Mobilizazioak egingo ditu STEILASek Hezkuntza Hitzarmenarekiko desadostasuna erakusteko

  • Apirilaren 7an, Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Hitzarmena bozkatuko duten egunean, lanuzteak eta mobilizazioak egingo ditu STEILAS sindikatuak EAEko hiri, herri eta auzoetako ikastetxeetan.

Argazkia: STEILAS

2022ko martxoaren 30an - 16:17
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hezkuntza Hitzarmena garatzeko gauzatzen ari den prozesuarekin eta hitzarmenean jasotako edukiekin “desadostasuna” agertu du lehenago ere STEILAS sindikatuak, eta desadostasun hori kaleetara aterako dute apirilaren 7an, hitzarmenaren bozketa egunean.

Prentsaurrekoan azaldu dutenez, hitzarmenaz hainbat sindikatuk eta eragilek egindako irakurketa kritikoak plazaratu ostean gehiengo sindikalak deitutako greba eguna sustatu zuen sindikatuak, “adostasunetara iristeko ahalegin asko egin ondoren”. Martxoaren 25ean ziren hezkuntzako sindikatuak greba egitekoak, baina bertan behera utzi behar izan zuten, STEILASek adierazi duenez, haien nahiaren kontra.

Greba aurrera atera ez bazen ere greba deitzeko arrazoiek beren horretan jarraitzen dute sindikatuaren aburuz, eta “ ez da borroka eteteko momentua”. Apirilaren 7an bozkatuko dute Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Hitzarmena, eta egun horretan lanuzteak eta mobilizazioak egingo ditu STEILASek. 7:30etatik 11:00ak arteko lanuztea egingo dute EAEko ikastetxe publikoetan eta 9:30etan Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartuko dira, eta EAEko hiri, herri eta auzoetako ikastetxeetan 10:30etan.

“Ez saldu Euskal Eskola Publikoa” lelopean egingo dituzte elkarretaratzeak. STEILASen ustez ez da egun indarrean dagoen “sistema segregatzaileak” sortzen dituen arazoak “ustez konpontzera bideratutako” legerik, baizik eta arazo horiek “sortzen ez dituen egitura irmo bat”. Egitura hori, sindikatuaren hitzetan, Euskal Eskola Publikoa litzateke.

Hona hemen STEILASek Hezkuntza Hitzarmenetik azpimarratzen dituen ideiak:

1. Euskal Eskola Publikoaren Legetik, Euskal Hezkuntza Zerbitzuaren legera pasatuko gara.

2. “Euskal Hezkuntza Zerbitzua” deiturikoa izango dugu hemendik aurrera, sistema publikoa eta pribatua parekatuko dira ikastetxe pribatuetako finantziazioa blindatu ahal izateko. Beraz, Hezkuntza publikoa ez da sistemaren ardatza izango.

3. Ez du publifikazio marko sendo baten alde egiten. Ezta ikastetxe publikoetako matrikulazioa bermatzeko neurririk jasotzen ere.

4. Segregatzailea den sistema duala normalizatu eta betikotzen du.

5. Ikasle askok bere sinesmen, jatorri edo egoera sozioekonomikoagatik jasaten duten bazterkeria gainditzeko neurri eraginkor berririk ez dute jaso.

6. Onarpen prozesu gardenak izateko eta doakotasuna eta laikotasuna bermatzeko neurri zuzentzaile guztiak gaurko legedian jasota daude, eta ez dira betearazten.

7. Ez dute Euskararen aldeko apustu irmorik egiten. Esleituko diren baliabideak aipatu ez eta ikastetxearen esku uzten da ardura. Ez da murgiltze eredurik aipatzen, ez dira ereduak gainditzen eta atzerriko hizkuntzei irekitzen die atea, euskararen kalterako.

8. Hezkuntza sistema propioan atzerapausoa da. Indarrean dagoen araudi estatala berresten baita.

9. Langileen lan-baldintzen aipamenik ez du egiten, nahiz eta dokumentuak eragin zuzena izango duen hauen gain, (kontratu programak, zuzendarien lidergoa, hezkuntza publikoaren aldeko apustu ezak suposatuko duen lanpostu galera…)

10. Haurreskolak Partzuergoa hezkuntza-sisteman txertatu eta hauek eskola mapan sartzeaz ez du hitz egiten.

11. Ez da jasotzen haur eskola pribatuen diru-laguntzak desagertuko diren ala ez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Emakume katedradunen kopurua nabarmen handitzea izango da EHUren helburua datozen lau urteetan

Lan kategoria altuenetan %22 dira emakume katedradunak gaur egun, eta soldata arrakala %7koa da. Berdintasunerako IV. Plana aurkeztu dute, eta Eva Ferreiro errektoreak adierazi du EHU “erreferentea” dela genero politiketan.


