Milaka pertsonak exijitu dute Pablo Haselen askatasuna Mugimendu Sozialistak deitutako mobilizazioetan

  • Asteburuan mobilizatzera dei egin zuten GKSk eta lekuan lekuko Kontseilu Sozialistek, Pablo Haselen espetxeratzea salatzeko eta "amnistia osoa" aldarrikatzeko. "Proletalgoaren askatasun politikoen defentsan", milaka pertsona atera dira kalera. Iruñeko mobilizazioa amaitzea ekidin zuen atzo poliziak, eta gogor oldartu zen manifestarien aurka; gutxienez bi pertsona atxilotu zituzten.

Manifestazioa Tolosan. (Arg.: Gedar) Manifestazioa Tolosan. (Arg.: Gedar)
Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko otsailaren 22an - 10:30
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gazte Koordinadora Sozialistak eta tokian tokiko Kontseilu Sozialistek ere mobilizazioak antolatu zituzten asteburu honetarako, Pablo Haselen kartzelaratzea salatzeko eta errepresaliatu politikoentzako "amnistia osoa" aldarrikatzeko. Hamabost herritan izan dira Mugimendu Sozialistak deitutako mobilizazioak, eta milaka pertsonak hartu dute kalea "proletalgoaren askatasun politikoen defentsan".

GKSk nabarmendu du "demokraziaren eredu burgesak" etengabe egiten diela eraso "proletalgoaren oinarrizko askatasunei", eta azaldu du "oinarrizko eskubideen ezabapenaren adibide garbia" dela Haselen aurkako jazarpena.

Bi atxilotu Iruñean

Iruñean (Nafarroa) ere izan zen manifestazioa atzokoan, Iruñerriko GKSk deituta. GKSko kideek azaldu dutenez, Alde Zaharrean "itogarria" izan zen poliziaren presentzia, hasieratik. Manifestariak ibilbidearen amaieraraino iristea ekidin zuten Foruzaingoak eta Espainiako Poliziak, haien aurka gogor oldartuta. Horren ostean, istiluak izan ziren Alde Zaharrean, Errotxapean eta Txantrean. Gutxienez bi pertsona eraman zituzten atxilo poliziek.

Iruñeko gertakarien harira, "masa-komunikabideen desitxuraketa eta kriminalizazioa" salatu ditu GKSk: "Inoiz baino argiagoa da klase dominantea [...] zuritzeko eta gazte langileak kriminalizatzeko betetzen ari diren papera".

Mobilizazio gehiago Euskal Herrian

Mugimendu Sozialistak antolatutako mobilizazioez gain, Haselen espetxeratzea salatzeko protesta jendetsu gehiago ere izan dira Euskal Herrian azken egunetan. Asteburu honetan, esaterako, Bilbon (Bizkaia) manifestazioa izan da Bilbo Antifaxistak deituta eta, Beasainen (Gipuzkoa), mobilizazioa egin dute Ordiziko Gazte Asanbladak, Beasaingo Gaztetxeak eta Zaldibiko Gazte Asanbladak deituta.

Ondorengo Gedar-eko argazkietan ikus daitezke Durango eta Azpeitiko mobilizazioak. Eta behekoan, Iruñeko manifestazioaren ondoren poliziarekin izandako istiluak.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pablo Hasel
Estrasburgok Pablo Haseli ezarritako zigorra babestu du

Espainiako Estatuko epaitegiek Pablo Háseli “Koroa iraintzea” eta “terrorismoa goratzea” leporatzea babestu du Estrasburgok. Haren letrek “ondorio kaltegarriak” izan ditzakeela adierazi dute eta ezarritako zigorra “zentzuz”... [+]


2022-10-19 | Gedar
Lau gazte epaitu dituzte Iruñean, Pablo Haselen atxiloketa salatzeko protesten harira

Pablo Haselen askatasuna exijitzeko mobilizazioak zirela-eta, bederatzi lagun atxilotu zituen otsailean eta martxoan Espainiako Poliziak, eta guztira hamahiru urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorrak eskatzen dituzte haietako laurentzat. 17.000 eurotik gorako isunak ere jarri... [+]


