Urtero legez milaka lagun batu zen ostiralean Gasteizko kaleetan, 1976ko Martxoaren 3an hildako langileak oroitu, bizi-baldintzen okertzea salatu eta langile borroka aldarrikatzeko. Kalez jantzitako polizia ugariek tentsioak sortu zituzten, eta bi gazte atxilotu.
Martxoak 3 elkarteak eta ELA, LAB, Steilas eta ESK sindikatuek antolatzen duten arratsaldeko manifestazioa da, urtez urte, Martxoaren 3aren bueltan antolatzen diren ekimen andanatik jendetsuena. Arratsaldeko 18:00etan omenaldia egin zitzaien 1976ko egun hartan Poliziak hil zituen Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, José Castillo eta Bienvenido Peredari, eta ordu erdi beranduago irten zen manifestazioa. Adin guztietako milaka lagunek egin zuten Zaramaga auzoko Martxoak 3 plazatik Foru plazara bitarteko ibilbidea, gehienak gasteiztarrak, baina baita Arabako eta Euskal Herriko beste txoko askotatik etorriak ere.
Ibilbidean manifestariek oihukatu zituzten Poliziaren aurkako mezuak, 1976ko langile mugimenduaren oroimenezkoak, edo langile borrokaren aldekoak. Hainbat banketxe eta saltoki handiren erakusleihori pintura bota zioten edo pintaketak egin, eta kristalen bat ere hautsi zuten. San Frantzisko eliza oroimen zentro bilakatzeko aldarriak ere presentzia nabarmena izan zuen.
Borrokarako deia
Bizi-baldintzen suntsiketaren aurka, etorkizuna bermatzeko oraina borrokatzen izan da 1976ko langile borrokaren 47. urteurreneko manifestazioaren leloa. Amaierako ekitaldiari hasiera emateko, MICE artistak orduko greba mugimenduan parte borrokatu zuten emakumeen omenezko kanta abestu zuen. Ondoren, sindikatuetako ordezkariek lan eta bizi baldintzen okertzea salatu zuten, eta joera hori iraultzeko borrokatu beharra aldarrikatu: “47 urte geroago, klase kontzientziak ulertarazten digu batzarrak eta herri mugimenduak antolatzeko arrazoi berberek indarrean jarraitzen dutela gaur egun ere. Kontzientzia horrek berak gogorarazten digu langileriari ez digutela ezer oparitu, eta lortu dugun guztia antolakuntzari eta borrokari esker lortu dugula”.
Polizia asko eta bi atxilotu
Manifestazioan nabaria izan zen kalez jantzitako polizien presentzia manifestarien artean. Horiei gehitu behar zaizkie uniformatutako dozenaka ertzain, ibilbide guztian zehar sakabanatuak. Kalez jantzitako poliziek, hain zuzen ere, bi gazte atxilotu zituzten, bata manifestazio bitartean eta bigarrena amaitu berritan, manifestariekin tentsioa sortuta. Beste hainbat gazte erretenitu eta identifikatu zituzten ere. Hala Bedi-k zabaldu zituen bigarren atxiloketaren uneko irudiak:
Manifestazioa amaitzean ertzaintza foru plazan agertu ta gazte bat gutxienez atxilotu du.#M3moria pic.twitter.com/k569lstieF
— Hala Bedi (@halabedi) March 3, 2023
Bi atxilotuak komisariara eraman eta ordu batzuk beranduago utzi zituen aske Ertzaintzak. Bi gazteei desordenak egozten dizkie, eta bati autoritateari eraso egin izana ere. Atxiloketak salatzeko manifestazioak egin ziren larunbat eguerdian Gazte Blokeak deituta, Gasteizen, Amurrion eta Lemoan, atxilotuak azken bi herri horietakoak baitira.
"Manifestazio osoan zehar sufritu genituen Ertzaintzaren jarrera erasokorra eta mehatxuak. Kalez jantzitako dozenaka polizia izan genituen inguruan momentu oro, azken urteetako poliziaren presentzia handienetarikoa pairatuz", salatu zuten Gazte Blokeko bozeramaileek Gasteizko mobilizazioan, Hala Bedi-k jaso zuenez.