2024-07-10 | Bea Salaberri
Zer egin nahi duzu geroan?

Badirudi hamasei urteko semea buruhauste handirik gabe ari zaigula batxilergoaren ondotik jarraituko duen bideari buruzko gogoetak egiten. Batean, batxilergoko gai berezien hautaketari buruz hitz egiten digu, bestean, egin beharko dituen pausu administratiboei buruz, galderarik... [+]


Ikasmateriala erosteko familientzako laguntzak DBHko bigarren ziklora zabaldu ditu Jaurlaritzak

DBH 3 eta 4. mailako ikasleek datorren ikasturtean beharko dituzten ikasmaterialak diruz lagunduko ditu Eusko Jaurlaritzak lehenengo aldiz, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartearen aldarrikapen historikoari erantzunez. Seme-alabak maila horietan dituzten familiek, beraz,... [+]


Hamar urtetan EAEko ikastetxeen %20 ixteko arriskua dagoela ohartarazi dute

EAEko ikasleen erdiak baino gehiagok eskola partikularrak jasotzen dituela eta jatorri migratzaileko ikasleak gehien segregatzen dituen Espainiako Estatuko bigarren erkidegoa EAE dela ere adierazi du Esade EcPol erakundeko Lucas Gortazarrek, EHUren udako ikastaroetan.


Gazteak teknologiaren ikuspuntu kritiko eta arduratsuan hezteko proiektuaren alde bozkatzeko azken eguna

Gazteen artean teknologia libreen ezagutza zabaltzeko “Digitalizazio arduratsua” proiektua prestatzen ari dira Baionako Etxepare Lizeoa eta Iametza. Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Ideiak2024” aurrekontu parte-hartzaileetara aurkeztu dute egitasmoa. Gaur da [+]


2024-07-09 | UEU
Katixa Dolhare Zaldunbide
“Literatura hezkuntzaren zimendua da”

Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara jardunaldia antolatu dute elkarlanean Seaskak eta UEUk Baionan, Udako Ikastaroen barruan, eta bertan parte hartuko du Katixa Dolhare Zaldunbidek. Ezpeletan sortu zen 1982an, Lapurdin, eta familiarekin Nafarroa Beherean... [+]


Barañaingo Alaitz BHIk Batxilergoko D ereduko bigarren lerroa izanen du datorren ikasturtean

Hezkuntzak aurreikuspena zuzendu eta onartu du institutuak Zientzia, Humanitate eta Gizarte Zientzien Batxilergoko lehen mailan bi talde izaten jarraitzea.


Hezkuntza Sailean, euskara eskubide?

Ekain amaieran, Hezkuntza Sailak ehunka irakasle funtzionario izendatu ditu: praktikaldia egitea falta dute, bai eta, irailetik aurrera, mediku-azterketa ere.

Azkeneko deialdian, mediku-azterketa azpikontratatu egin zuen Hezkuntza Sailak. Azpikontratatu zuenean,... [+]


“Haurren parte-hartzeak ezin du izan eserita eta hitzaren bidez bakarrik”

Zein egitura behar ditugu herrian, haurrek herriko erabakietan parte har dezaten edota beharren bat badute bideratzen jakin dezaten? Galderari tiraka esperientzia pilotua egin dute lau herritan eta emaitza ezberdina izan da lauretan. Prozesua gidatu duen Oinherri Herri... [+]


Lan kontuekiko (des)konexio digitala nola kudeatu irakasleek?

Irakaslea zara eta lanordutan nahiz lanorduz kanpo, berehala erantzun beharreko mezuz josten zaituzte ikasleek, haien gurasoek, ikastetxeko zuzendaritzak, lankideek? Deskonexio digitalaren beharraz gogoetatu dugu, Aitor Idigoras irakaslearekin: "Ateak ixten eta mugak... [+]


Eguneraketa berriak daude