Joan den astean, Andoni Ortuzar EAJko Euskadi Buru Batzarreko presidenteak ondorengo esaldia bota zuen: “Edozein unetan flekilloa motozerrekin mozteari utziko diote batzuk, eta mototxa luzea jarriko dute”. EH Bilduren ustezko podemizazioaz ari zen Ortuzar. Zeharka politikagintzan aritzen diren emakumeen itxurari erreferentzia egin zion. Zeharka diot, ziur bainago EBBko presidenteak ez duela sekula egin politikan aritzen diren emakumeen estigmatizazio eta estereotipatzearen inguruko hausnarketarik.
Ordea, zentro-zentroan jarri zuen berriz ere espazio publikoan aritzen diren andrazkoek bizi behar izaten duten epai fisiko eta sexualaren auzia. Erreakzioak noski, berehalakoak izan dira ezker subiranistaren aldetik. Maddalen Iriartek EAJk eta PPk egindako paktuaren aurrean alderdi nazionalistak duen ezinegonari egotzi zion Ortuzarren ateraldia. Arnaldo Otegik, berriz, EBBko presidentearen buru soilari egin dio erreferentzia. Berriz ere, ihes egin digu betaurreko moreak jantzi eta ateraldi horren atzean dagoen sexu-genero sistemaren araberako estereotipazio guztiaren inguruko hausnarketa egiteko aukera.
Ez dakit ba ote dakien Ortuzar jaunak bagaudela ezker soberanistaren inguruan flekillorik ez dugun emakumeak. Zalantza daukat Maddalen Iriartek motozerrarekin flekilloa moztu ordez ile apaindegiarenera joaten ez ote den, eskailera-itxurako ile mozketa landu hori egitera. Kontua da, ordea, Ezker Abertzaleko emakumeen inguruko iruditeria oso bat dagoela eraikia. Nola ez, mass mediek behin eta berriz azpimarratu dute, eta eraikuntza sozial horren birsortzean eragin handia izan dute, gainera. “¿Tu no eres tan vasca?”, esan zuen nire lagun kolonbiar batek mundu osoan zabaldu den Ocho Apellidos Vascos filma ikusi ostean. Mutur luzeak, zatarrak, malaostia handikoak, maila estuak soinean eta begi beltzak ongi pintatuta. Motozerrarekin moztutako flekilloa ere bai, noski. Ez gara bakarrak, ordea. Orokorrean ezkerraldeko mugimenduetan aritzen diren emakumeen gainean egindako epaiketa sistemikoa izan da hori. Ezin haientzat “politak” izan; nola ba, gure jardunak berak ere eskuartetik ihes egiten badie.
Ez ote dira, politikagintza hegemonikoan (instituzionalean, esaterako) aritzen diren gizon-heldu-zuri horiek gure aldarrikapenen beldur, geure politika egiteko maneraren beldur eta geure ahalduntze kolektiboaren aurrean izu. Horren aurrean, geure gorputza hipersexualizatzea edo itsusitzea besterik ez zaie gelditu. Baina, noski, larria da parlamentura joan ordez Zibeleseko pasarelan zaudela sentitzea edo manifestazio batera joatean hedabideek zine festibal bateko alfonbra gorrian izango balira moduan kronika egitea.
Izan ere, emakumeok espazio publikoa hartzen hasi garenetik, eta sistema heteropatriarkal kapitalistaren erroak auzitan jarri ditugunetik, etengabeak izan dira inkisizioaren saiakerak. Epaituak, duela seiheun urte apaiz horiek egiten zuten antzera, sistemari aurre egiteagatik. Berdin dio ederrak, itsusiak, zabalak, argalak, txikiak edo altuak garen. Plaza erdian jartzen garen unetik jasan baitugu epaia. Hipersexualizatutako emakumeak ere ez dira gutxi. Ikusi besterik ez dago zer egin zuten hedabide espainolek Idoia Lopez Riañorekin. Edo bestela, begira Luis Zarraluqui UPNko parlamentariak duela egun batzuk Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramaileari esandakoa: “Solana anderea, biziki jatorra zara eta ongi pasatzen dut zurekin hizketan, are gehiago, esango nuke fisikoki ederra zarela. Hori ez da arazoa”.
Ez noski, Zarraluqui, arazoa ez da ederrak ala itsusiak garen. Arazoa dira zu eta zure antzerako gizon boteredunek botatzen dizkiguzuen begirada inkisidoreak. Arazoa da emakumeok eremu publikoa hartu dugunetik etengabeko jazarpena bizi dugula, geure gaitasunak albo batera uzten dituzuela eta itxura fisiko hutsagatik epaitzen gaituzuela. Arazoa da ezin dudala besape azpian ileekin parlamentuan besoa altxatu, edo gona motz batekin agerraldi batera joan hedabideek gutaz zer esango duten pentsatu gabe. Arazoa da zuen boterea geure gorputzaren barne-barneraino sartzen saiatu zaretela. Ez dizkiguzue hankak dardararazi ordea. Geu ere ahalduntzen ari gara, eta milaka gara plazandreak. Motozerrak dantzan ditugu.
Albiste hau Klitto atari digital feministak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]