Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste gaztearentzat. Hori guztia nahikoa ez, eta manifestazioetara joateko debekua ere ezarri diete, eta hori da denen artean larriena. Are gehiago, horri guztiorri hilabeteetan pairatutako jarraipenak eta miaketak gehitu behar zaizkio, SIRASCO (informazio zerbitzua, inteligentzia eta delinkuentzia antolatuaren kontrako analisi estrategikoa) izan dutelarik ikerketa aurrera eramaten.
Sententziaren kondena guztiak aztertuta, ondorioa argia da: militantzia politikoaren kontrako sententzia bat da, gazte hauen konpromiso politikoa bertan behera uzteko asmoa duena. Hori ez da harritzekoa. Izan ere, bost gazte lapurtarrak militante izatearren izan dira epaituak, eta militante gisa izan dira kondenatuak. Beraz, argi eta garbi esan behar da: hau epaiketa politiko bat izan da. Horren erakusgarri dugu ekintza konkretu batengatik epaitu ordez, manifestazio eta ekintza politiko ugaritan parte hartzea leporatuta izan zirela epaituak. Horrenbestez, aurkezten zen proba aurkezten zelarik ere, sententzia idatzita zegoen, eta sententziak gazte hauek militantzia politikotik jokoz kanpo uztea izan behar zuen.
Konstituzio frantsesak dio Frantzian elkartzeko eskaerak egin eta helarazteko askatasuna eta eskubidea dagoela, betiere segurtasun publikoa edo ordena publikoa auzitan jartzen ez duen bitartean; hau da, manifestatzeko eta biltzeko eskubidea dago, frantziar estatuaren eta burgesiaren interesen kontra ez doanean. Konstituzio horrek Euskal Herriko zapalkuntza nazional eta soziala bermatzeaz gain, argi geratzen da barruan jasota dagoen paragrafo bakoitzak bere antitesia ere baduela: bere goi eta behe-ganbara, hots, askatasuna izenburu nagusian eta askatasunaren ezeztapena oin-oharrean.
Geuri dagokigu Euskal Herri mailan antolatu eta militantzia politikoaren kontrako erasoei aurre egingo dieten borrokak martxan jartzea
Eta hau horren adibide bat besterik ez da. Izan ere, Frantziako egun nazionala Euskal Herrian inposatzea eta zapalkuntza nazionala salatzeagatik edota erretreten kontrako erreformaren kontra borrokatzeagatik auzipetu dituzte nagusiki. Eta borroka horiek ez dira onargarriak frantziar estatuarentzat. Are gehiago, mehatxu bat suposatzen dute. Horren ondorioz kendu dizkiete gutxieneko eskubideak militante hauei, militantzia politiko bat aurrera eramateko ezinbestekoak direnak. Finean, beraien militantzia politikoa debekatu dute, sententzian horrela esplizituki jaso gabe.
Hala ere, kondena hau ez da soilik bost gazte horien kontrakoa, militante politiko ororen kontrakoa baizik. Eta mezua argia da: onargarriak ez diren mobilizazio eta borroka moldeak erabiltzen dituen pertsona eta antolakunde orok militante hauek izan duten patu berdina edo okerragoa izango dute. Horren ondorioz, soilik asimila eta onar ditzaketen borroka politikoak burutzea dute helburu, borroka iraultzailea suntsitzeko.
Horren guztiorren aurrean, Euskal Herrian horrelako erasoei aurre egiteko baldintzak sortzea dagokigu, ezin dugulako onartu militantzia politikoari trabak jartzerik eta are gutxiago debekatzerik. Erantzuna, aldiz, ezin dugu unean une eta tokian toki eman. Geuri dagokigu Euskal Herri mailan antolatu eta militantzia politikoaren kontrako erasoei aurre egingo dieten borrokak martxan jartzea, eta borroka horiek amnistiaren helburupean kokatu behar ditugu. Izan ere, errepresioaren kontrako borroka ezin dugu soilik modu defentsiboan ulertu. Errepresioa gauzatzen duen oinarria suntsitzeko borroka burutu beharra dugu, soilik horrela lortuko baitugu Euskal Herri Langilearen kontrako jazarpena gainditzea.
Beraz, hemendik, antolatzeko eta borrokatzeko deia luzatzen dut, errepresioaren kontra, militantzia politikoaren defentsan eta amnistiaren helburuaren alde arituko den borroka indartzeko.
Erori, zutitu eta segi, geurea baita garaipena!
Kai Karasatorre Martinez, Aske antolakundeko kidea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]