Segurtasun Sailak Ernaiko gazteen aurka egin du, eta zigor desproportzionatua ezarri die bidezko protesta bat egiteagatik, hala nola Aitor eta Galder lankideen espetxeratze arbitrarioaren kontra egiteagatik. Herritarren Segurtasunerako Lege eztabaidagarria erabili du gehiegikeria horretarako. EAJ “Mozal legearen” aurka agertu zen, baina gogo biziz aplikatu du. Maitasunezko edo gorrotozko harremana da? Ikus dezagun.
2015ean ezinezkoa zen jarrera berme-emaile batetik Rajoyko gobernuak bultzatutako hau bezalako lege bidegabe bat defendatzea. Une haietan Europako austeritate-neurriak onartu ziren, pertsonak baztertu eta bankuak erreskatatzen ziren, pobreak pobreagoak ziren eta aberatsak aberatsago. Eta, jakina, horren kontrako protesta maila oso altua zen. Kongresuan PPren oposizio osoak legea atzera bota ondoren, eztabaida Gasteizera ekarri zen eta EAJk, EHBildu eta PSOErekin batera, Legez Besteko Proposamen bat bozkatu zuen 2016ko ekainean, testu honekin: "Legebiltzar honetako gehiengo politikoa lege honen aurka dagoenez, ez aplikatzeko konpromisoa hartzen da".
Politikoki behartutako jarrera zen, argiki, baina sinatutakoari eusteko borondaterik ba al zegoen? Laster adierazi zuen EAJk protesta-eskubiderik oinarrizkoena murrizten zuen arau honekiko debozioa, Legebiltzarraren akordioa paper errea bihurtuz. Beltrán de Heredia sailburuak laster onartu zuen: "hori da herritarren segurtasunaren arloan indarrean dagoen araudia". Aplikatu behar zen, beraz. Urkullu gobernua protestaren aurkako tresna eraginkorrak eskaintzen zizkion lege baten defendatzaile leiala bihurtu zen praktikan.
Kasu zehatz honetan, Ertzaintzaren zuzendaritzak ezartzen du "herritarren segurtasunari eragindako arriskuaren garrantzia" dela eta Ernaiko gazteei larritasun-maila handiena aplikatu diela, 2.500 euroko isunarekin zigortuz, orain arte altuena. Trafikoa oztopatu zuten, inork ez du ukatu, baina ez da berdina neurgailua protesta nork egiten duen arabera: ertzain batek, langile batek edo gazte batek. Legea ez da berdina guztientzat. Protestan ere klaseak daude, EAJren arabera.
«Laster adierazi zuen EAJk protesta-eskubiderik oinarrizkoena murrizten zuen arau honekiko debozioa, Legebiltzarraren akordioa paper errea bihurtuz»
Laburbilduz: EAJk onartu zuen legea ez betetzea. Gero bai, betetzera behartuta dago. Azkenik, aplikazio arbitrarioa egin du, batzuk besteak baino gehiago zigortuz. Kontua da, irtenbiderik badago? behartuta dago EAJ lege hau aplikatzera? Eta kasu zehatz honetan gainera, larritasun horrekin aplikatzera? Erantzun borobila: ez.
Eta gainera Katalunian frogatu dute posible dela beste era batera egitea, ikuspegi bermatzaile batetik. Pere Aragonèsen Govern-ek irizpide jakin batzuk ezarri ditu Mozal Legearen zigortzeko ahala modulatzeko herritarren protesta kasuetan: "adierazpen askatasunak funtsezko garrantzia du iritzi publikoa eratzeko eta izateko, pluralismoaren eta tolerantziaren betekizun gisa”.
Hor jartzen dute lehentasuna, eta gehitzen dute: "eskubide horiek erabiltzeak nolabaiteko desordena eragin dezake eguneroko bizitzaren garapenean, baita ordena publikoa nahasi ere, eta, beraz, nolabaiteko tolerantzia-tartea eska dezake nahasmendu horrekiko, eskubide horiek edukirik izan ez dezaten".
Hau da, trafikoa oztopatu daiteke, beste herrikideen mugimendua murriztu edo zaildu daiteke, zerbitzu publikoak nahastu daitezke… bai, protesta eskubidea garrantzitsuagoa delako. Horren ondorioz, "herritarrentzako edo ondasunentzako arriskurik gabeko protesta baketsua denean, beharrezkoa da oinarrizko eskubideen eta eskubide horiek baliatzearen aldeko interpretazio zabala egitea, eta, beraz, ezin da deskribatutako jokabidea zigortu".
