Kaxmirren dozenaka milaka lagun atera dira kalera astelehenean, lurraldean Indiak duen agintea salatzeko. Igande gaudean soldadu indiarrek lau zibil eta ustezko bi militante hil dituzte tiroz, errepide kontrol batean Democracy Now gunean jaso dutenez.
Tiroketaren ostean, Indiako agintariak arrakastarik gabe saiatu dira protestaren aurka egiten, lurraldea blokeatuz, eskolak itxiz, Internet konexioa moztuz eta soldaduak lurralde osoan kalera ateraz.
Shopian herrian, manifestazioaren ostean istiluak izan dira polizia eta manifestarien artean.
Al Jazeeran irakur daiteke sei pertsona hauen heriotza azken urteetako gertaera larriena dela eta lurraldean "anti-India" protesta ziklo berria eragin dezakela.
Kaxmir herria hiru estatutan banatuta daukate: India, Pakistan eta Txina. Parte bat Indiako Batasunaren eta Pakistanen artean banatu zuten bi herrialde hauen arteko 1971ko su-etenaren ondoren. Pakistango parteak Azad Kaxmir du izena eta Indiako Batasunari dagokionak Jammu eta Kaxmir.
Ekialdeko partea Txinako administrazioaren mende dago, 222.800 kilometro koadro ditu eta 6.000.000 biztanle. Biztanle gehienak musulmanak dira. Hiri nagusiak: Srinagar Indian eta Skardu Pakistanen. Indiar azpikontinenteko ipar-mendebaldeko eskualdea da. Historian zehar, Kaxmir izena Himalaia eta Pir Panjal mendikateen arteko harana izendatzeko erabili da.
Indiak bere kontrolpean duen Kaxmirreko estatuari autonomia kentzeko eta erabateko integrazio konstituzionalerako bidea hasi du. Indiako Konstituzioaren 370. Artikulua deuseztatuz, Kaxmir eta Jammu izeneko estatu honek zuen autonomia kenduko dio. Pakistanek neurri honi aurre... [+]
Arma nuklearrak uzteko keinua egin du Imran Khan Pakistango lehen ministroak Fox News-ekin izandako elkarrizketan. Donald Trumpekin elkartu da aste honetan Khan, eta India eta Pakistanen arteko gatazka izan dute elkarrizketaren erdigunean.
Indiako Poliziak Kaxmirren independentziaren aldeko hamabi miliziano hil ostean, protesta handiak izan dira herrialdearen hegoaldeko herrietan. Manifestazio hauetan, beste hainbat lagun hil eta 70 zauritu ditu Indiako Poliziak, Open Democracyn jaso dutenez.
70 urte bete dira Indiako deskolonizazio prozesua burutu zela. Kaxmirreko biztanleentzat, ordea, data horrek beste zatiketa bat eragin zuen. Egun Pakistan, Txina eta Indiaren artan banatuta daude.