Esperimentazioak eta giro-musikak espazioa hartzen dute bere osotasunean, baina Montauk-en zerizana zein den ahaztu gabe. Geruzak izeneko bigarren disko honek, amets luze eta sakon batean murgiltzen laguntzen gaitu; errealitatetik urrunduz, baina arazoetatik salbuetsi gabe.
Gasteizko Jimmy Jazz aretoko ateak zabaldu egiten dira, eszenatokia kez betetzen den heinean. Fokuek urdintasun kutsua ematen diote ostegun gau euritsu honi eta musikariak oholtzan agertzen dira.
Iluntasuna da nagusi aretoan. Hurbiltzen doazen hots arin batzuk hasten dira entzuten eta haiekin batera ahots xuxurlatu batek aurkezten digu Hegazkina abestia. Gitarra gehitzen diote eta harekin batera bateriaren erritmo itsaskorra. Leuntasuna eta samurtasuna sartzen zaizkizu gorputzean, doinu lasai eta finak gerturatzen joaten dira zure belarrietara, gauean loak hartzen zaituen lez.
Lehengo abestiarekin abstraitzeko gaitasuna bereganatuz, gitarraren arpegioek markatutako erritmoa sintetizadoreen laguntzarekin topatzen da. Horren bidez murgiltzen gara gure pentsamendu propioen hutsunean flotatzen.
Hurrengo emanaldia:
Ekainak 28/30 · EHZ Festibala · Irisarri
Kontzertuaren erdialderantz gerturatzen goazen heinean, dunbal soinu konstante eta erritmiko bat entzuten da. Elektronikaren joera nabaritzen da eta uztartu egiten ditu perkusio, gitarra eta baxuarekin batera. Bide minimalista batetik eramaten gaitu dantza egitera, Berlin hiriko gauean egongo bagina bezala.
Barru huste eta garrasi askatzaile bat eta gero, diskoari izena ematen dion abestira heldu gara, Geruzak. Gitarra eta bateriaren arteko jolasa, ahots gardenago batekin lagunduta doa. Pop joera duen abesti honek, freskotasuna ematen dio giroari eta Gorka Etxebarria bateria-jolearen gozotasun eta sentsibilitatea agerian geratzen dira.
Amaierarako bidea harturik, Beñat Goitia, bakarrik geratzen da musikazaleen aurrean. Gitarra esku artean eta oinetan loop-a dantzan duela, haien lehendabiziko diskoko Ezintasuna abestiaren bertsio berritu batean. Arpegioak jo, grabatu eta haien gainetik beste zarata batzuk gehitzen dituen moduan, abesten hasten da bere ahots urratu eta xuxurlatu horrekin.
Abestiak aurrera egiten duen heinean, taldekideak sartzen joaten dira berriro eta hor konturatzen zara taldekide berri bat dagoela gaurkoan. Baxua, gitarra eta bateriaz gain, ordenagailu eta sinteekin lagun berri bat dutela. Bostek batera, in crescendo doa zarata eta konturatzen zarenerako azkenengo abestian sartuta zaude.
Geruzak diskoaren kontzertu hau, gure bakardadean sakontzeko aukera ezin hobea da. Norberaren hausnarketa eta ideiak, bake egoera batean pentsatzera eramanez, sentimenduak identifikatuz eta gure gogoeta guztiak ordena batera bideratuz.
Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]
Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
SPRI sozietatearen eraikinaren aurrean elkartuko dira langileak hurrengo asteko ostiralean.
Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.