Igandean, 80.000 pertsona inguru bildu ziren Bartzelonan Kataluniako erakunde eta kargu hautetsiak Espainiako Estatuaren eraso judizialetatik babesteko. “Demokraziaren alde. Gure erakundeak defenda ditzagun” lemapean egin zuten ekitaldia. Kataluniarrentzat “mobilizazio egonkorraren ordua” iritsi dela azaldu zuten.
Omnium Cultural, ANC eta AMI elkarteek deituriko mobilizazioa izan zen. Katalunia guztitik 170 autobus mugitu ziren hiriburura. Elkarteen helburua Kataluniako prozesuaren judizializazioa salatzea zen. Maria Cristina etorbidean ospatu zen eta agerturiko jendetzaren eraginez autoei Espainiako Plazarako bidea itxi behar izan zitzaien.
Ekitaldiaren hasieran Espainiako Konstituzio Auzitegiak atzera botariko lege guztiak gogoratu zituzten, hainbat kasutan auziperatuta dauden hautetsien izenekin batera. Egun, 407 prozesu judizial daude irekita 259 udal katalanen aurka.
Omnium Cultural elkarteko presidente Jordi Cuixartek konstituzionalak atzera botariko legeak gizarte legeak direla argudiatu zuen, arriskuan jartzen dena demokrazia izanik. Cuixartek gehitu zuen hautetsi bati eraso egiten badiote, herri osoari egiten diotela eraso. Bestalde, mobilizazio egonkorrerako deia egin zuen hitzaldian.
ANCko presidente Jordi Sanchezek bide beretik jo zuen, kataluniarrena baino iraultza demokratikoagorik ez dagoela azpimarratuz. “Ez dugu axolagabe jokatuko Mas eta bere gobernua epaitegietara eramatean. Ez gara geldirik geratuko auzitegiak gure presidentea parlamentutik ateratzen saiatzen direnean”, azaldu zuen.
Auziperatuta dauden hainbat hautetsi ere igo ziren eszenatokira, besteak beste, Carmen Forcadell parlamentuko presidentea, Artur Mas presidente ohia, Irene Rigau, Joana Ortega eta Francesc Homs kontseilari ohiak eta Montserrat Venturós Bergako alkatea.
Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]
Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]
Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]
Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]
Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]
Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.
Aurrerapena da ondorengo... [+]
Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.
Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.
La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.
Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]
Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.