Pablo Hasél, espetxeratuta daukaten rap abeslaria
“Niri espetxe urteak gehitzeko estatu operazio bat abian da”

Pablo Hasél Lleidako abeslaria atxilotu eta espetxeratu zutenetik urtebete bete den egunean, La Directa hedabideak elkarrizketa hau argitaratu du, espetxe zuzendaritzak eta Justizia Sailak haren komunikazioei ezartzen dizkieten oztopoak gainditzea lortu ondoren... [+]


2021-03-05 | ARGIA
Espainiako Poliziak gutxienez bost pertsona atxilotu ditu Iruñean, Pablo Haselen atxiloketaren harira egindako protestekin loturan

Gutxienez bost pertsona atxilotu eta beste bi deklaratzera deitu ditu Espainiako Poliziak. Pablo Haselen atxiloketaren harira egindako mobilizazioetako batean "desordena publikoa" eragitea leporatzen diete atxilotuei.


AVTk Pablo Haselen abokatua salatu du “terrorismoa goraipatzeagatik”

Terrorismoaren Biktimen elkarteak (AVT) Bozhidara Alejandra Matamoros, Pablo Haselen abokatua, salatu du 2019ko hitzaldi batean “terrorismoa goraipatzeagatik”. Azken asteetan poliziaren inguruan egin dituen adierazpenak ere kritikatu ditu... [+]


2021-02-18 | ARGIA
Bi urte eta erdiko beste zigor bat ezarri dio Lleidako auzitegiak Haséli, espetxean sartu eta gutxira

Lleidako auzitegiak Pablo Hasél rap abeslariaren kontrako beste zigor bat berretsi du ostegun honetan, kasu honetan epaiketa batean "lekukoari mehatxu egiteagatik". Nolanahi ere, oraindik Espainiako Auzitegi Gorenean errekurritu dezake zigorra. Bigarren gauez... [+]


2021-02-17 | ARGIA
CUPek Hasélen musika entzunarazi du Espainiako Kongresuan

Rap kantariaren atxiloketa salatu du Espainiako Kongresuan diputatuak. Bestalde, hainbat protesta egin ziren atzo ere, atxiloketa eta kartzelaratzea gaitzesteko.


2021-02-16 | Estitxu Eizagirre
Pablo Hasél atxilotu du Poliziak Lleidako unibertsitatean

Otsailaren 16an, goizeko 6:30ean sartu dira poliziak Lleidako unibertsitatera rap abeslaria atxilotzera. 50 herritar inguruk harresia osatu dute Hasélen inguruan eta polizien lana zailtzeko su-itzaltzekoen kea erabili dute. 8:30ean atxilotu dute poliziek rap abeslaria... [+]


2021-02-11 | Rock Black Block
Mural zentsuratuaz, adierazpen askatasunaz

Aurreko astean ekitaldi bat antolatu genuen, Pablo Hasél kartzelaratzeko egoeraren aurrean. Adierazpen askatasuna erabiliz, ahal zen neurrian arreta deitzea zen asmoa, errepresio eta zentsura larri honen aurrean. Badirudi lortu dugula, ez hainbeste gure ekintzengatik,... [+]


2021-02-09 | Estitxu Eizagirre
Pablo Haseli omenaldi ilauna egin diote muralgileek Bartzelonan

Hirietako muralgileak otsailaren 7an Bartzelonako Tres Xemeneies parkean elkartu ziren Pablo Hasélekiko elkartasunez hainbat horma betetzeko. Raperoak berehala kartzelaratzeko agindua jaso du, bi urte eta bederatzi hilabeteko kondena betetzeko terrorismoa goresteagatik,... [+]


2020-06-09 | Mikel Eizagirre
Bederatzi hilabeteko espetxe zigorra onartu du Pablo Hasel musikariaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak

“Terrorismoaren goratzarrea” eta “Monarkiaren zein Segurtasun Indarren kontrako irainak” leporatzen dizkiote. “Hemen adierazpen askatasunik ez dagoela agerian geratu da beste behin”, dio rap abeslari katalanak.


Eguneraketa berriak daude