Milaka preso lanera bidali dituzte El Salvadorren, “kartzelako egonaldiaren kostuaren truke”

  • "Gizarteari eragindako kaltea konpontzeko", egunean 3.000 preso ingururi ezartzen dizkiete era guztietako lan behartuak, ordaindu gabe. Gero eta lanordu gehiago bete, orduan eta lehenago aterako dituzte espetxetik.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko otsailaren 02an - 07:07
Presoak lan behartuak egiten.

Ez da berria munduko edozein txokotan presoak behartzea, musutruk, era guztietako lanak egitera. Eta El Salvador ez da inola ere salbuespena izan: Nayib Bukelek gidatutako gobernuak berrikuntza modura aurkeztu du Batere Aisialdirik Ez izeneko plana (Plan Cero Ocio, gazteleraz). Horren bidez, espetxeetan preso dituzten 3.000 pertsona ingururen eskulanaz probesten ari dira egun. Euren "kartzelako egonaldiaren kostuaren truke" (hau da, inolako soldatarik ordaindu gabe) behartzen dituzte presoak askotariko lan behartuak egitera, zortzi ordurainoko lanaldiekin.

Ondoko oinarria du Batere Aisialdirik Ez planak: preso dauden pertsonek "gizarteari eragindako kaltea konpontzea", miseriazko baldintzetan gobernuarentzat lan eginda. "Portaera ona" duten presoak ("birgaituak") sartzen dituzte plan horretan, "Konfiantza-Fasea" delakoari ekin eta, apurka-apurka, gobernuak ezarritako lanak egin ditzaten (garbiketa-lanak, eraikuntza-lanak, josteko lanak, eta abar). Kartzelatik ateratzen dituzte lan horiek bete ditzaten, eta hori "kanpora irteteko baimen" gisa saltzen du planak.

Progresiboak dira "baimen" horiek; finean, ordaindu gabeko lanaldiak direnak. Lehenengo, lau orduko lanaldiak egin ditzaten ateratzen dituzte presoak espetxetik. Pixkanaka, "portaera ona" izaten jarraitzen badute, zortzi orduko lanaldiak ezartzen dizkiete. Lanaldi bakoitza amaitzean, kartzelara itzularazten dituzte. Eta, une oro, gertutik kontrolatzen dituzte presoak polizia-indarrek eta indar militarrek.

Egiten dituzten lanorduen arabera, kartzela-zigorrak murrizten dizkiete; beraz, gero eta lanordu gehiago izan, orduan eta lehenago amaituko dituzte euren espetxealdiak presoek, teorian.

Erdialdeko Amerikako eta Karibeko Jokoak (lau urtean behin izaten dira), esaterako, presoen eskulan horrek ahalbidetuko ditu. El Salvadorreko 500 gizonezko preso behartu dituzte kirol-pistak eta estadioak eraikitzera, eta emakumezko presoak, berriz, kirolari gazteentzako arropak egitera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: El Salvador
2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


Alejandra Burgos eta Karla Guevara, El Salvadorko trans aktibistak:
“LGTBI komunitatea eta emakumeak beti egon gara salbuespen egoeran”

Pasa den otsailaren 24an Egia, Justizia eta Erreparaziorako ekitaldi bat antolatu zuten Bilbon, Mugarik Gabe erakundeak, Bizitu Elkarteak, Feministaldek, Mujeres del Mundok, Zehar Errefuxiatuekin elkarteak eta Colectiva Feminista Para el Desarrollok. Hiru indarkeriak ardaztu... [+]


Nayib Bukeleren atzaparretan katigatuta

Hauteskundeen emaitzak ez du inor sorpresaz hartu El Salvadorren: azken bost urteetan presidente izan dutenak horretan jarraituko du gainontzeko bostetan ere. Berrautaketa lortu duen herrialdeko lehen presidentea da; besteak beste, konstituzioak debekatzen duelako. Baina, botere... [+]


Preso pilaketak eta indarkeriarako deia eragin ditu El Salvadorreko “megakartzela” berriak

“Amerikako kartzelarik handiena” sortu du Bukele presidenteak, bandakideak sartzeko. Banda guztietakoak egongo dira nahastuta, 2020tik egin moduan. Giza eskubideen aldeko taldeek kartzeletako egoera salatu dute, eta ohartarazi bandak nahasteak hilketak eta matxinadak... [+]


Isabel Aleman. Amaiur-El Salvador-Amaiur
“Duela ehun urte Amaiurren egon ziren lau diputazioak, ez dakit aurten etorriko diren”

Sabino Arana saria jaso zuen urtarrilean Amaiurko Gaztelu Elkarteak. Herriko zinpeko alkate eta elkarteko kide Isabel Alemanek jaso zuen garaikurra. 1982an, gazteluak ageri duen monumentua jaso zutenean, hantxe zen Isabel, jakile eta lekuko zuzen.


PODCAST 2x3 | Bitcoina moneta ofizial bihurtu du El Salvadorrek

Herritarren nahiaren kontra eginez eta nazioarteko finantza instituzioen aholkuei bizkarra erakutsiz, bere nahia gauzatu du Nayib Bukele presidenteak: El Salvadorreko moneta ofiziala bihurtu da bitcoin izeneko diru birtuala. Estatuek kontrolatuko ez zuten moneta zuten amets... [+]


Burbuila lehertu daitekeela jakin arren, bitcoina moneta ofizial bihurtu du El Salvadorrek

Herritarren nahiaren kontra eginez eta nazioarteko finantza instituzioen aholkuei bizkarra erakutsiz, bere nahia gauzatu du Nayib Bukele presidenteak: El Salvadorreko moneta ofiziala bihurtu da bitcoin izeneko diru birtuala. Estatuek kontrolatuko ez zuten moneta zuten amets... [+]


El Salvadorretik dator berria

El Salvadorreko 2019ko hauteskunde presidentzialak Nayib Bukele-k irabazi zituen lehenengo itzulian botoen %53,1arekin. Presidente berriak 37 urte zituen enpresaria zen, bere publizitate agentzia hamabi urtez aritu zen FMLNren komunikazio eta propaganda kudeatzen eta alderdi... [+]


Oasi kolektiboa

Etorkizun beltza iragarriko lioke askok Erdialdeko Amerikako herrialde txikienari. Azken ehun urtean apenas ezagutu dute bakerik El Salvadorren, armak hartu eta azala tatuatzea da gazte askoren irtenbide bakarra. Bide horrek, ordea, kartzelara edo lurrera bueltan eramaten du... [+]


Eguneraketa berriak daude