Azerbaijanek erasoa jo eta hogeita lau orduren buruan hartu du Nagorno Karabakheko kontrola, hango agintariek "desegitea eta erabateko desarmatzea" onartu ondoren, bere esanetan. Armeniarrek herrialdetik ihes egiteko pasabide seguruak irekitzea eskatzen dute eta ehundaka lagun babestu dira Stepanakert hiriburuko aireportuan.
Asteartean Azerbaijanek artilleria astunarekin eraso zuen Nagorno Karabakh, Armeniarekin duen gatazkaren erdian dagoen lurralde menditsua eta armeniar jendea bizi dena. Hogeitalu orduren ostean hango agintariek su-etena sinatu dute, Errusiaren bitartekaritzarekin, eta ondorioz "desegitea eta erabateko desarmatzea" hitzartu dute.
Erasoan dozenaka lagun hil direla diote zenbait iturrik eta Azerbaijango armadak "kontaktu linea" osoa zeharkatu duela.
Nagorno Karabakh bihurtu da Ukrainako gerrak ekarritako joko taula konplexuan sakrifikatu beharreko pieza bat, Armeniaren eta Errusiaren artean harremana urrundu eta gero.
Erevanen, Armeniako hiriburuan, asteazken arratsaldean berriz sortu dira manifestazio eta istiluak, Armeniako Gobernuko Nikol Pashinyanen dimisioa eskatzeko, Nagorno Karabakheko armeniarrak salduta utzi dituelakoan.
AEBek eta Europako hainbat herrialdek Azerbaijanen erasoa salatu dute, baina aho txikiarekin. Europar Batasunak Bakúrekin 2022ko uztailean hitzartu zuen bere gas erreserba handien inportazioa bikoiztea.
Azerbaijango presidenteak, Ilham Aliyevek telebistako agerraldi batean "garaipena" ospatu eta gogor hitz egin du: "Batzuek jadanik jaso dute merezi zuten zigorra, eta beste batzuek oraindik jasoko dute"
Nagorno Karabakheko presidenteak, Samvel Shahramanyanek gobernuaren erabakia iragarri aurretik esan du euren lehentasuna herritarren segurtasuna bermatzea dela, eta beharrezko neurriak hartuko dituztela, "nazioartearen erantzun eskasa ikusita". Azerbaijango hiriburutik gertu, Yevlakhen eztabaidatzen ari dira orain herrialdearen "integrazioa" Azerbaijanen.
120.000 armeniar inguru bizi dira Nagorno Karabakhen, kristau ortodoxoak gehienean, eta garbiketa etnikoaren beldur dira asko orain.
Duela bederatzi hilabetetik Armeniarekin duten pasabide bakarra, Latxingoa, itxita eduki du Azerbaijanek herritarrak gosez eta eskasiaz estutu nahian –irailaren 12an ireki zuen berriz ere–. Nagorno Karabakheko Gobernuak "giza korridore seguruak" eskatu ditu eta Errusiako "bake-indarrak" herritarren ebakuazioan laguntzen ari dira.
Baina beste milaka lagun Stepanakerteko aireportuan babestu dira, Reuters agentziak zabaldu duenez. Aireportu hori ez dago erabilgarri eta egun errusiar militarren guarnizio bat dago han. Nagorno Karabakheko Informazio Zerbitzuak herritarrei eskatu die aireportura ez jotzeko eta euren babeslekuetan geratzeko.
Azerbaijango presidenteak, Ilham Aliyevek telebistako agerraldi batean "garaipena" ospatu eta gogor hitz egin du, Nagorno Karabakheko "erregimen kriminaleko" kideak jo puntuan jarrita: "Batzuek jadanik jaso dute merezi zuten zigorra, eta beste batzuek oraindik jasoko dute. Armeniar herriak badaki hitza eman dudala".
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.
Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]
Gerra Urte, Gezur Urte!
Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.
Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]
Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]
Israel Katz da Defentsa ministro berria, orain arte Atzerri ministro izandakoa. Erabakiak israeldarren kexua eragin du eta milaka dira karriketara atera. Israelgo Gobernuko oposizioko ordezkariek prentsaurreko bateratua eskainiko dute azaroaren 6 honetan. Bizkitartean, Israelen... [+]
“Proposamen ausart, integral eta prestuen tenorea etorri zaigu (…) Euskal Herria munduko altxamenduen artean sar dadin berriro”, bota zuen Hartzea Lopez Arana adiskideak ARGIA aldizkarian 2018ko uztailean argitaratu zuen “Oldartze eraginkor baten... [+]
Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]
Kontatu –ezta iradoki ere– ez digutenez, imajinatu egin beharko dugu. Gertatu, halatsu gertatuko zelako, gutxi gora behera.
Domeka euritsu honetan, arduraz bizi dugu munduan dauden gatazka askotarikoak direla ezinegonean bizi diren pertsonen zoria. Urrunetik, badirudi boterera jokatzen duen hainbat agintariren eskuetatik ezin garela askatu. Beti bere burua babestu behar duen susmoarekin bizi da... [+]
2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.