Frantziako Gobernuak erretiro adina bi urtez atzeratu nahi du eta kotizazio urteak luzatu. Erreforma urtarrilaren 13an aurkeztu zuenetik, bigarren egunez mobilizatu dira milaka herritar Ipar Euskal Herrian, erreformaren aurkako protestan.
Asteartean 13.000 eta 15.000 lagun bitartean bildu dira Baionan sindikatuen arabera (10.000 poliziaren arabera), urtarrilaren 19ko lehen mobilizazio egunean hainbeste.
Frantziako Estatuko intersindikalak eta LABek egin dute deialdia, Erretreten erreforma injustu hau erretiratu lelopean. LAB sindikatuak pankartak eskegi ditu Société Générale bankuaren kanpoaldean. Hemen Naizeko kazetari Maite Ubiriaren bideoa.
Frantziako sindikatu nagusienek idatzi bateratua argitaratu dute salatzeko "inolaz ere" ezin dela justifikatu "halako erreforma ankerrik". LABek ohar bidez gaineratu du gobernuak ezarri asmo dituen aldaketek pertsona zaurgarrienei egingo dietela kalte handien. Emakumeen kasuan jarri dute arreta, soldata arrakala eta denbora partzialengatik pentsio txikiagoak jasotzen dituztelako.
Sindikatuek ez ezik, hainbat gizarte eragilek ere babesa adierazi dute Baionan protesta egunean; horien artean, Berdin Bizi! mugimendu ekologistak, etxebizitza eskubidearen aldeko Aldak edota Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak.
Mobilizatzen jarraitzeko asmoa erakutsi dute antolatzaileek. Besteak beste, Donibane Lohizuneko eta Hendaiako CGT sindikatuko unitateak otsailaren 2rako elkarretaratzerako deia luzatu dute, 18:00etan hasita Baionako tren geltokian.
Erretiro adina 62tik 64ra
Elizabeth Borne Frantziako Ekonomia ministroak aurkeztuteko erretreten erreformak asmo du jubilaziorako adina 62 urtetatik 64ra atzeratzea 2030rako. Gainera, orain arte baino urte bete gehiago kotizatu beharko da erretiratzeko: 43 urte. Jenofa Berhokoirigoinek jaso zituen erreformaren xehetasunak hemen.
LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]
Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.
Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.
Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]
Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]
Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.
Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.
Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Maiatzaren 12an Filipinetan egingo diren Bongbong Marcosen agintaldiaren erdiko hauteskundeek eman dezakete argibideren bat herritar xeheen artean kezka noraino errotu den begiztatzeko.
"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.
Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.