Mixel Berhokoirigoin (Gamarte, 1952-2021) laborari baxenafartar eta ELB sindikatuko sortzaileetakoa zendu da minbiziaren ondorioz. Baserritar txikien alde konprometitua eta militantzian zaildua, Euskal Herriko Laborantza Ganbera martxan jarri zuen taldean protagonismo berezia izan zuen, Frantziako Estatuaren jazarpen judiziala gaindituz, eta Euskal Herrian lurraren defentsan ari direnentzat erreferentzia nagusietakoa izan da. Herrigintzan engaiatuta bizi zen eta “bakearen artisau” lanetan ikusi dugu azken urteetan.
Gamarten hil da Mixel Berhokoirigoin euskal laborari eta sindikalista ezaguna, bere jaioterrian, lurrari lotuta bizi eta lan egin izan duen txoko berean. Euskal Herriko Laborarien Batasuneko (ELB) sortzaileetakoa eta Confédération Paysanneko idazkari nagusi izandakoa, lana, militantzia eta konpromisoaren bidez utzitako arrastoagatik zen ezagun, eta ibilbide horrek Euskal Herriko nahiz kanpoko laborarien artean erreferentzia nagusietakoa izatera eraman zuen gamartearra.
1982n sortu zuen ELB beste laborari batzuekin, laborantza herrikoiaren alde egiteko asmoz. Ordura arte, FNSEA zen laborarien sindikatu bakarra, eta haren barnean aritu zen sindikalgintzan, laborari ttipien aldeko politikak, neurriak eta laguntzak bideratzeko helburuarekin. Baina FNSEAren monopolioa bestelako nekazaritza baten aldekoa izanki, atera eta sortu zuten ELB. Kontatzen zuenez, garaiko testuinguruan bi ideiei buruz konbentzitu behar izan zituzten herritarrak, pedagogia lan handia eginez. Batetik, Ipar Euskal Herri mailako egitura baten beharra, lurraldeak orduan ez zuelako aitortza instituzionalik; eta bestetik, FNSEAtik ateratzea eta ELB sortzea ez zela zatiketa bat, baizik eta bestelako laborantza baten alde aritzeko helburuak ekarritako erabakia.
Sektorean agintzen zuten monopolioen kontra jardun eta alternatibak eskainiz lortu du ELBk laborarien onespena; eta Ipar Euskal Herriko nekazarien sindikatu nagusi bilakatu da. Berhokoirigoin izan zen haren aurpegia eta eleduna urtez luzez.
Hazparneko Laborantza lizeoan ikasia, Ipar Euskal Herriko beste militante batzuen gisara, MRJC Euskaldun Gazterian jaso zuen bere formakuntza politikoaren zati handi bat Gamarteko laborariak 70eko hamarkadan, eta halaxe ezagutu zuen Mikele Hirigaray bikotekidea.
Euskal Herriko Laborantza Ganberako lehendakari
Nekazaritza eredu intentsibo eta oldarkorrari aurre egiteko, Ipar Euskal Herria onartuko zuen benetako nekazal egitura demokratiko bat eraikitzea eta bertako nekazaritzaren errealitatea kontutan hartuko zuen laborantza ganbera bat beharrezkoa zela iritzita, 2005ean Euskal Herriko Laborantza Ganbera (EHLG) sortu zuten Ainhize-Monjolosen ELBren bultzadaz, Berhokoirigoin haren presidente zuela.
Aurretik, Paueko Laborantza Ganberarako hauteskundeetan kanpaina egin zuten Euskal Herriko Laborantza Ganbera baten aldarria eramanez, eta zehaztuz hauteskundeak irabaziz gero egitura sortuko zutela. Ipar Euskal Herrian lehen indar atera ziren eta orduan hitzetik ekintzara igarota, sortu zuten egitura.
Frantziako Estatuak erakunde horren kontra egin zuen berehala, Paueko Laborantza Ganberaren babesarekin, beste erakunde ofizial baten izena erabiltzeagatik, eta ondorioz birritan epaitu zuten Gamarteko sindikalista, 2008an eta 2010ean, bietan errugabe deklaratu zuten. “Ez dut militantzia errazik ezagutzen, baina inplikatu ezean, egoerak nekez egiten du hobera”, esan zion hedabide honi 2012an egindako elkarrizketa batean.
