Konplikatua da hain hitz gutitan azaltzea Mixelek Euskal Herriko prozesuaren garapenerako utzi dituen irakaspenak. Baina bakar bat aipatu behar banu, erranen nuke, Ipar Euskal Herria/Euskal Herria eta Frantses Estatuaren arteko indar harremana eraikitzeko bidea litzatekela. Horretarako, Euskal Herrian herritarren baitan konponbidearen grina eta beharra kokatu beharra dago. Errealitate hau adostasunak eraikitzearekin eta bakoitzak egin lezakeen ekarpenaren osagarritasunarekin baizik ezin da gorpuztu.
Ez dugu oraino behar den bezala neurtu, ulertu eta balorean jarri, Ipar Euskal Herritik Bakegileek bultzatutako armagabetze zibila. Alde batetik, munduan garatzen diren bake prozesuei, jendarte zibilaren parte hartzea eta eskema eraldatzailea eskaini diena. Eta bestalde, Euskal Herriari egindako ekarpena.
Ulermen eta adostasun ariketa biltzaile zabala izan zen horrek, Ipar Euskal herriko hautetsi, instituzio edo herritarrak desobedientzia ekimenetara eraman gaitu. Legezkotasunaren eztabaidak gaindituz, konponbidearen aldarriaren zilegitasuna mahai-gaineratu, Estatuen jarrera aldatzeraino. Honelako engaiamendu kolektibo bat ezin da dekretatu. Ez, goi mailako engaiamendu bat ezin da dekretatu, eraikitzen, mamitzen den engaiamendu bat da. Konfiantza sortzetik, ardura hartze kolektibo batetara eraman gaituen ariketaren ondorio da. Aktibazio soziala bake prozesuaren garapenaren muinean kokatu duena.
Horretan zen Mixelen trebetasun handiena. Aniztasunean, posizio eta iragan ezberdinen arteko sintesian asmatzea, adostasunak azalarazi, eta desadostasunak elkarrekilako ulermenen jarrera etengabean kokatu.
Bakoitzak haren tokia atzeman dezan baina ororen gainetik, gure arteko desadostasun, kezkak, kolektibo horren osatze biderako klabean kokatu. Eta bide horretan kolektiboaren beharra denen gainetik jarri. Bere gora beherekin izan bada ere, egun, Ipar Euskal herriko garapenaren agendan kokatua da bake prozesuaren aitzinamenduaren beharra. Aitzinamendu horretan jendarte zibilaren aktibazio etengabea eta parte hartze zuzena, arau edo hobeki erran, berme bilakatu da.
Armagabetzeaz geroztik garatzen den metodoak, irekitako eztabaida eta elkarrizketa gune guzien artikulazioak, Ipar Euskal Herriko ahots bakar eta antolatua sortzea ahalbidetu du, eta honek Parisi begirako interlokuzio zuzena irekitzea preso eta iheslari politikoen auziaren konponbidean. Eta bide horretan segitu beharko dugu.
Ororen buru, bere bizi osoan eraman dituen borroka ezberdinetan sinesten zuen eredua ekarri du Mixelek Euskal Herriko gatazkaren konponbidera.
Kolektiboa sortu,
kolektibo honen zilegitasuna azalarazi
eta Parisen aitzinean kolektiboa harresi bezala jarri.
Iritzi ezberdinetako aktore politiko eta sindikalak "kontsentsu batera iristeko" ariketa egin izana eta "Frantziako Estatuak Euskal Herriko gatazkaren konponbidean duen ardura" agerian ezarri izana dira Bake Bideak azpimarratzen dituen ekarpenak.
2022ko uztailean egin zuten blokeo eguna, euskal presoen egoerari "aterabidea ematea" eskatzeko. Bederatzi pertsona auzipetu zituzten.
Frantziako Ministerio Publikoak hamar egun zituen Parisko auzitegiak harturiko erabakiari helegitea jartzeko, baina ez du halakorik egin. Hortaz, ETAren armagabetzean lagundu zuten Beatrice Molle eta Jean Nöel Etcheverry Txetx bakegileek ez dute zigorrik jasoko, epaimahaiak... [+]
Hobengabetzea eskatzen zuten bakegileek, baina Parisko Zigor Auzitegiak errudun jo ditu Jean Nöel Etcheverryi Txetx eta Beatrice Molle Luhusoko armagabetzean parte hartu zuten bakegileak. Hala ere, ez dute zigorrik izango.
Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.
Madrilgo Ateneoan ETAren amaierari buruzko zikloa egiten ari da azken asteetan, eta bertan astearte honetan egindako adierazpenetan, Irlandako bake prozesuan izandako jendea euskal bake prozesuan izatea oso garrantzitsua izan zela aipatu zuen José Luis Rodríguez... [+]
ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]
ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]
Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak Martuteneko espetxera itzuli ziren joan den martxoaren 13an, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak haien hirugarren graduei fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.
Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.
Etxera bidea gertu lelopean manifestazio bateratua egingo dute Sarek eta Bake Bidea-Bakegileek, pandemiagatik bi urtez mobilizazio jendetsu hori egin gabe egon ostean. “Duintasuna eta bizikidetza lortzeko itxaropena” ere izango dituzte aldarri, euskal presoen... [+]
Hori adierazi dute Bake Bideaneko ordezkariek ostegun honetan Luhuson egindako agerraldian. Azkenekoz, ekainaren 9an eta 15ean aztertu zuen Frantziako justiziak Ion Parot eta Jakes Esanen askatasuna, eta epaileek haien baldintzapeko askatasunaren alde egin zuten, baina... [+]
Jakes Esnal baldintzapean aske uzteari buruzko erabakia uztailaren 21era atzeratu dela jakin aitzin izan da ARGIA Anaiz Funosas Bake Bidearen bozeramailearekin –Ion Paroten kasuan, datorren astean jakinen da erabakia–. Badu 32 urte kartzelan direla. Pairaturiko... [+]
Ostegun honetan aztertuko du Parisko Dei Auzitegiak presoaren baldintzapeko askatasun eskaera. Karia horretara, Jakes Esnalen aldeko elkarretaratzea antolatu du Bake Bidea-k Donibane Lohizunen.
Elkarretaratzea eginen dute egun berean arratsaldeko zazpietan Baionako herriko etxearen aitzinean. Jakes Esnalena berriz maiatzaren 19an aztertuko dute. 32 urte daramatzate preso.