19:00ak pasatxo hasi zen manifestazioa Landako Gunetik, bertan elkartu ziren gerora Durangoko kaleak aldarrikapenez beteko zituzten milaka gazteak.
Independentziaren aldeko oihuekin abiatu zen manifestazioa. Bengalak eta Espainiako Konstituzioaren aleak eskuetan, "gazte ta aske irabazi arte!" bezalako leloek zabaldu zioten bidea kapitalismoa, patriarkatua edota txikizioaren kontrako oihuei.
Ibilbidean zehar gazteak "merkantzia" gisa erabiltzen dituzten "politikari eta esplotatzaileak” markatu zituzten. Horien aurpegi edota banketxeetako logoekin margotutako paperezko pankartak hautsi zituen gazte blokeak. Presentzia nabarmena izan zuten, baita ere, espainiar “erregimenaren” edota Paul Abasolo bortxatzaile indultatuaren kontrako salaketek.
Santa Ana plazan amaitu zuten protesta, ekitaldi batekin. Presentzia nabarmena izan zuten azken egunotan Euskal Herrian zehar “lapurtutako” ikur “faxistek”: Espainiako edota Europar Batasuneko ikurrak, Frankismo garaiko xaflak, etb. “Soka guztiak apurtzeko garaia irtsi dela” azaldu eta sutara bota zituzten ikurrok buruberokiekin estalita azaldu ziren gazteek. Aldi berean, manifestari guztiek eskuan zuten Espainiako Konstituzioaren alea puskatu zuten.
"Bizitzeko jaio gara, eta erabakia hartuta daukagu: bagoaz sistema kapitalista patriarkaletik”, ohartarazi zuten. Espainiarekin "apurtzearekin" batera, gazte boterea sortzen ari direla azaldu zuten, eta beraien buruen jabe izan nahi dutenez, alternatibak sortzera doazela autogestioaren eta antolakuntzaren bidez. Euren hitzetan, herriz herri egingo dute lan. "Su txikiek ekarriko dute alternatiba: Euskal Herri gorri, more eta berdea”.
Bestalde, aitorpena egin zioten Ezker Abertzleak martxan jarri berri duen ‘Abian’ prozesuari. Gazteen ezinbesteko papera jokatuko dutela adierazi zuten: "Izaera errebeldeaz marraztu behar dugu gaurko eta biharko askapen borrokaren izar gorria”.
Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta... [+]
Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.
Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.
Apirilean Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gazte antolakundeko 133 kideri jarritako isunen harira manifestua aurkeztu du Ernaik. Euskal Herriko 32 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok egin dute bat idatziarekin. Isunek antolakundea “itoarazi eta politikoki... [+]
"Espainolismoa goratzen duen sinbolorik" ez dutela nahi adierazi dute antolakundeko kideek. Euskal Herri antifaxista aldarrikatzeko ekintza izan da Nafarroan gelditzen zen azkenengo zezena botatzea, ekintza zuzenaren bideoa zabaltzearekin batera.
“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]
Amaiur Egurrola Ernairen bozeramaileak azaldu du Ernairen aurkako operazioari erantzuteko bildu direla, “baina batez ere gazteria independentista kalean dagoela esateko”. Eusko Jaurlaritzak ia 300.000 euroko isuna ezarri die Ernaiko 133 kideri, Aitor Zelaia eta... [+]
Ernai Gazte Antolakundeko 133 kideri isunak jarri dizkiete, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratzearen aurka mobilizatzeagatik. 290.500 euro dira guztira, eta diru bilketa bat jarri dute martxan, herriak ere ekarpenen bat egin dezan. Ibone Alonso eta Aizpea Uranga... [+]
"Ernai ekonomikoki itotzen eta politikoki deuseztatzen" saiatzea leporatu dio gazte antolakundeak Jaurlaritzari ostegun goizean Bilbon egindako agerraldi jendetsuan. Jakinarazi dutenez, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko Bilbon eta... [+]
Gazte antolakundeak "amorrua anbizio bilakatzeko gaitasuna" azpimarratu du. Atxiloketa prozesuaren atzean dagoena salatzea ez ezik, Ernairen norabidea zehaztu du.
Bilbon, Espainiako Gobernuaren ordezkariordetzan egin dute ekintza; Gasteizen, Ertzaintzaren komisaldegi atarian. Ertzaintza gazteen aurka oldartu da, eta Gasteizen bost pertsona atxilotu ditu.