Arabako Mendiak Askeko ordezkari moduan identifikatu eta Mozal Legearen bidez jarri zioten isunari buruzko epaiketa. Lurraren defentsan ari diren kideak atarian batu dira elkartasuna adierazteko eta zera adierazi dute: "Nahikoa da esan... [+]
Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]
Asteartean EH sareko partaide batek Mozal Legearen bidez jasotako isun baten harira epaiketa izango du. Mendian, sarraskitu nahi dituzten mendi horietan ibiltzearren eta lurraldearen, lurraren, zaintzan eta defentsan aritzearren ertzaintzaren jazarpena jasan zuen. Beste behin... [+]
Iturrietako Mendietako lehen mendi martxa antolatzen ari zirela, 2021ean, kide bat identifikatu zuen ordezkari gisa ertzaintzak eta Mozal Legearen bidez isuna ezarri zion. "Muntai poliziala" salatu du Arabako Mendiak Askek eta zera aldarrikatu du: "Lurraren eta... [+]
Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.
Amaiur Egurrola Ernairen bozeramaileak azaldu du Ernairen aurkako operazioari erantzuteko bildu direla, “baina batez ere gazteria independentista kalean dagoela esateko”. Eusko Jaurlaritzak ia 300.000 euroko isuna ezarri die Ernaiko 133 kideri, Aitor Zelaia eta... [+]
Astearte goizean iragarri du Díazek Mozal Legearen “indargabetzea”, baina eguerdian Pilar Alegría Espainiako Gobernuko bozeramaileak eta Enrique Santiago Sumarreko bozeramaile laguntzaileak adierazi dute 36. artikuluko arau-hauste batzuetara mugatuko... [+]
20 lagun baino gehiago elkartzeko baimena eskatu behar dela dio legeak, eta apirilaren 25ean Altsasun 22 lagun elkartu zirela argudiatuta zigortu dute ekimena. Aldatu Gidoiak salatu du “politikan parte hartzea eragozteko” legea dela.
Segurtasun Sailak Ernaiko gazteen aurka egin du, eta zigor desproportzionatua ezarri die bidezko protesta bat egiteagatik, hala nola Aitor eta Galder lankideen espetxeratze arbitrarioaren kontra egiteagatik. Herritarren Segurtasunerako Lege eztabaidagarria erabili du... [+]
Aske antolakundeak aldarrikatu du elkartasuna eta amnistiaren aldeko borroka ez dela delitua. Eta, Ertzaintzak indarkeria erabiltzeko duen inpunitatea kritikatu du. Antolakundekoei jarri dizkieten isunak ordaintzeko, urriaren 5ean antolatuko duten elkartasun egunerako deia... [+]
"Ernai ekonomikoki itotzen eta politikoki deuseztatzen" saiatzea leporatu dio gazte antolakundeak Jaurlaritzari ostegun goizean Bilbon egindako agerraldi jendetsuan. Jakinarazi dutenez, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko Bilbon eta... [+]
2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen... [+]