Asteazkeneko Nafarroako Legebiltzarreko osoko bilkuran eman zuen horren berri Jose María Aierdik, Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolaketa, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoen lehendakariordeak, gaiaz EH Bilduk egindako galderari erantzunez.
Aurtengo otsailean egin zion lizentzia eskaria Defentsa Ministerioak Berriobeitiko Udalari eta irailaren hasieran udalak ukatu egin zion baimena, hesi hori ondasun publikoen aurkakoa zela argudiatuz.
Itxiturak Aitzoaingo egungo militarren kuarteleko maniobra eta tiro eremua 29,6 hektareara zabaldu behar zuen, Aitzoain, Berriozar eta beste hainbat herriren lur ondasunei eraginez. Gaur egun, urtean zehar Iruñerriko milaka pertsona aritzen dira oinez edo bizikletaz bide horietan gora eta behera, eta hesiak bete-betean eragingo lieke. Berez, tiro eremutik Ezkabako tontorreraino hartzen zuen itxiturak, mendia bitan zatituz. Nekazaritza, belar-jana, egurra eta hainbat landaketetarako ere erabiltzen da lur eremua. Erabilera hau guztia arautzeko azken urteetan Iruñerriko Mankomunitatea bideratzen ari da Ezkabako Eskualde Parkearen proiektua.
Militarrak lur gose
Udalari aurkeztutako baimen txostenean, militarrek lur hauek euren jabegotzat hartzen zituzten. Berriobeitiko Udalak harriduraz hartu zuen jabetze hori eta erantzuna prestatzeko lur horiei buruzko jabego eskaerak egin zituen hainbat erakundetan; guztien erantzuna berdina izan zen: lur horiek Berriobeitiko eremukoak ziren. Ondorioz, baimena ukatzearekin batera, udalak jakinarazi die lurren jabegoa aldatzeko auzitegietara jo beharko dutela. Berez, zati bat Aitzoaingo Kontzejuarena da –Berriobeitiko Udalerria–, beste bat Berriozarrekoa eta beste txiki bat hainbat udalerrirena.
Honen ondorioz, ez dira gutxi pentsatzen dutenak proiektu honen bidez Espainiako Armada lur hauek bereganatzen saiatu dela, modu harrigarrian bada ere, itxitura justifikatzeko arrazoi nagusia “herritar zibilak CMTak –tiro eremua– hartzen duen eremuaz kontzientzia daitezen” (“concienciar al personal civil del alcance de la propietad denominada CMT Aizoain”, dio gaztelania hutsez idatzitako dokumentuak) izan baita (beheko argazkian ikus daiteke agiria).
Udal baimenik gabeko eraikina
Militarrek proiektu honetan atzera egin badute ere, tiro eremuan egiten ari diren beste eraikuntza lanek aurrera jarraituko dute eta espero da aste gutxian amaituta izango dela udalaren baimenik gabe egiten ari den lau pisuko eraikina. Honetarako militarrek, baimena ez eskatzeaz gain, udalari obrak egingo zirela ere ez zioten jakinarazi. Udalaren moduan, herritarrak ere bigarren solairua begien bistan geratu zenean ohartu ziren eraikin berriaz. Oraingoz udalak ez du neurririk hartu jokaera honen aurka. Aurreko legealdian alkatetza EH Bilduren esku egon zen eta oraingoan Navarra Sumak du Berriobeitiko aginte makila.
ErriBerri eraikuntza enpresak sei hilabete ditu Izabako lursaila “inguruarekin bat datorren egoera naturalean” uzteko. Orain lanen bigarren faseari ekingo diote, hondakinak, zimenduak eta gasolio depositu zaharrak kentzeko.
Loiolako kuartelen afera ez dago bere onenean. Espainiako Defentsa Ministerioak eta Donostiako Udalak akordioa “aldi baterako” etetea erabaki zuten joan den astean, hilaren 18a baino lehenago ezin izango zutelako gauzatu, eta hori delako, hain zuzen, salerosketa... [+]
Espainiako armadak antolatu zuen 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpea, baina helburua omen zen Alfonso Armada jeneralak gidatuko zuen zibilez osatutako kontzentrazio gobernu bat eratzea, eta Juan Carlos I.ak baimendu egin zuen gobernu hori. Hori dio Carlos Fonseca kazetariak... [+]
Gertaeren bideo bat zabaldu zen sare sozialetan duela hiru aste, baina asteartera arte ez dituzte susmagarriak deklaratzera deitu. “Zauri larriak” egitea leporatu diete Espainiako hiru militarri.
Bardeak Ya plataformak salatu du ostegun iluntzean "bi eztanda handi" entzun zirela Tuteran eta Zaragozako zenbait herritan. Benetako munizioa erabiltzen ari da Espainiako Armada ariketa militarrak egiteko. "Bisitariei ohartarazten ari zaizkie laser armak ere... [+]
Iragan urtarrilaren 20an Espainiako Auzitegi Gorenak berriz erabaki zuenez, Espainiako Defentsa Ministerioak Belaguako mendateko kuartela hartzen duen lurzorua garbi eta egoera onean itzuli beharko dio Erronkari Ibarreko Batzorde Nagusiari.
2023ko atarian, 2022ko zenbakiek protagonismo berezi bat hartzen dute; izan ere, urte aldaketarekin batera, beti saiatzen gara kontagailua zeroan jartzen. Errealitate likidoen aroan, zenbakiek ere gure aditasunetik desagertzen dira ―askotan izugarrizko abiaduraz―, eta... [+]
9.791 milioi eurotik 12.317 milioira igoko du gastu militarra Espainiako Gobernuak, NATOk ezarritako helburua betetzeko. %42,5 igo dira armamentura bideratutako diru-partidak PSOEren eta Unidas Podemosen koalizio gobernua Moncloara heldu zenetik.
Pasa den astelehenean, sua piztu zen Bardean, eta Poligonoaren Aurkako Asanbladak Espainiako armadaren maniobra militarrei egotzi die ezbeharra.
Aste-akabu honetan, Espainiako Armadako Mendez-Nuñez izeneko fragata helduko da Getxoko gurutza-ontzien terminalera. Hala, maiatzaren 6tik 8ra bitartean, itsasontzi horrek bere ateak irekiko ditu publikoki. Horren aurrean, Getxoko EH Bilduk deitoratu du bisita hori... [+]
Munduko gastu militarrak lehenbizikoz gainditu du bi bilioi dolarreko langa. 2021ean 2,11 bilioi dolar xahutu dira, 1,97 bilioi euro, 2020an baino %0,7 gehiago, balio errealei erreparatuta. Aintzat hartuta pandemia betean egindako gastuez ari garela, eta Ukrainako gerra... [+]
Barne Produktu Gordinaren %1,4 bideratzen da gaur egun Espainiako Defentsa ministeriora. Gastua %2raino igo nahi du datozen urteetan Gobernuak, Pedro Sánchezek iragarri duenez.
Nafarroako ikastetxe guztiek jaso dute Espainiako Indar Armatuen nondik norakoak jasotzen dituen eskola dokumentua. LAB sindikatuak bidalketa salatu du, sare sozialetan.