Mixel Labeguerie kantari eta politikari euskaltzalearen mendeurrena ospatzen da aurten

  • Uztaritzen 1921eko martxoaren 4an sortu zen Mixel Labeguerie, euskal politika eta kulturgintzan marka sakona utzi zuen mediku lapurtarra, eta mendeurrena ospatzeko hainbat ekintza ari dira antolatzen, hitzaldiak bezala bere kantez osatutako argitalpenak.


2021eko martxoaren 05ean - 13:54
Mixel Labeguerie 1958an Euskaltzaleen Biltzarrean hizlari Mitikilen (Nafarroa Beherea). Eserita haren hitzak entzuten, Jean Errecart diputatua.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Mixel Labeguerie, mediku ikasketak Bordelen egin ostean, Kanbon kokatu zen. Ordurako harremanetan zen mugimendu abertzale eta euskaltzalearekin eta urratsak emanak zituen Hegoaldetik 1936tik ihesi zihoazenei laguntzen bezala hainbat kultur ekimenetan. Txistularia, dantzaria, bertsozalea… eta gainera garai hartan mediku batek zeukan ‘notable’ posizioa edukiz, Iparraldeko kultur mugimenduaren erdian ageri da Labeguerie 1940ko eta 1950eko urteetan: Euskaldun Gazteen Batasunaren sortzaile, bertsolari txapelketen antzolatzaile eta Euskaltzaleen Biltzarreko kargudun, esaterako.

1960ko hamarkadan bihurtu zen erreferente Labeguerie. Alde batetik politikan. Laster Enbata mugimendua sortuko zuen taldean zebilela, De Gaulle jeneralaren mugimendu politikotik jaso zuen gonbita Parisko legebiltzarrera joateko, Jean Errecarten eskutik eta 1963an bilakatu zen diputatu. 1974an ez zuen lortu bere diputatu karguari eustea, baina senatuan sartzea bai. Bitartean, Kanboko auzapeza ere bazen.

Jean Louis Davantek Berria-n lehen eskuko testigantzatik azaldu ditu Labegueriek mugimendu abertzalearekin izandako gora-beherak, orduko testuinguruan kokatuta. Hil aurretik, 1980an, Labegueriek izan zuen Euskal Autonomia Elkartearen Autonomia Estatutua ezagutzeko aukera eta honi babesa eman zion espreski, Gasteiza joanik.

Iparraldeko politikagintzan adinako arrastoa edo handiagoa utzi zuen Labegueriek euskal kantagintzan eta bera aitortzen da ‘euskal kanta berria’ren aitatzat… nahiz eta haren kantak herritar gehienentzako ezezagun suertatu eta batik bat gazteentzako, ziurrenik hedabideen faltaz.

1960ko hamarkadan, abertzaletasuna katakunbetan bizi zen garaian, ezkutuka entzuten zen disko mitiko bat argitaratu zuen Labegueriek, Ximun Haranek modu artisanalean lau kanta grabatuta: Eskualdun gudariaren kanta, Gaztedi berria, Aurtxo-Aurtxoa eta Bakearen urtxoa.

 

Michel Labeguerie’ren Lagunak  elkarteak plazaratu ditu Mixelen 20 kantu moldaketa berriekin haren seme Peyok kantatua eta zenbait hitzaldi eta bilkura ere badauzka programatuak urtean zehar burutzeko. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Euskaldunontzat justizia aldarrikatu eta manifestaziora deitu dute Baionatik dozenaka eragilek

25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.


Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina

Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


Euskaraldian hitanoa lantzera deitu dute

Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]


Aski Da mugimendua Irungo Udalarekin bildu da: hizkuntza politika berri baten lehen urratsak?

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


Nafarroako zubiak betetzera deitu du Sorionekuak mugimenduak maiatzaren 10erako, euskararen alde

"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


2025-01-08 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, besteren artean, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]


Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen: “Herritik sorturiko ekitaldiaren jabe egin da Udala”

Herriko elkarte eta eragileek antolatzen dute Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen, sorreratik. Goizetik gauera jakin dute udalak hartu duela ekitaldiaren jabetza eta beraz, ekitaldiaren inguruko azken erabakiak haren gain geratu direla: “Udalari eskatzen diogu... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Euskaltzaleen Topaguneak ‘Taupa' mugimenduari eman dio lekukoa

Euskaltzaleen Topaguneak hasiera berri bat irudikatu du. Hemendik aurrera Taupa, euskaltzaleen mugimendua izena hartuko du. Euskara elkarteen topagunea izatetik, Euskal Herri osoko euskaltzaleak aktibatzea eta saretzea izango du helburu. Topaguneko kideek adierazi dutenez,... [+]


Eguneraketa berriak daude