Mixel Aire Etxebarren ‘Xalbador II’ zendu da

  • 81 urterekin zendu da. Bere aita Fernando Aire 'Xalbador' bezalaxe, bertsolaria eta artzaina izan zen Mixel Aire.


2025eko urtarrilaren 14an - 11:40
Mintzoak.eus

Urepelen jaioa 1944an, Fernando Aire Etxebarren Xalbador bertsolari entzutetsuaren semea zen Mixel Aire Etxebarren, Xalbador II gisa ere ezagutua. Azken orduotan zendu da, Euskal Irratiek jakitera eman dutenez.

Lehen bertso-plaza Hazparnen izan zuen, 23 urte zituela, aitaren ondoan. Egin zituen gehiago ere, baina AEBetara joan zen artzain. Ez zuen bertsoa alboratu, baina. Ameriketan bakarrik bertso-sorta idatzi zuen 1969an, gerora saritu egingo zutena, bakardadearen eta herriminaren inguruan. Kalifornian bost urtez artzain ibili ostean itzuli zen Urepelera, 30 urte pasatxorekin. Orduan ekin zion plazetan era jarraituago batean aritzeari.

Euskal Herrian, plazaz plaza aritzeaz gain, hainbat bertso-txapelketetan hartu zuen parte. Hiru aldiz aritu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian, baina bereziki Nafarroako Txapelketan; hamazazpi aldiz jarraian, 1980tik 199ra. Hirutan irabazi zuen: 1980an Lesakan, 1985ean Leitzan eta 1988an Iruñean. Bi aldiz aritu zen Ipar Euskal Herriko Xilaba Txapelketan, 2008an eta 2010ean. Plazak utziko zituela iragarri zuen 2010ean.

 ARGIA - ARGIA Fototeka

1976an ezkondu zen Mari Michel Betartekin, eta hiru alaba izan zituzten: Miren, Amaia eta Paxkalin Aire, 1992an sortu zen Aire Ahizpak abeslari hirukoteko kideak. Besteak beste, EHZren sorreran presente egon zen taldea, eta jaialdi horretarako abestiak grabatu zituzten Arrosako zolan. Gerora, hala nola Niko Etxarterekin eta Mikel Markezekin aritu ziren grabaketan. Esaterako, Konplize ditut eta kantua, Uxue Alberdik idatzia eta Markezek musikatua, Aire Ahizpekin kantatua da.

"Adiskidearen heriotzak min egiten du"

Jean Louis Harinordoki Laka adiskide zuen Mixel Aire Etxebarrenek. Euskal Irratiekin hitz egin du Lakak, adiskidearen heriotzak minduta zela.

Biziki bertsolari ona izateaz harago, pentsalaria ere bazela dio Lakak: "Pentsatzen zuen beti zer erran, hizlari ederra zen, euskara miresgarria zuen beti mihian". Are, garbizalea ere bazen Mixel Aire Etxebarren, Lakak estimuan zuena: "Erdarakadetatik ihes egiten zuen, hori azpimarratuko nuke. Ikusmolde berekoak ginen horretan, hizkuntza garbi horretan, galtzen ari diren hitz horien plazaratzea, horri atxikiak ginen".

Bertsolaritzan, bestalde, bai bat-batean aritzen eta bai bertso jarrietan oso ona zela nabarmendu du Lakak aipaturiko elkarrizketan. Hargatik, Euskal Herriak bertsolari on bat galtzen duela azpimarratu du. "Gizon herrikoia, zuzena", Lakaren arabera, nonahi adiskideak zituena. Esaterako, elkarrekin joan ziren duela hamabost bat urte Kaliforniara, eramanarazi baitzituzten bertsotan aritzera, eta, Lakak oroitu duenez, "lagun ugari bazituen hango euskaldunetan, maitagarria baitzen".

