Militarrekin ez kolaboratzeko eskatu diote EHUri Elkanoren omenaldiaren harira

  • Uztailaren 6an eta 7an Espainiako militarrak lehorreratuko dira Getarian. Joan Sebastian Elkano omentzeko egun horietan militarrek hainbat ekitaldi antolatu dute zenbait erakunderen laguntzarekin, tartean EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskola. Horren aurrean, militarismoarekin harremanak eten ditzan eskatu diote unibertsitate publikoari hainbat sindikatuk eta herri mugimenduk.


2019ko ekainaren 26an - 07:46

Uztailaren 3an, Bilboko Ingeniaritza Eskolaren aurrean elkarretaratzea antolatu dute EHUko LAB, ELA eta Steilas-eko atal sindikalek, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Gerra hemen hasten da eta Mugarik gabeko ingeniaritza taldeek. Idatzi bat ere plazaratu dute EHUri militarismoarekin dituen loturak etetea eskatzeko. Uztailaren 6an eta 7an Getarian “Elkanoren Zeruertza” ekimena antolatu du Espainiako armadak eta laguntzaileen artean EHUko Ingeniaritza eskola egoteak eragin du sinatzaileen kontrakotasuna.

“EHUk militarrekin eta armagintza industriarekin harremanetan agertzen den lehenengo aldia ez da. Ez gaitu harritzen, beraz, baina haserrea sortzen digu”, diote eskutitzan. Unibertsitate publikoaren funtzioa euskal jendartearen beharrei erantzutea dela eta ez indar armatuekin eta herriak txikitzen dituen euskal armagintzarekin kolaboratzea gogorarazi dute. “Diskurtsoaz harago, horrelako jardueretan islatzen da unibertsitatearen izaera”.

Horregatik, EHUko Bilboko Ingenieritza Eskolari eskatu diote ez dezan parte hartu Espainiako Armadarekin batera Elkanori egin behar dioten omenaldi horretan. Eta, era berean, EHUko gobernu taldea gonbidatu dute antimilitarismoaren baloreekin bat egitera.

Espainiaren itsas-enbaxadorea Getarian: meza eta Elkanori omen

Uztailaren 6 eta 7an, Juan Sebastian Elkanori “inoiz egin zaion omenaldirik handiena" egin nahi diote, eta horretarako militarrek itsasoarekin lotutako “lau ontzidiak” batu nahi izan dituzte: merkataritzakoa, arrantzakoa, militarra eta kiroletakoa. Horregatik, itsasoarekin lotutako zenbait elkarte batu dira ekimenera, tartean lau klub nautiko eta hainbat arrantza elkarte, besteak beste.

Uztailaren 6an bela-ontzien estropada bat antolatu dute, Getxo-Getaria eta Hondarribia-Getaria zeharkaldiak egingo dituzte. Eta bela-ontziez gain, ontzi mota guztientzat irekitako zeharkaldi bat egingo dute, ‘rally nautiko’ moduan. Ehun bat ontzi bildu nahi dituzte Espainiako Armadaren ‘Juan Sebastián de Elcano’ itsasontzia Getariara heltzen denerako. Elcano ontzia, militarren eskola izateaz gain, Espainiak itsasoan duen ikurrik ezagunena da, eta bere bidaietan Espainiaren enbaxada lanak egiten ditu.

Uztailaren 7an, Elkanoren omenez Getarian egingo duten beste jarduera bat San Salbador Elizan meza bat izango da, Salbatore abesbatzaren parte-hartzearekin. Horren ondoren, ontzi guztien ordezkariek, tartean Elcano ontziko 197 militarrek, omenaldi-ekitaldi bat egingo dute Elkanoren monumentuaren aurrean.

