Mozal legea, disidentzia indargabetzeko tresna

  • Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne Ministroak proposatutako Herritarren Segurtasunerako Lege berria erabat antidemokratikoa eta “ad hoc” mugimendu sozialen aurkakoa da. Barne Ministroaren arabera, lege horren bidez herritarren eskubide zibilak eta askatasun publikoak hobeki defendatuko dira eta pertsonen segurtasuna ere modu egokiagoan bete ahalko da. Gainera, legez kanpoko, indarkeriazko zein izaera bandalikoa duten ekintzak galaraziko dira.

Zestoako 2014ko Libre Egunean egindako mosaikoa Urola Kostako Hitza

Lege berri horrek asmo dituen helburu guztiak bete ahal izateko, hainbat neurri zehaztu ditu, besteak beste, hiru arau-hauste maila eta 45 jokamolde, guztiak zigorgarri direnak. Proposamenak xehe-xehe aztertuz gero, argi dago herri mugimenduek antolatutako eta protesta sozialetan egin ohi diren askotariko ekintzak direla guztiak, hala nola: komunikatu gabeko elkarretaratzeak eta manifestaldiak; instalazio publikoak, erakundeen egoitzak edota eraikin artistikoak okupatzea; horiek eskalatzea eta aldarrikapenetarako erabiltzea, eta sarrera zein irteera oztopatzea; herritarren segurtasuna arriskuan jartzea, escracheak, langile publikoak iraintzea (batez ere Indar Armatuak eta Estatuko Segurtasun Indarrak); eta, azkenik, ekitaldi publikoak eta ofizialak oztopatzea edo baldintzatzea, baita poliziaren jarduna grabatzea eta zabaltzea ere.

Labur esanda, disidentziarako eta desobedientzia zibilerako bide oro indargabetu nahi dute. Lege berriak adierazpen askatasuna zigortzen du, eta ustezko delituen interpretazioa eta sailkapena poliziaren esku uzten ditu guztiz.

Ondorioz, bistan denez, jendarte eredu are injustuago bat inposatzeko tresna berri bat besterik ez da. Bi hitzetan esan dezakegu: onartu berri den Legea oinarrizko eskubide zibil eta politikoen urraketa handituko du, eta poliziari are botere, eskumen eta zigorgabetasun handiagoa emango dizkio. Hau da, disidentzia ororen aurkako arma hedakor eta gogor bat da, betiere gure jarrera, borroka moldeak eta asmo dugun eredu sozialaren eraikuntza mugatzeko diseinatutakoa.

Eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimendua indartu

Lege berri honek azken urteotan bizi dugun oinarrizko eskubide zibil eta politikoen zapalketa handituko du, bereziki jendarteak protestarako duen eskubidea eta ezarritako eredu sozialen aurrean alternatiba bat eraikitzeko eskubidea. Horiei lotuta, berriz, beste hauek: biltzeko eta manifestatzeko eskubidea, adierazpen askatasunarena, tratu duina jasotzeko eskubidea, erabakitzeko eskubidea…

Izan ere, krisi sistemikoak eragindako borroka sozialen berpiztearen aurrean, boterearen erantzuna, pertsonen eta kolektiboen eskubideak betearaztea baino, bere “segurtasuna” bermatzea izan da. Giza eskubideen alde egingo duen legeria indartu ordez, horiek murrizten eta mugatzen dituen “politika prebentibo” bat sustatzen dute; Eta maiz, hori guztia, borroka antiterrorista deitutakoaren izenean egiten da. Mendebalde osoko demokrazietan gertatzen dira eskubideen urraketak, bereziki irailaren 11ko gertaeretatik aurrera. Zer esanik ez Espainiako estatuan, krisi sistemiko osoari barne krisia gehitu behar baitzaio.

Eleak mugimenduaren eta libre dinamikaren uztarketa

Azken urteotan, makro-sumario politikoetan murgilduta dauden euskal herritar multzoez gain, geroz eta ohikoagoa da Espainiako Auzitegi Nazionalean euskal herritarrak topatzea grebalari izateagatik, presoen eskubideen alde aritzeagatik, ustelkeriaren kontrako salaketa egiteko prentsaurreko bat egiteagatik, manifestaldi baterako baimena eskatzeagatik edota AHTaren aurkako manifestaldi batean parte hartzeagatik, herri hedabide digital bat sortu eta herritarron eskura jartzeagatik, desobedientzia zibila egitera deitzeagatik, egunkari bateko iritzi artikulu batean  hitzak neurtzen jakin ez izateagatik, ELEAK edo LIBRE dinamikatan parte hartzeagatik…

Kalea, protestarako espazio publiko hori desaktibatzeko ahalegin handia egiten ari dira. Kalea komunikaziorako, borrokarako, harremanetarako toki izateari utz diezaion nahi dute. Baina kalea izan da historikoki herritarrok instituzioen botereari muga jarri eta errealitate soziala aldatzen saiatzeko topagune. Eta hala izaten jarraitu behar du.

Horregatik guztiagatik, Euskal Herrian eskubide zibil eta politikoen aldeko herri mugimendua indartu beharra dago. Horretarako, eztabaida eta hausnarketa sustatu behar ditugu, zeren gure helburua lortzeko modu bakarra kalean ere modu kolektibo eta aktiboan borrokatzea eta lan egitea baita.

Guztion artean berreskatu behar ditugu gureak diren tresnak, hala nola, adierazpen askatasuna, manifestatzeko eta elkartzeko eskubidea… nork beren modura, nork bere erabilerarako.

Bide horretan, ELEAK Mugimenduak eta herriz herriko LIBRE dinamikan hala nahi izan dutelako buru-belarri dabiltzan auzipetu eta herritarrek eztabaidatzeari ekin genion duela zenbait aste, eta datorren apirilaren 11an, Donostian, Aske Gunearen II. urteurrenean egingo ditugun Topaketak 02 izenekoan amaituko dugu. Helburua eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimendua indartzea da, eta ELEAK mugimendua eta LIBRE dinamikak poliki-poliki uztartzea. Eskubideei eta eraldaketa sozialerako tresnei mugak jartzen ari diren une honetan, ezinbestekoa da guztion artean harresi herritarra sendotzea. Tinkoa eta malgua, beroa eta alaia, askotariko eraso horri aurre egiteko modukoa. Herritarren  Segurtasunerako Lege berriak horretarako aukera zabaldu digu. Bidean elkartuko gara. Apirilaren 11an, denok Donostiara.

Artikuluaren egileak: Maialen eta Txerra (ELEAK), Joseba, Julen eta Aiala (LIBRE dinamika)

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-04-23 | Behe Banda
barra warroak
Unpopular opinion

Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Eguneraketa berriak daude