«Laburbilduz: EAJk onartu zuen legea ez betetzea. Gero bai, betetzera behartuta dago. Azkenik, aplikazio arbitrarioa egin du, batzuk besteak baino gehiago zigortuz»
Horra hor parez pare: eskubideak ala ordena publikoa? Kataluniako gobernuak argi du. Eta nola bermatzen du eskubideen aldeko hautu hau? Hau da, protestaren aldeko interpretazio hori nola bihurtzen da administrazio espedientea? Egituran aldaketak eginez, polizia eskalari eskuhartzea kenduz eta azterketa “dioptria” egokiekin begiratzen dituzten funtzionario zibilen eskuetan jarriz.
Hemen, azken hitza Ertzaintzaren zuzendariak jarraitzen du izaten, espediente zabaldu duen poliziaren buruak. Han askatasunen alde egiteko agindua duen langile batek: "salatutako pertsonen eskubide baten erabilera legitimoa balioetsiko du, espedientea artxibatuz". Kitto!
EAJk bidea aurki zezakeen legea "ez aplikatzeko", Legebiltzarraren erabaki hartan bere gain onartu zuen bezala. Kataluniako gobernuak bidea aurkitu du. Aski da nahi izatea. Baina horretarako, hain zuzen ere, borondatea behar zuen. EAJk sinestarazi nahi izan digu Mozal Legearekin duten harremana gorrotozkoa dela. Baina errealitateak dio maitasuna diola: tresna eraginkorra zaio disidentziaren kontra.
Apirilean Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gazte antolakundeko 133 kideri jarritako isunen harira manifestua aurkeztu du Ernaik. Euskal Herriko 32 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok egin dute bat idatziarekin. Isunek antolakundea “itoarazi eta politikoki... [+]
Urriak 29 goizean egin da Gasteizen, Arabako Mendiak Askeko ordezkari moduan identifikatu eta Mozal Legearen bidez jarri zioten isunari buruzko epaiketa. Lurraren defentsan ari diren kideak atarian batu dira elkartasuna adierazteko eta zera adierazi dute: "Nahikoa da esan... [+]
Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]
Asteartean EH sareko partaide batek Mozal Legearen bidez jasotako isun baten harira epaiketa izango du. Mendian, sarraskitu nahi dituzten mendi horietan ibiltzearren eta lurraldearen, lurraren, zaintzan eta defentsan aritzearren ertzaintzaren jazarpena jasan zuen. Beste behin... [+]
Iturrietako Mendietako lehen mendi martxa antolatzen ari zirela, 2021ean, kide bat identifikatu zuen ordezkari gisa ertzaintzak eta Mozal Legearen bidez isuna ezarri zion. "Muntai poliziala" salatu du Arabako Mendiak Askek eta zera aldarrikatu du: "Lurraren eta... [+]
Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.
Amaiur Egurrola Ernairen bozeramaileak azaldu du Ernairen aurkako operazioari erantzuteko bildu direla, “baina batez ere gazteria independentista kalean dagoela esateko”. Eusko Jaurlaritzak ia 300.000 euroko isuna ezarri die Ernaiko 133 kideri, Aitor Zelaia eta... [+]
Astearte goizean iragarri du Díazek Mozal Legearen “indargabetzea”, baina eguerdian Pilar Alegría Espainiako Gobernuko bozeramaileak eta Enrique Santiago Sumarreko bozeramaile laguntzaileak adierazi dute 36. artikuluko arau-hauste batzuetara mugatuko... [+]
20 lagun baino gehiago elkartzeko baimena eskatu behar dela dio legeak, eta apirilaren 25ean Altsasun 22 lagun elkartu zirela argudiatuta zigortu dute ekimena. Aldatu Gidoiak salatu du “politikan parte hartzea eragozteko” legea dela.
Aske antolakundeak aldarrikatu du elkartasuna eta amnistiaren aldeko borroka ez dela delitua. Eta, Ertzaintzak indarkeria erabiltzeko duen inpunitatea kritikatu du. Antolakundekoei jarri dizkieten isunak ordaintzeko, urriaren 5ean antolatuko duten elkartasun egunerako deia... [+]
"Ernai ekonomikoki itotzen eta politikoki deuseztatzen" saiatzea leporatu dio gazte antolakundeak Jaurlaritzari ostegun goizean Bilbon egindako agerraldi jendetsuan. Jakinarazi dutenez, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko Bilbon eta... [+]
2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen... [+]
2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]