Mixel Aire Etxebarren, 1988an. ARGIA - ARGIA Fototeka

"Zubia zutik zeukaten zangoak ginen gu"

Berria egunkarian, Joanes Etxebarria kazetariak 2011ko urrian elkarrizketatu zuen Mixel Aire Etxebarren, plazak utzi eta gutxira. Bertsolaritzaz ez ezik, laborantza-moldeez ere mintzatu zen.

Bertsolaritzaz, esaterako, zioen teknikan izugarri hobetu zela, bertso-eskolei esker batik bat. Hobetu zela baita euskararen beraren erabilera ere, eta batik bat literaturan egiten zuen azpimarra. Teknikan irabazitakoa mamian galdu ote zen galdegin zion kazetariak, eta zera erantzun zion:

Ez, ez. Zertako galdu? Bertsolari handiak badira orain ere. Xalbador animaleko bertsolaria zen, baina Xalbador, Xalbador zen. Menturaz, Xalbadorrek bazuen orain Ametsek ez duen zerbait, baina Ametsek badu Xalbadorrek ez zuen zerbait. Errana dut, sobera beharbada, enetako Xalbador izan dela bertsolaririk handiena, baina orain ere badira onak. Amets aipatu dut, baina nola ez aipatu Egaña, Maialen...

Belaunaldien arteko zubi izan ziren Etxebarren eta abarrak –"nik bezainbat egiten dute bertzeek ere"–. Zera zioen: "Nolazpait atxiki dugu delako zubi hori zutik. Zubia zutik zeukaten zangoak ginen gu".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Lesakan izango da 2025eko Bertso Eguna

Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]


2024-12-16 | Bertsozale.eus
Alaia Martinek irabazi du 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Donostia Arena bertsozalez bete da larunbat arratsaldean: 6.500 lagun elkartu dira bertan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken egunaz gozatzeko; Alaia Martinek jantzi du txapela, Beñat Gaztelumendirekin buruz-burukoa jokatu ostean.

2024-12-11 | Bertsozale.eus
Prest dago Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala

 Astearte goizean aurkeztu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Illunben (Donostia) bertan. Larunbatean, abenduaren 14an, izango da saioa, 17:00etatik aurrera.


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Maddi Agirre Epelde. Bertsolari matematikari kantari
“Nire ametsa izango litzateke Xenpelarrekin kantatzea”

19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]


2024-11-18 | Bertsozale.eus
Beñat Gaztelumendi Arandiak finalerako pasea eskuratu du
Oiartzungo finalaurrekoa irabazita, zuzenean sailkatu da Gaztelumendi. Datorren igandean izango da hurrengo saioa, Zarautzen.

2024-11-05 | Leire Ibar
Juan Mari Beltran musikariak jasoko du aurtengo Manuel Lekuona Saria

Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.


2024-11-04 | Bertsozale.eus
Osatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak
Azken final-laurdena jokatuta, erabakita geratu da hurrengo fasean nortzuk ariko diren.

2024-10-28 | Bertsozale.eus
Oihana Iguaran Barandiaranek irabazi du Irungo saioa
Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Iguaran. Irungo final-laurdena azken aurrekoa izan da: datorren astean ezagutuko dugu finalaurrekoetara sailkatuen zerrenda osatua.

2024-10-28 | Bertsozale.eus
Unai Mendizabal Jauregi nagusitu da Azkoitian
Hirugarren final-laurdena jokatu da larunbatean Baztartxo Antzokian. Final-laurdena irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da Mendizabal.

2024-10-21 | Bertsozale.eus
Beñat Gaztelumendi Arandia nagusi Errenterian
Bigarren final-laurdena jokatu da gaur Errenterian. Gaztelumendik, irabaztearekin batera, finalaurrekoetarako txartela lortu du.

2024-10-21 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Eibarko lehen final-laurdena
Lehen final-laurdena izan da larunbatekoa. Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Martin. Igandean izango da hurrengo saioa, Errenterian.

2024-10-07 | Bertsozale.eus
Osatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenak
Azken final-zortzirena jokatuta, erabakita geratu da hurrengo fasean nortzuk ariko diren.

Eguneraketa berriak daude