Burua altxatuko balute, Emilio Molak eta Jose Sanjurjok pozik egoteko arrazoiak edukiko lituzkete, XXI. mendean, 2016 urtean jasotzen ari diren sostengua ikusita. 1936ko altxamendu faxistaren bi buruon gorpuzkiak Eroritakoen Monumentuko kriptatik aterako dituela iragarri du Iruñeko Udalak. Eta iragarpenak bi militar frankiston aldeko hainbat erreakzio eragin ditu. Molaren eta Sanjurjoren aldeko altxamendua.
Tranpa-mozioa
Konparaziora, atzoko osoko bilkuran, UPNko hamar zinegotziek desobiratzeen kontra bozkatu zuten. Enrique Maya eledun erregionalistak mamiaren inguruko eztabaidari iskin egin, eta azalarekin loturiko bi argudio aipatu zituen bere alderdiaren jarrera azaltzeko tenorean: ez dute espedientea behar bezala aztertzeko betarik izan; eta mozioa tranpa da, UPN ataka estuan jartzea baitu helburu bakar.
EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi, Izquierda Ezkerra eta PSNk batera aurkeztu zuten ekimena, eta gorpuzkiak kriptatik ateratzearen alde egiteaz gain, Joseba Asiron alkateari elkartasuna adierazten zion, auzi honen karietara haren aurka azalduriko pintaketa mehatxukorren karietara.
Erorien Monumentua, "gure ondare espainiarra"
PPk ez du ordezkaririk Iruñeko Udalean. Nolanahi ere, alderdiko gazteek sinadura bilketa abiatu dute desobiratzeen aurka, web ezagun batean. Zehazki, Nafarroako Nuevas Generaciones taldeko presidente Alvaro Sobejanok sinatu du ekimena. Haren hitzetan, ikur frankistaz josita dagoen Eroritakoen Monumentua “gure ondare espainiarraren osagarria” da, eta “errespetua zor zaio bai gure historiari baita gure ondare amankomunari ere”. Salatzen duenez, “balio historiko-artistiko kalkulaezina duen eraikina birrindu nahi dute, arrazoi ideologikoengatik”. Bistan da, UPN ez bezala, PPko gazteak azalari ez ezik mamiari ere heldu diotel, batere lotsarik gabe.
Farola onak vs. ikur frankistarik gabeko farolak
Bestalde, Diario de Navarra berripaperak Mola eta Sanjurjo kriptatik ateratzearen aurkako zenbait iritzi artikulu plazaratu ditu azken egunotan. Esate baterako, atzo, Luis Landa zutabegileak oso argudio irudimentsua ibili zuen. Kontatu zuen berriki Logroñon izan dela, eta han oraindik badirela Molaren eta Sanjurjoren izenak daramatzaten kaleak. “Zergatik? Gamarra andereak [Logroñoko alkateak] bestelako lehentasunak dituelako, eta kaleotako bizilagunek normaltasunez bizi direlako, gatazkarik eragin gabe. Nahiago dute asfalto eta argiztapen onak edukitzea, dirua plakak aldatzen gastatzea baino”, azaldu zuen.
Landaren argudioak euskararen inguruko dikotomia faltsu eta sona handikoa parafraseatzeko aukera ematen du: zer nahiago duzu, farola ona ala ikur frankistarik gabeko farola txarra? Sare sozialetan, soka luze samarra ekarri zuen artikuluak.
"Ausartu zaitez bizirik daudenekin"
Asironen aurkako pintaketak abuztuko azken asteburuan azaldu ziren, Zabalgunean, eta “Asiron, ausartu zaitez bizirik daudenekin” zioten. Balirudike Molak eta Sanjurjok burua altxatuko balute ikusiko luketeela haiek ez liratekeela bazterrotako zonbi frankista bakarrak. The walking franquist.
Artikulu hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.
33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.
ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea bermatzeko... [+]
Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]
Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]
Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.
Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]
Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]