Mitxoletak nahi ditugu

  • Azken egun hauetan, frantses berrietan, polemika sortu duen afera Nicolas Hulot, trantsizio ekologistaren ministro ohiaren dimititzea izan da. Honek, Frantziako Gobernuan enpresa handiek (lobbyek) duten lekua eta boterea salatu nahian joan da.


2018ko irailaren 26an - 10:44
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Fabien Tomassi argentinarra zendu da. Monsanto –laborantza bioteknologikoan berezitua den enpresa mundialaren– kontra borrokatu zen irudi famatua. Honek, urteak pasa ditu egunero hegazkin-pozoi-hedatzaileen ontziak belar-pozoiez betetzen.  Ondorioa, eritasun ezberdinen biktima, bere gorputza pixkanaka ahultzen zen, %80a hunkia izan arte sindrome neurologiko toxiko batzuengatik. Bere lana eta eritasunaren arteko lotura eginik, glifozatoaren aurka borrokatu nahi izan du. Maleruski, ez du lortu Monsatoren aurka auzirik egitea.

Bere aldetik, uda honetan, AEBetako Dewayne Lee Johson-ek Monsantoren aurkako auzia irabazi du. RoundUp eta Ranger Pro-a egunero erabili izan ditu bere lorezain lanean; hauetan, glifozatoa deitu minbizia eragiteaz sumatua den produktua present da. Egun, Johson-eri bi hilabete baizik ez zaizkiola gelditzen errana zaio, sendaezina den minbizia duelako.

Kalteez abisatua izanik ere, duela gutti, frantses diputatuek 3 urteren buruan glifozatoa debekatuko duen legearen kontra bozkatu dute (42 kontra, 35 alde; orotara 577 diputatu izanik).

Nolaz egoera honetara arribatu gara?

II. Mundu Gerlatik landa, Europa osoan fite eta masiboki elikadura beharrei erantzun behar izan da. Euskal Herrian, eta Frantzian, laborantza eraginkor bat nahi izanez gero, berrikuntza teknikoak akuilatu dituzte, batez ere kimikoak. 1939an, DDT intsektizida sortu eta, 1945ean, Willaume-ek (produktu berrien lobbystak) Phytoma sortzen du –pestizidak goraipatzeko sortutako egunkaria–  Laborantza Ministerioa, INRA (frantses agronomia ikerketa zentroa), FNSEA (laborarien sindikatuen federazioa) eta agronomiako irakasleen sostenguarekin. Denbora laburrez, produktu fitosanitarioek indarra hartzen dute eta plantan emana den sistemak elikadura galde bati erantzutea ahalbidetzen du. Hauekin, produkzioa handitzen da, prezio onean eta langile guttiagorekin. Urtez urte, industrial ikuspegi honek beharrak ase izan ditu.

1962an, duda

Rachel Carson amerikar zientifikoak, 60garren hamarkadan deia, bere inguruan fenomeno anormalak obserbatu izan ditu. Hauetan, txoriek kafirak egiteko zailtasunak dituztela eta arrautza kuskuak errazkiago hausten zirela. Fite, pestizidak eta ingurune naturalen kontaminazioaren arteko erlazioa esplizituki adierazi zuen bere 1962ko Silent Spring (Udaberri Isila) liburuan –hots, txorien kanturik gabeko udaberria.

Pestizida industrien erantzuna azkarra izan zen: “ero”, “histeriko”, “lesbiana” eta beste adjektibo anitz erabili izan zituzten Carson-en kontra; des-informazio estrategia bat plantatuz, eta beren produktu kimikoen propaganda eginez.

Pestiziden testa

Hilabete honetan, Charlie Hebdo frantses astekariko 15 kideek, beren biloetan –gorputzean beraz– 140 pestiziden presentzia xerkatu dute. Pertsona bakoitz, 34 eta 50 pestizida artean atzematen ahal zirela ondorioztatu dute. Jatorri ezberdinetako produktuak: laborantza, marexalek erabilitako erremedioak, edo etxeetan erabiltzen diren “anti-intsektu bonbak”. Hauetan, DDT-aren metabolitoak edo chlordane-aren metabolitoak (bakoitza 1972 eta 1981ean debekatuak, bat Frantzian eta bestea Europar Batasunean; bakoitzaren presentziak beren “bizi iraupena” galdekatzen du). Horrez gain, zenbait nahasle endrokrinologikoen presentzia notatua izan da, batez ere bisphénol-a.

