Euskal Herriko kooperatiben artean talde sendoena eta munduan ezagunena den Mondragon Korporazioak agiri batean finkatu du bere jarrera instituzionala Fagor Etxetresnen geldialdiak sortu duen lurrikararen ostean.
"Mondragonek berretsi egin du eredu kooperatiboari buruzko erabateko konfiantza" oharrean, oroitarazi ondoren taldearen oinarriak ("... korporazioak pertsonen protagonismoan eta elkartasunean oinarritutako bere eredu kooperatiboaren baliagarritasun eta indarra berresten du, kooperatiben garapena ahalbidetu baitu eta lankidetzaren erreferentzia bilakatu baita"), kooperatibok dauzkaten ezaugarri ekonomiko nagusiak laburbildu ditu.
Mondragon taldeak EAEko Barne Produktu Gordinaren % 3,2 ekoizten du, %7,4 industria alorreko BPGri dagokionez. EAEko enplegu guztiaren %3,5 Mondragon kooperatibei dagokie, horren barruan industria enpleguaren %8,4. Euskal enpresek egindako esportazio guztien %12,2 dagokio taldeari, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren industria inbertsioen %10,7 Mondragon Korporazioak eginikoa da.
Korporazioa 289 erakundek osatzen dute, horietatik 110 direlarik kooperatibak. 80.321 pertsonak egiten dute lan enpresotan: %42 EAEn; %40 Espainian eta %17 nazioarteko merkatuan. Atalka, 36.963 ari dira industria arloan, 39.839 banaketa arloan, 2.486 pertsona finantzetan eta 1.033 ezagutzaren arloan. Hamabost teknologia-zentro dauzka 2.096 ikerlarirekin. 2012an I+G+b alorrean 160 milioi inbertitu zituen.
Gogorarazi ondoren korporazioak biltzen dituen kooperatiba guztiak eta bakoitza autonomoak eta juridikoki independienteak direla, azpimarratzen du enpresa kideok badauzkatela zenbait elkartasun mekanismo komunean eta mekanismo horiek taldea osatzen duen kide bakoitza indartu egiten dutela, agiria bukatu du Arrasateko kooperatibismoa deitu denaren printzipioen berrespenarekin: "Korporazioak berretsi egiten du eredu kooperatiboarengan duen konfiantza osoa, merkatu globalean bere enpresen lehiakortasuna berrindartzeko erronka eta bere pertsonenganako eta gizartearenganako konpromiso eta erantzukizun mezua helarazten du".
Beterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.
Biriketako minbizian eta %95eko ezgaitasunean amiantoak izandako eragina onartu zion Gizarte Segurantzak langile bati, baina helegitea jarri zuen Fagor Ederlan enpresak. Donostiako epaitegi batek ez du helegitea onartu eta amiantoaren biktimen elkarteak enpresari eskatu dio... [+]
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Mondragon absolbitu du Bergarako epaitegiak 2018ko uztailean emandako epaia berretsiz eta preskripzioan oinarrituz erabakia. Ordainduk eta Eskuratuk salatutako engainurik ez zela egon ebatzi du. Mondragon epaiarekin "pozik" azaldu da;... [+]
Herritarrek aukera izan dute dokumental baten bidez Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta lana ezagutzeko: Arizmendiarrieta, gizon kooperatiboa.
Ordaindu eta Eskuratu elkarteen eta Mondragon Korporazioaren arteko epaiketako ahozko bistaren azken eguna izan da gaurkoa. Bi aldeetako abokatuek ondorioak aurkeztu dituzte epailearen aurrean, eta lau egunak nola joan diren ikusita, esan daiteke demandatzaileen aldeko ebazpen... [+]
Fagor Etxetresnetako eta Edesako hainbat bazkide ohik, Ordaindu eta Eskuratu plataformetan baturik, Mondragonen kontra ipinitako demandaren epaiketa hasi da gaur, maiatzak 7, Bergaran. EAEko orain arteko demandarik handiena da. 954 bazkide ohik 47 milioi euro erreklamatzen... [+]
Astearte goizean aurkeztu du Edesa Industrialek hartzekodunen arteko hitzarmenerako aurre proposamena epaitegian. Likidazioa saihesteko eta industria jarduerarekin jarraitzeko duten asmoen barruan dagoela adierazi dute bidalitako oharrean. Edesa Industrialeko langileek "ez... [+]
CNA Group-eko filiala den Edesa Industrialek gaur goizean aurkeztu du hartzekodunen lehiaketa Donostiako merkataritza auzitegian. Dituen zorrak 100 milioi eurotik gorakoak dira.
Berrikuntza sozialean lanean ari diren hainbat ekimen ezagutzeko aukera izango da urriaren 25eko jardunaldietan. ARGIAk zuzeneko emisioa eskainiko du.
Edesa Industrialeko langileen etorkizuna Luxenburgon finkaturik dagoen talde horren eskuetan dago. Baina ELA eta LAB sindikatuek salatu dutenez, apenas daukagu daturik konglomeratu horren inguruan.
Iragarritako moduan, CNA taldearen Edesa Industrialeko zuzendaritzak gaur aurkeztu du enplegua suntsitzeko EREa, langile guztiendakoa. Ostiralean jakinarazi zen bezala, zuzendaritza Edesa Industrial eta Geyser-Gastech enpresetako ordezkariekin batu da; bilera horretan enpresako... [+]
Ez dute CNAk egindako proposamena onartu, euren ustez “xantaia” egiten ari delako eta konpainia katalanak “txeke zuri bat” besterik ez duelako nahi.
Zuzendaritzak kaleratze gutxiago egiteko aukera azaldu du enpresa batzordearekin egindako bileran, baina aldi berean dio "gehienez" 160 lanpostu mantendu ditzakeela, hasierako proposamenean bezala.
12:00etan dute hitzordua bihar, eguena, Fagor CNAko langileen ordezkariek CNA Taldeko zuzendaritzakoekin, negoziazioari ekiteko. “Enpresa bat ez da konpontzen murrizketekin”; hori abiapuntu, 350 lanpostuak eta enpresaren bideragarritasuna defendatzera bertaratuko... [+]
Konpainiak katalanak aurkeztu du Edesa Industrialentzako bideragarritasun plana: produkzioa doitu, Garagartzako planta itxi eta langileen erdia kalera.