Egun hartan Espainiako Poliziak bost langile hil zituen eta dozenaka zauritu. Orain, identifikatu gabeko beste zazpi zauritu aurkitu dituela iragarri du Martxoak 3 elkarteak. Oraindik, alabaina, ez dute lortu zauritutako beste 20 pertsona identifikatzea.
Segurtasun sailburuak adierazpenak egin ditu astearteko gobernu bilera ostean. Xuhar 16 urteko gaztea bera egin du inauteritan jasotako lesio larrien erantzule, eta Ertzaintzak Martxoak 3ko manifestazioan poliziak infiltratu zituela onartu du, “polizia demokratiko”... [+]
Asteazkenerako agerraldi masiboa deitu dute Gasteizko Martxoak 3 plazan, “errepresiorik gabeko Martxoak 3 herrikoiaren alde”. Aske antolakundeak astelehenean egin du protesta, eta atxilotuei elkartasuna adierazi die. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek azalpenak... [+]
Ertzaintzak bere agente bat infiltratu zuen Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioetan, Segurtasun Saileko iturri batek eldiario.es hedabideari baieztatu dionez. Lankideek beraiek jipoitu zuten manifestazioan izan ziren karga eta istiluetan.
Milaka herritar batu dira igande eguerdiko manifestazioan. Polizia manifestarien aurka oldartu da Bakea kalean, Corte Inglés parean, eta manifestazioa zatitu du. Bost lagun atxilotu ditu Ertzaintzak eta hainbat zauritu, tartean adineko emakume bat ahoan, foam jaurtigailu... [+]
Igandean egingo da manifestazio nagusia, ESK, LAB, ELA eta Steilas sindikatuek eta Martxoak 3 elkarteak deituta. Palestinari aipamen berezia egin diote lau sindikatuek. Egun berean zein aurrekoetan deialdi eta ekimen gehiago antolatu dituzte hainbat eragilek.
Otsaila hilabete garrantzitsua izan da Gasteizko Martxoak 3aren Memoriaguneari begira. Hiru urteko prozesuaren ondoren, hilaren 14ean sinatu zuen Martxoak 3 elkarteak hitzarmena Gogora institutuarekin. Egun bat beranduago, Martxoak 3 Memoriagunea fundazioaren sorrera argazkia... [+]
Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko eliza birmoldatzeko EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin hitzartutako diru-partida ez du erabiliko Eusko Jaurlaritzak, ez delako eraikinaren "jabe ezta onuradun ere". Hala, Martxoaren 3ko Memoriaren Gunearen proiektuak aurten ere... [+]
Unai Isasi Azkarraga (Amurrio, 1998) gazte amurrioarra atxilotu zuen Ertzaintzak iragan ostiralean Gasteizen; 1976ko martxoaren 3ko sarraskia gogoratzen zuen manifestazioaren testuinguruan. Atxiloketaren inguruan mintzatu da Aiaraldea Komunikabidearekin.
Martxoak 3 Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren bermea lortu du, erakunde publikoek biktimekin duela bi urte adostutako hitzarmena betetzeko. “Ustekabeko aldaketak” eta “seriotasun falta” salatu ditu hala ere, eta hemendik aurrera adi egongo dela ohartarazi du... [+]
Erakundeek aurkeztu duten Martxoaren 3ko Memorialaren Fundazioaren estatutu proposamenari lau zuzenketa aurkeztu dizkiote Memoria Gara egitasmoak eta Martxoak 3 Elkarteak.
Memoria Gara elkarteak kezka adierazi du, 1976ko Martxoaren 3ko biktimak gogoratu eta memoria zentro bat sortzeko egitasmoa "izoztuta" duelako Eusko Jaurlaritzaren Gogora institutuak, bere esanetan.
ERC eta EH Bilduk egindako proposamena atzera bota du Bozeramaileen Batzordeak. PSOE, PP, Vox eta Ciudadanos ikerketa batzorde bat sortzearen aurka agertu dira. Martxoak 3 elkarteak hipokrita izatea leporatu dio PSOEri, sarraskiaren 76. urteurreneko ekitaldietan hildakoen... [+]
EH Bildu eta ERC alderdiek Espainiako Kongresura eraman dute 1976ko martxoaren 3ko gertakariak ikerketuko dituen ikerketa batzordea sortzeko eskakizuna, eta onartu egin da. Bozeramaileen Batzordeari dagokio orain erabakia eztabaidatzea eta bozkatzea.