Egun, ikerketa ezberdinetan, minbizia eragiteaz 30 produktu sumatuak dira, 40 hormona nahasle direlarik, parkinson eragile, malformazio sortzaile… ; baina ere, biodibertsitatea kaltetzen dutela, espeziak desagerrarazten, lurra kontaminatzen, eta paisaiak homogeneizatzen dituztela baieztatzen dute.

Produktu toxikoen biltegia bilakatu al gara? Hauen presondegi berria? Beherapenetan diren elikagaiak, garbitze produktuak, egurrezko mueble merkeak, bizia errazten duten produktuak dira denak, baina kutsatzen dute ere.

“Mitxoletak nahi ditugu”

Legeak aldatuko ez direlakoan, Fabrice Nicolino –Charlie Hebdon langilea denak eta Mitxoletak nahi ditugu  mugimenduaren lehendakariak –eta beste hamar bat lagunek mugimendu berri bat sortzea deliberatu dute pestiziden debekuaren aldarrikapenez. Jendartearen altxatze pazifikoari deitzen diote, 2 urtez 500 000 izenpedura biltzeko esperoarekin. Hilabetean behin, bakoitza bere eskualdean, pestiziden gaien inguruan ekintza batzuk egin nahi dituzte, jendea biltzeko eta sentsibilizatzeko.

“Birnaturaltze” bat aipatuz, desagertzen ari diren mitxoletak (eta beste hainbat espezie) atxiki nahi direlakoan, zu(e)k ere izenpetu: https://nousvoulonsdescoquelicots.org/.

 

Prefosta, ez dugu ahanzten gure kontsumitze moldeak indar garrantzitsu bat duela ere.

Martta Irigoien.
"Agroekologia, jendartea eta lurraldea" ikasten ari da.
(Amikuzue. Baxenabarre)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza ekologikoa
2024-10-07 | Garazi Zabaleta
Sareko
Bertako elikagai ekologikoak identifikatzeko bilatzailea

EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua dela ekoizpen ekologikoa, eta badagoela honi buruzko informazioa emateko... [+]


2024-09-23 | ARGIA
‘Sareko’ bilatzailea martxan, EAEko produktu ekologikoak non eskuratu jakiteko

Ekolurrak irailaren 23a, Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Eguna, aprobetxatu du tresna berria aurkezteko. Elikagai ekologikoak kontsumitzeko erraztasunak eman nahi dizkie herritarrei, Sareko bilatzailearekin: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekoizle ekologikoen 269... [+]


2024-09-18 | Estitxu Eizagirre
Haziak eta etorkizuneko auziak

Haziak nola egin azaltzen duen jakintza praktikoa eta hazietan datzan ikuspegi politikoa. Biak uztartu dituzte Haziak liburuan Miguel Arribas Kelo-k eta Marc Badal-ek. Hamaika auzi baitaude jokoan hazi bakoitzean: biodibertsitatea vs estandarizazioa, autonomia vs menpekotasun... [+]


2024-06-10 | Garazi Zabaleta
Hiru Xilo
Baratzegintza ekologiko intentsiboa

Sarako Nicolas Chretien dago Hiru Xilo baratzegintza proiektuaren atzean. Urtarrilean hasi zen baratzea lantzen, eta martxoaren hasieran ekin zion ekoitzitako produktuak merkaturatzeari. “Banuen formazioa baratzegintzan, baina orain arte honekin zerikusirik ez zuten... [+]


Nafarroako nekazaritza-ekoizpen ekologikoak lurren %25 kudeatu nahiko lituzke 2030ean

Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erronka du 2030. urterako: lurren %25 ekologikoa izatea. "Bide horretan ari gara lanean, ahalik eta nekazari eta... [+]


2024-03-14 | Leire Artola Arin
EAEko nekazaritza lurren %5ak soilik dauka ziurtagiri ekologikoa

Gorantz egiten ari da nekazaritza ekologikoko eredua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Ekolurra Kontseiluak baieztatu duenez, baina Europako Itun Berdeak 2030erako helburutzat duen %25etik urrun dago oraindik.