Ondorengoak dira militarrek sustatutako “Elkano Zeruertza” ekimenera batu diren erakundeak:

Espainiako Armada
Lehen Mundu Biraren V mendeurrenaren Espainiako Batzordea
Espainiako Armadako Itsas Museoaren Fundazioa
Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza
Bizkaiko Merkataritza-Itsasketako Kapitainen Elkartea
EHUko Bilboko Ingenieritza Eskola
Euskadiko Bela Federakuntza
Euskadiko Kirol Portuak
Hondarribiako Klub Nautikoa
Club de Pesca de Atún de Lekeitio
Elkano Arrantzaleen Kofradia
Hika Txakolindegia
Getariako Ostelaritza
Itsasamezten – Kapitain, Patroi eta Itsaszaleen Elkartea
Orza Armadores  Getxoko Kirol Portua
Pasaiako Itsas Arrantza BHI
Abrako Klub Nautiko Erreala - Real Sporting Club
Donostiako Klub Nautiko Erreala
Espainiako ‘Real Liga Naval’
Zumaiako Nautika Elkartea


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antimilitarismoa
2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Diskurtso militaristaren aurrean, eskoletan gerraz modu kritikoan gogoetatzeko materiala kaleratu dute

“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


Bruselaren kitak ezkutatzen duena: simulakroak eskolan, “kooperazioa” militarrekin...

Europako Batzordeak aurkeztu duen plana ustezko gerra edo hondamendi baten aurrean “bizirauteko” kit batetik harago doa: hogeita hamar neurri proposatu ditu eskoletan, enpresetan eta herritarren artean militarismoa eta beldurra sustatuko dutenak.


Europaren berrarmatzearen aurkako manifestua sinatu dute Espainiako Estatuko dozenaka erakunde eta pertsona ezagunek

“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]


Deseraiki dezagun gerra propaganda: ez da segurtasuna, armak dira

Defentsarako gastua handitzeko Europako herrialdeen apustuaren atzean, asko dago propagandatik, eta askoz gehiago interes ekonomikotik. Kontrakoa sinetsarazi diguten arren, XVIII. mendean Ingalaterran Industria Iraultza jaio zenean, armak eta gerra izan zituen oinarri, eta ez... [+]


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


Feminismo antimilitarista: ezinbesteko borroka Martxoaren 8an eta beti

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]


2025-01-22 | ARGIA
Armagintzarekin harremana duten Hego Euskal Herriko enpresa, ikerketa zentro eta erakundeen zerrenda

Zerrenda honetan,  2016az geroztik armagintza programaren batean parte hartu duten enpresak sartu ditu Gasteizkoak taldeak, edo militarrentzako produktu espezifikoak garatu dituztenak (ibilgailuak, pinturak, bateriak…). Hego Euskal Herrian sortuak, edo Hego Euskal... [+]


Mahai-ingurua | ELA · LAB · Steilas · ESK
Moldaketa, zail bezain ezinbesteko

Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]


Armagintza industriaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamen antimilitarista
“Ezin dugu nor bere aldetik joan, erronka komunak ditugu”

Armagintzaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamena publiko egin berri du mugimendu antimilitaristak. Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez... [+]


Armagintza moldatu gizartea eraldatzeko
Gerra hotsei aurre egin beharra

"Ez gaude prest lauzpabost urte barru datorkigunerako. Arriskua ziztu bizian dator guregana. Aurre egin behar diogu: Ukrainan gertatzen ari dena hemen ere gerta liteke” (...) “Errusia, Txina, baina baita Ipar Korea eta Iran ere, gogor ari dira lanean Ipar... [+]


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


2024-12-30 | Julene Flamarique
Militarrek “botak zintzilikatu” zituzten Bilbon Inuzente-egunean

Larunbatean Irala auzoko koarteleko ekintzarekin, #BotaKuartelak koartela eta armada guztiak desagertzea eskatu du. Gune horiek “benetako mehatxuetatik” babestuko dituen auzorako proiektuetara bideratzeko proposatu dute beste behin ere, hala nola desberdintasunetik,... [+]


Eguneraketa berriak daude