Motxila bete ilusio

  • Oporraldia pasata motxila bete ilusio bueltatzen ari gara eskoletara. Motxila horretan daude gure herriak merezi duen hezkuntza eraikitzeko gogoa eta hezkuntzako langileon lan baldintzak hobetzeko asmoak, lan baldintza onak, kalitatezko hezkuntzarekin lotura zuzena baitu. Hezkuntzako langileok, jabetzen garelako gure lana, jendarte berri bat eraikitzeko oso garrantzitsua dela. Hezkuntzako langileok plantillen egonkortasuna, ratioen murrizketak, ordezkapenak lehen egunetik egitea, formakuntza edo baliabide pedagogikoak eskatzen ditugunean, hezkuntza hobetzeaz ari gara.


2019ko urriaren 07an - 08:41

Udaran zehar Euskal Herri eta mundu hobea eraikitzeko desio zein aldarrikapenak entzun ditugu, eraldaketa morea, berdea eta gorriaren koloreak ikusi ditugu Miarritzeko kontragailurrean, Tafallako auzolanean, Aste Nagusi Piratan, Amazonian edo Bilboko kaleetan. LABek haur eta gazteen ongizatea abiapuntu hartuta, hezkuntza sistema mugitzen ari den herri horren zerbitzura jarri nahi du, hezkuntzarik gabe ez dagoelako aldaketarik. Baina ez dugu inor engainatuko, arazo larriak ditugu hezkuntzan.

Asko egin dugu eta asko egiten ari gara, baina azken urteotan ez goaz ondo.  Sistemaren kanpo eta barne ebaluazioek, ofizialek eta hezkuntzako langileok egiten ditugunek erradiografia kezkagarria erakusten dute: euskararen kalitate eta erabileran aurrera egin beharrean atzera egiten ari gara; euskal kulturaren transmisioa ezinezkoa da Curriculum Español eta Frantsesaren menpekotasunetik askatu ezean; klase sozial eta jatorriaren araberako segregazioa larriagotzen ari da; langileon ezegonkortasunak hezkuntza kalitatea asko kaskartzen du; sistema publikoa pribatizatzen eta zokoratzen ari dira;...Eta aurrerantz ematen ditugun pausu esanguratsuak ezerezean uzteko Espainiako Tribunalak eta Frantziako prefektura zorrotz ari dira lanean: sexuaren araberako sailkapena egiten duten ikastetxeak diruz laguntzea bermatuz; murgiltze eredua jo puntuan jarriz; Curriculumean euskal kulturaren transmisioa debekatuz; Frantziako bandera eta ereserkia ikasgela guztietan jartzea inposatuz...

Arazoak erronka

Arazoen zerrenda luzea da. Ikasturte honetan, arazoak erronka eta mehatxuak aukera bilakatzen saiatuko da LAB sindikatua. Aipatu bezala hainbat esparrutan ditugu arazo larriak, horrenbeste dira, arazoa sistema bera dela ondorioztatzen dugula. Horregatik, LABek Euskal Eskola Publiko Komunitarioa aldarrikatzetik eraikitzeko pausuak bizkortzea jarri du erronka gisa, pausoz pauso sistema bera eraldatzeko. Gure proposamenarekin, Euskal Herriko hezkuntza komunitatearen erreferentziak Espainia eta Frantzia izan beharrean beste leku batzuetan jarri nahi ditugu: Europan eta munduan eredugarri diren hezkuntza sistemetan; gure hizkuntzaren erabileran eta kulturaren transmisioan; hezkuntzaren bitartez zapaldutako klase sozialen aukera berdintasuna lortzean; pedagogia feministaren bidezko hezkuntza hezkidetzailean…Esaten ari garena ez da ameskeria, hau dagoeneko, Euskal Herriko hainbat ikastetxetan egiten ari dira, gure erronka da, gaur arraroa dena, bihar ohikoa bilakatzea, gaur alternatiboa dena bihar sistematiko bilakatzea.