2024-02-19 | Garazi Zabaleta
Garroko Etxaldea
Herriko etxeak bultzatutako proiektua, laborantza biologikoan erreferente

2011n abiatu zuten Lekorneko Garroko Etxaldean laborantza biologikoko proiektua: “Lurrak Herriko Etxearenak ziren, eta bertako eta Herri Elkargoko hautetsiek sortu zuten proiektua”, azaldu du Argitxu Ithourria kideak. Laborantza biologikoa bultzatzeko helburuz abiatu... [+]


Agroekologiaren alde egiteko dei egin du Egurra ta Kandela baserritar ekintza kolektiboak

Nekazaritza eta abeltzaintza “errotik” aldatzeko trantsizio agroekologikoaren aldeko elkarretaratzea eginen dute, hilaren 16an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean.


2024-02-05 | Garazi Zabaleta
Soronea
“Barazkiak prezio duinean saltzeko bidea dendan topatu zuen osabak”

Miriam eta Igone Saldias ahizpek baserriari eta familiako proiektuari eusteko apustua egin dute. Berrobiko Soronea baserrian barazkiak ekoizten dituzte eredu ekologikoan, eta Tolosako Soronea dendan saltzen, modu zuzenean.


2023-12-19 | ARGIA
Osakidetzako otorduak bertako elikagai jasangarriz eginak izateko bide-orria aurkeztu du EHU buru duen ikerketak

EHU buru duen ikerlan batek Osakidetzan bertako elikagai jasangarriak erabiltzeko beharrezko diren hamairu erronka eta 30 ekintza plan zehaztu ditu. “Elikagaien Erosketa Jasangarrirako Estrategia Osakidetzako Ospitaleetan, Euskal Osasun sisteman elikadura sistema... [+]


2023-12-04 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektua
Lur bat, kolektiboa, itxaropen haziak ereiteko

Gipuzkoako kostaldean, Urola ibaiaren meandroan daude Amillubi baserria eta bere lurrak (toponimoaren arabera “Amilibia”). Udalerriz Zestoa da eta Iraeta auzoan dago naturaren paradisu txiki hau. Aurten 30 urte bete dituen nekazaritza ekologikoaren aldeko Biolur... [+]


Sasi-ekologikoa agroekologiaren etsai?

Krisi klimatikoaren inpaktu negatiboak hain agerikoak diren honetan, zeharka soilik kezkatzen gaituzte. Indar korrelazio bat dago, zeinak, behetik gorako proiektu agroekologikoak tentsio konstantean mantentzen dituen, eta “greenwashing”-aren bitartez, elikagai... [+]


2023-10-09 | Garazi Zabaleta
Duina
Ekoizpen kostuak eta elikagaien balioa haurrekin lantzeko material didaktikoa

Gipuzkoako Biolur elkarteak iaz aurkeztu zuen Duina ikerketa proiektuaren txostena. Baratzegintza ekologikoko esperientzia desberdinen diagnostikoa egin zuten bertan, hainbat alor kontuan hartuta: ekonomikoa, ingurumenekoa, bizi baldintzena, zaintzena eta beste. Denbora eta datu... [+]


2023-08-29 | Ilargi Manzanares
Nafarroako VIII. Azoka Ekologikoa egingo dute irailaren 15etik 17ra

Noaingo Zentzumenen parkean egingo da. Nafarroako elikagai ekologikoen merkatu handiena da; gune gastronomikoa, jarduerak, haurrentzako gunea eta gehiago eskainiko dute.


2023-08-22 | ARGIA
Udako Azoka Ekologikoak martxan dira eta ekoizpen ekologikoa gora doa EAEn

EAEn 2.600 elikagai desberdin daude eredu ekologikoan ziurtatuta. Bertako elikagai ekologikoen "aniztasun hau plazaratzeko" Udako Azoka Ekologikoak antolatu dituzte EAEko 14 herrietan elkarlanean, herrietako kontsumo taldeek eta hiru lurraldeetako ekoizpen... [+]


Eguneraketa berriak daude