Hamar urtez izan zen ganberako presidente, eta kargua uztean hala adierazi zuen Laborari aldizkarian, erakunde horren funtzio eta desafioez galdetuta: “Soka tira gaitza bada laborantza modeloen artean, industrializazioa eta iraunkortasunaren artean. Badakigu nork nora tiratzen duen. Gu gira soka horretan beste batzuen ondoan laborantza iraunkorrari buruz tiratzen dugunak”.
EHLGren baitan eta beste hamaika egitasmoren bidez –Lurrama edo Euskal Herriaren elikadura burujabetzaren aldeko Etxalde taldea kasu, zeinaren kide zen–, espekulazioaren kontra eta eredu ekologikoaren alde egin zuen lan Berhokoirigoinek, eta bere ideiak sarritan zabaldu izan zituen elkarrizketa eta hitzaldietan. 2017an Elikadura 21 batzarrean azaldu zituen horietako batzuk: “Nekazaritzaren egitekoa baldin bada munduari elikadura sortzea, jendeak elikatzea, kantitatez eta kalitatez... arazoa da ikusten dugula gaurko munduan mila milioi jende daudela goseak, beste mila milioi gehiago gaizki elikatuak… Ez da arazo teknikoa, politikoa baizik”.
Bake artisaua
Laborantzaren eta sindikalismoaren arloan ez ezik, herrigintzan ere oso sarturik ibili zen Mixel Berhokoirigoin. Abertzaleen Batasuneko eta Batera plataformako kide izan zen. 2016ko abenduan Luhusoko armagabetze-ekintzan hartu zuen parte, zeinean poliziak atxilotu egin zuen lau lagunekin batera; Bakearen artisau ezizenez ezagunak, elkartasun uholdea jaso zuten herritarren aldetik eta Bakegileak talde sortu zuten. Handik hilabete batzuetara ETAren behin betiko armagabetzea burutu zen gizarte zibilaren zaintzapean.
Bake eta elkarbizitzaren alde engaiaturik ikusi dugu azken urteetan. “Gatazkaren ondorioen konpontzea, kartzelaratuak diren pertsona guzientzat presondegia ez den beste perspektiba bat atzematea da”, esan zuen pasa den urtarrilean Baionan egindako mobilizazioan, bere azken interbentzio publikoetako batean.
Kultura ere gustuko zuen Berhokoirigoinek. Antzerkigintzan aritu zen gaztetan Hiruak Bat eta Biper Beltx taldeetan, baita iaz Gamarte, Ainhize-Monjolose eta Lakarrako herritarren artean osaturiko Hiru zitxun sorkuntzan ere. Bertsozalea zen, eta aritutakoa lekuko irrati-saio batean zein herriko besten giroan.
Uhartia etxaldean esne-ekoizpenean eta kiwai fruitu ttipiaren ekoizpenean aritu izan zen 30 urte baino gehiagoz gamartearra, errotik laborari eta sindikalista, Mikelerekin batera. Egun haren seme Iñakirekin eta Maitenarekin konpartitzen zituen lan horiek, ahal zuenean laguntza eskainiz, maite zituen lurra eta bere senide eta lagunak zainduz azken unera arte.
Minbizi azkar batek eraman du ARGIAn lankide dugun Jenofa Berhokoirigoinen aita Mixel.
Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.
Euskal Herriko Laborantza Ganbera elkartearen hogei urteak ospatu zituzten asteburuan Ainhize-Monjolosen. 2005eko urtarrilaren 15 hartan sortu zuten Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako laborantzaren garapena –hori bai, iraunkorra eta herrikoia izan nahi duena–... [+]
Contigo-Zurekinek proposatutako idatzian azaltzen da Europako eta Hego Amerikako merkatari erakunde nagusien arteko hitzarmen berriak muga-zergen deuseztatzea ekarriko lukeela, bertako ekoizleak, txikiak bereziki, kaltetuz. UPNk, EH Bilduk, PPk eta Voxek mozioaren alde bozkatu... [+]
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen hasiak dira.
Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]
Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]
Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak erronka ezarria dio bere buruari: Euskal Herri osoko sagar eta sagardogileak biltzea. “Sagardoaren kultura lurralde osoan dago, eta lurralde osoan mantendu dira sagardotarako sagarrak”, esan digu Unai Agirrek, sor-markaren... [+]
“Aterako dut sagar zuku bat?”. Galdera horrekin hasi da Barrundiako Ekonomatoko kide Koldo Lopez Borobia, Susana Lopez de Ullibarri eta Santi Txintxurretarekin izandako elkarrizketa. Sagar zukuaren bueltan eta sagarrondoz inguratutako lorategian elkartu gara. Hau ez... [+]
ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80... [+]
Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.