Arazoen zerrenda luzea da. Ikasturte honetan, arazoak erronka eta mehatxuak aukera bilakatzen saiatuko da LAB sindikatua. Aipatu bezala hainbat esparrutan ditugu arazo larriak, horrenbeste dira, arazoa sistema bera dela ondorioztatzen dugula

Euskal Eskola. Euskal Herriko Hezkuntza Sistema, euskal herritarrok erabakitakoa, burujabea. Euskara eta euskal kultura ardatz izango duena. Horretarako, euskararen ezagutza eta erabilera bermatuko duen murgiltze eredua beharrezkoa da, ikasle euskaldun-eleanitzak hezteko. Era berean, eskolak euskal kultura transmitituko badu, Euskal Curriculumean, euskal kulturan ,ardaztua izan behar da, euskal jakintzatik abiatuz, jakintza unibertsalera bidea egiteko. Gauzak horrela, LABek ikastetxe guztietan, Nazio mailan zein administrazio autonomikoetan norabide honetan bultza egiteko deia egiten du. Bereziki EAEn ate joka dugun hezkuntza legea burujabea izan dadin eta “euskal” izaera izan dezan borroka areagotuko dugu; Iruñeako haurreskoletan euskarazko plazak murrizteko mehatxuari aurre egingo diogu; Nafarroko eremu “mixto” eta “erdaldunean” euskarazko lerroak irekitzeko borrokan jarraituko dugu; Ipar Euskal Herrian Ikastolak sustatu eta eremu publikoan murgiltze eredua hedatzeko lan egingo dugu;...

Publikoa. Hezkuntzarako eskubide unibertsala bermatzeko modu bakarra publikotasuna da. Hezkuntza eskubide guztiak guztiontzat, aukera berdintasuna, inklusioa edo kalitatezko hezkuntza bezalako oinarrizko eskubideak bermatzeko, Euskal Eskola Publikoa ardatz eta lehentasun duen hezkuntza sistema da gure aukera...Eta oso urruti gaude horretatik. Sistema kapitalistaren kudeatzaile zintzo diren Estatuak eta administrazio autonomikoak, hezkuntza sistema publikoa txikitzen ari dira: inbertsio eta formazio falta, langileen egonkortasunik eza, hainbat zerbitzuren pribatizazioa, erlijio katolikoa mantentzea,...LABetik argi diogu, Espaniar/Frantziar publikotasun parametroak ez ditugu onartzen, guk euskal publikotasuna borrokatzen jarraituko dugu, gure herriaren errealitatetik gure herria eta hezkuntza komunitatearen beharrak aseko dituen hezkuntza eraikiz. Zentzu honetan, klase eta jatorriaren araberako segregazioari aurre egingo diogu, Gasteizen eta Euskal Herri osoan, injustua eta lotsagarria da gertatzen ari dena. Kasu, egoera konponbidean jarri ezean, arazoa larriagotu eta betikotu egingo da. Sistema duala indartzen ari da, “publikoa pobreentzako eta pribatua besteentzako” estrategia antolatua du sistemak.

Komunitarioa. Behetik gora eraikia, herriarekin eta herriarentzat. Hezkuntza komunitatea eta auzo-herriaren inplikazioan oinarritutako eredua eraikitzeko apustua egiten dugu Herri Hezitzailearen filosofia errealitate bilakatuz. Eskolaz eskola Euskal Herri osoan eskola euskaldunak, feministak, inklusiboak, laikoak, parte hartzaileak, berritzaileak, burujabeak...Eraikiz.

LABek ikasturte honetan gurea eraikitzeko auzolan erraldoia antolatzen jarraituko du horretarako prest dagoen ororekin. Ez da lan makala esku artean duguna, baina oztopoak oztopo ari gara eta egingo dugu!

LABeko Hezkuntza Politikako arduraduna
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


Teknologia
Hezkuntza sistemaren ahots bateratua

Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]


2025-02-19 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Arkitekto aktorea

Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Zer erosi?

Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]


2025-02-19 | Sonia González
‘Shop like a billionaire’

Iragarki batek mugikorrean salto egiten dit aspaldion. Nire mundua koloreztatuko duela egiten dit promes. Aplikazio horrekin milioidunek bezala erosi ahal izango omen dut. Produktu merkeak, oso merkeak, baita doakoak ere. Momentu historiko soziologikoak eskatzen duen... [+]


Nazioartekotzearen iruzurra

Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]


Eguneraketa berriak daude