Heldu den irailaren 23tik 29ra, euskararen aldeko ekitaldiak izanen dira Baiona, Angelu eta Biarritz (BAB) hirigunean. Euskararen inguruan bizi eta aritzen diren eragileak jo eta ke ari dira.
“Zazpi egunez, plazer handiz elkar kausitzeko eta euskara partekatzeko parada izanen dugu. Uste baino gehiago girelako!”. Horra hor Mintzalasai ekimenaren bultzatzaileen lema. Gotorra eta bizia. Uste baino gehiago baikara euskaldunok, prefosta.
Alabaina, erdal itsasoan euskaraz mintzo diren “ur tanta” anitzen gisara bizi gara. Jendea elkarraraztea da kontua, itsasorik ezean urtegi zabal eta sakona osatzeko. Beraz, elkarlanerako deia egin dute antolatzaileek: “Hamarnaka eragile ari gara jada lanean. Aste horretan barrena eginen diren ekintzetan 150 laguntzaile xerkatzen ditugu, muntaketarako, ostaturako, apainketarako edo bestelako lan txandetarako. Lagundu nahi duen orok web atarira jo dezake”
Mintzalasai taldeak hainbat argitalpen eman ditu ezagutzera eta irailaren 23tik 29ra bitartean eskuratzeko parada izan dute parte-hartzaileek: hala nola, sakelako hiztegien bilduma berria, BABeko euskarazko aktibitateen gidaliburua, eta Besta euskaraz kitaren euskarriak eta hiztegi berria.
Irailaren 28an larunbata izanen da egunik entzutetsuena, Seaskaren 50. urteurrena kari, bazkaria izanen da. Unama eta Montauk taldeek kontzertua emanen dute. Igandean berriz, amaitzeko, euskaltzaleek ekitaldi handiena eginen dute, familian eta lagun artean euskaraz zabal eta sakon mintzatzeko.
Euskal hizkuntzalaritza esperimentaleko katedra berria estreinatu dute Baionako fakultatean.
25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.
Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.
Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]
Nafarroa Beherean, Aiherrako 'Beltzegitea' etxean kokatuko da Eguzkilore haurtzain-etxe berria. Euskara, natura eta motrizitate librea oinarri harturik, heldu den apirilean hasiko dira zerbitzua eskaintzen.
Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.
Lehenengo aldiz “euskararen aldarriak hedatzeko” azoka antolatu dute euskararen biziberritzean lan egiten duten zortzi elkartek. Euskararen egunean irekiko da azoka eta abenduko beste hiru egunetan ere egongo da zabalik.
Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean.
Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.
Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]
Larunbatean ospatu dituzte Ttinka mikro haurtzaindegiaren bost urteak Lakarran. Baxe Nafarroko euskara hutsezko egitura bakarra da, Euskararen Erakunde Publikoaren B ziurtagiriduna.
Maddi Kintanak ekainean aurkeztu du Master Amaierako Lana Bordeleko Unibertsitatearen eta Iker ikerketa-zentroaren laguntzarekin. Gazteen hizkera BAM eta inguruan du izenburu eta Biarritz, Baiona eta Angeluko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen hizkera aztertu du. Horretarako,... [+]
“Geldi euskara zapaltzea” lema berriz hartu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak larunbatean egin duen prentsaurrekoan. Maiatzaren 17an, esaldi hori Baionako suprefeturan tindatzeaz akusaturik, irailaren 10ean epaituko dute Gorka Roca Torre.