Milaka urratsez, oso aurrera egin dugu


2021eko urtarrilaren 25ean - 15:13

Aurtengo urtarrileko erronka ez zen makala. Helburua, argia, handia: euskal presoen etxeratze prozesuaren baitan, jendarte-bulkadari bidea ematea. Zailtasunak, agerikoak. Gaitzaldiari elurtea gehitu zitzaion. Jendea atera, mugitu eta biltzeko oztopo asko. Posible ote jendarte honen gehiengo zabal baten gogoa ikusgarri egitea? Eskura genituen lanabes guztiak martxan jartzeko unea zen: sormena, antolaketa gaitasuna, auzolana... Eta bai, emaitza ikusgarria izan da oso. Zuri esker.

Nafarroan, 80 herri eta auzotan egin ziren mobilizazioak. 330 boluntariok parte hartu zuten antolaketa lanetan... Milaka eta milaka herritar elkartu ginen. Ehunka argazki eta bideotan betiko jaso eta zabaldu da balentria. Ikusi nahi duenarentzat ikusgarri; ez ikusiarena egitea nahiago luketenentzat, saihetsezin.

"Onuragarria da bidean gelditu, burua altxa, atzera begiratu eta dagoeneko egin dugun bide zatiaren tamainaz jabetzea, gehiago delako ibili duguna gailurrera iristeko geratzen zaiguna baino"

Iruditzen zaigu gu geu garela lortutakoaren garrantziaz jabetu behar dugun lehenengoak. Hainbeste maite dugun mendizaletasunetik hartutako metafora erabiliz, amesten dugun gailurra zapaltzeko gainditu beharko ditugun zailtasunak begi-bistan ditugunean, onuragarria da bidean gelditu, burua altxa, atzera begiratu eta dagoeneko egin dugun bide zatiaren tamainaz jabetzea, gehiago delako ibili duguna gailurrera iristeko geratzen zaiguna baino.

Gaur, presoen korapiloa askatzeko erronka da herri honetan aniztasun gehien, indar gehien eta kontsentsu gehien biltzen dituen jendarte-erronka. Ukaezina den errealitate honek erakusten du jendartearen gehiengo zabalarentzat, eragile sozial, politiko eta sindikal nagusientzat, presoen korapiloa askatzea dela elkarbizitza eta konponbideari lotzen zaion aldagaia; jendarte honek etorkizun berri bati begietara begiratzeko duen urgentziari, politika alderdikoien lehiatik atera eta herri gisa hartu behar den erronka dela. Oso esanguratsua da ETAren biktima izandakoak ere gero eta modu agerikoagoan ari direla salbuespenezko espetxe politika amaitzearen alde bat egiten.

Hauxe baita gailurrera iristeko egiteko dugun bidea irekitzeko gakoa. Denok konfiantza izatea gailurrera iritsitakoan denok izango garela garaile, denon ikurrak jartzeko tokia egonen dela, inork ez duela gailurra berarentzat eta bere ikurrentzat bakarrik hartu nahi izango.“¡Piececitos heridos / por los guijarros todos / ultrajados de nieves / y lodos!”. Gabriela Mistralen hitz hauek balio dezakete bidearen gogortasuna irudikatzeko: denok ditugu oinak zaurituak, minduak; denok behar dugu ahalik eta azkarren iritsi gailurrean soilik aurkituko dugun atseden eta zaintza gunera. Bidea ere gero eta garbiago ageri zaigu aurrean: salbuespeneko espetxe politikaren aroa atzean utzi behar da; urrunketa amaitu, gaixoak eta adinduak kaleratu. Gailurrera eramanen gaituen bidea egiteko heldulekuak ere finkaturik daude: presoak elkarbizitzan txertatzeko akordio zabala edo eta 7/2003 legearen aplikazio malgurako tresnak adostea.

Tira, amaitu da ibilitakoaz jabetzeko egindako etenalditxoa. Ekin diezaiogun berriz ibiltzeari. Oraindik bidera gehitu ez direnei egin diezaiegun tokia; ez da inorentzako gailurrik egongo, baldin eta denok eroso egoterik ez badugu. Ez du zentzurik orain egin daitezkeen urratsak gerorako uzteak, denbora alferrik galtzeak hodei beltzen eta ekaitzen etorrera besterik ez du ahalbidetuko.

Zatoz gurekin! Izan Bidea!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-04-23 | Behe Banda
barra warroak
Unpopular opinion

Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Eguneraketa berriak daude